Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 uztaila 2015 12:06

Tokiko Gobernu Batzarrak Euskadiko Gazteria Kontseiluarekiko hitzarmena berritzea erabaki du gaur goizean, udalaren gazteria politikaren alorrean parte-hartze prozesua burutzeko.

Hitzarmenak honakoak ditu xede: Udalaren Gazte Planaren jarraipenean parte hartzea, gazteen talde eta erakundeekiko topaketak dinamizatzea, eta Gazte Planeko diseinuan eta garapenean laguntzea. Udalak 10.200 euro bideratuko ditu.

 

Horretaz gain, beste erabaki hauek ere hartu ditu:

Lorea La Encina ikastetxeko haurrentzako jolastokia hobetzeko lanak esleitu ditu Udalak

Tokiko Gobernu Batzarrak Promociones y Pavimentaciones Balgorza S.Ari esleitu dizkio, 84.702,50 euroan (BEZa barne), Lorea La Encina ikastetxe publikoko 0 eta 2 urte bitarteko ikasleek erabiltzen duten kanpoko jolastokia hobetzeko lanak, 49 egun naturaleko epean gauzatzeko.

 

Kultura Sailak 51.000 euro emango dizkio Gure Txosnak -Txosnen Batzordea Elkarteari

Gasteizko Udalak, jaietan herritarren parte-hartzea sustatzeko politikaren baitan, 51.000 euro emango dizkio Andre Maria Zuriaren jaietan txosnak sustatzen dituen elkarteari, izan ere gune hori finkatuta dago, neurri batean Gure Txosnak elkartearen eta Gasteizko Udalaren artean hainbat urtez izan den lankidetzari esker.

Share