Prentsa Oharren banner

Apiriletik aurrera, Genera 30 programak prestakuntza eta lan-praktikak eskainiko dizkie Gasteizko gazte langabeei

Urtaranen gobernuak ADSIS fundazioari esleitu dizkio apiriletik urrira bitarteko prestakuntzarako, lanbide-praktiketarako eta tutoretza eta orientaziorako jarduerak

Apiriletik urrira bitartean, Genera 30 programak prestakuntza eta lan-praktikak eskainiko dizkie Gasteizko gazte langabeei, Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez. “Programa horren bidez ahalegin handiagoa egin nahi da gazteentzako enplegua sortzeko helburua lortzeko, krisiak gehien eragindako taldeetako bat baita“, nabarmendu du alkateak.

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi duenez, ADSIS fundazioari esleituko zaio gazteen enplegurako Genera 30 proiektuaren barruko zenbait ekintza garatzeko kontratua, 194.265,61 euroan (BEZik gabe). Zehazki, langabezian dauden gazteak lan-merkatuan integratzeko programa horretan aurreikusi diren prestakuntzarako, lanbide-praktiketarako eta tutoretza eta orientaziorako moduluak eskainiko dituzte. Genera 30 Gasteizko Udalaren ekimen aitzindaria da, eta horretarako orotara 325.000 euroko ekarpena lortu du Europatik, zeinari esker aurrekontu osoaren % 92 estali ahalko baita.

Genera 30 programaren helburua da 30 urtetik beherako 75 gazte ingururekin lan egitea, lan-merkatuan sartu daitezen. Emakumeei, ikasketarik edo lan esperientziarik ez duten eta oinarrizko prestakuntzan gabeziak dituzten pertsonei emango zaie lehentasuna. Hasteko, ekimenean parte har dezaketen pertsonak erakarri eta diagnostikatzeko fasea egingo da. Ondoren, Urtaranen gobernuak gaur esleitu dituen jarduerak garatuko dira.

Genera 30 programan aurreikusitako prestakuntzaren bitartez, 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortu ahalko da alor hauei buruzko ikastaroetan:  biltegiko laguntzailea (210 ordu), gozogintza (440 ordu), sukaldaritzako oinarrizko eragiketak (290 ordu) eta fabrikazio mekanikoko laguntzailea (440 ordu). Orobat, zeharkako beste alor batzuei buruzko prestakuntza bloke garrantzitsua aurreikusi da: informazioaren teknologiak, tresnen erabilera, berdintasunaren sustapena, hizkuntzak eta iraunkortasuna.

 

Praktikak berrogeita hamar enpresatan

Lanbide praktikei dagokienez, gutxienez 60 enpresatara joko da, prestakuntza fasea egoki burutzen duten parte-hartzaileek lanbidean jardun dezaten, bi hilabetez. Tutoretza eta orientazio jarduerari esker, berriz, parte-hartzaileek coach bat izango dute programaren ibilbide osoan, eta taldeko saioak. Pertsona bakoitzak gutxienez 6 tutoretza-ordu eta 30 orientazio-ordu jasoko ditu, eta praktikak amaitu eta 6 hilabetetara zein 12 hilabetetara laneratzearen jarraipena egingo zaie.

Aurreikusi den egutegiaren arabera, prestakuntza 2018ko lehen seihilekoan emango da, erakartze-fasea amaitu bezain laster. Praktikak 2018ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan egingo dira, eta tutoretza eta orientazioa, berriz, 2018an zehar.

Gazte enpleguaren alorrean hirian diharduten agente nagusien ahaleginen batuketa da Genera 30 proiektuaren zutabeetako bat. Aurretik ere bada esperientziarik alorrean diharduten entitate eta elkarteekin, esaterako, Gazte bermerako programa eta HAZIA 23; azken horren lehen edizioa uztailean amaitu zen, diploma banaketarekin.

 

Alfabetatze digitala Erdi Aroko hirigunean

Bestetik, Sartu-Araba gizarteratze-elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea erabaki du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, teknologia berrien erabilera sozialerako Saregune proiektua 2018an ere garatzen jarraitzeko.

Hitzarmenaren bidez, Gasteizko Udalak 60.000 euro emango ditu ekimen horretarako, zeinaren helburua baita informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiltzea Hirigune Historikoko biztanleen gizarte-integraziorako aukera gisa, eta komunitatean erlazionatzeko eta parte hartzeko espazioak sortzea. Laguntza ekonomikoaz gain, Udalak jarduera egiteko aretoak uzten dizkio Saregune proiektuari, eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko teknikarien laguntza ere badute.

“Hirigune Historikoan 17 urte lanean eman duelarik, Saregune dugu arlo publikoaren eta elkarteen arteko lankidetza-proiektuek dakarten onura sozialaren eredu onenetako bat. Saregunek Alde Zaharreko auzokoen alfabetatze digitalaren, enplegatzen dituen pertsonen gizarteratze eta laneratzearen edo auzoaren beraren irudiaren alde egiten duena, Gasteizen ez ezik, europar mailan ere aitortu da”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Saregune proiektuak banakako laguntza ematen die urtean zehar beren instalazioetatik igarotzen diren ia mila pertsona berriri; oinarrizko aplikazioei buruzko prestakuntza ematen dute, herritarrei irekitako 90 ikastaroren bitartez; enplegua sortzeko prestakuntza-ekintzak eskaintzen ditu; urtean 20 pertsona gizarte dinamizatzaile gisa kontratatzera iristen da, eta Hezigune, AuzoTV edo Elkarteak.info ataria ere garatzen ditu.

 

 

Share

Genera 30 programak Gamarra eta Mendizabaleko ikastetxeak gehitu ditu gazteen artean enplegua sortzeko erronkara

  • 25 urtetik beherakoen arteko langabezia-tasa agintaldia hasi zenean baino heren bat baxuagoa da

Tokiko Gobernu Batzarrak lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du Gamarrako Ostalaritza Eskolarekin eta Centro de Formación Mendizabaleko Lanbide Heziketako Institutuarekin, gazte-enpleguko ‘Genera 30’ programaren baitan, hiru prestakuntza-jarduera garatzeko, 45 pertsona langaberi zuzenduak, zenbait espezialitatetan 1. mailako profesionaltasun-agiriak lor dezaten. Hartara, bi prestakuntza-eragile garrantzitsu gehituko zaizkio Genera 30 programari, zeina Gasteizko Udalaren programa aitzindaria den, lan-eskarmenturik eta oinarrizko prestakuntza gabeko gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko.

Batez ere europar Batasunak finantzatzen du Genera 30 programa: 325.000 euro ematen du, hots, kostu guztiaren % 92. Gaur onetsi den hitzarmena bitarte, Gasteizko Udalak 98.700 euro bideratuko ditu Gamarran bi prestakuntza-jarduera abiarazteko (Jatetxe eta tabernetako oinarrizko lanak, eta Gozogintzako oinarrizko lanak), eta beste bat Mendizabalean (Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak).

Guztira, 940 orduko prestakuntza egiten dute hiruen artean. Bakoitzean 15 ikasle arituko dira. Gainera, Biltegiko laguntzaileko laugarren ikastaro bat prestatzen ari da, beste 15 pertsonentzat 210 ordu guztira. Lanbide-prestakuntza hutsaz gain, partaideek beste gaitasun oinarrizko batzuei buruzko prestakuntza jasoko dute, esaterako hizkuntzak, informatika, etab. Prestakuntza-aldiaren aurretik, badira aurretiazko beste bi fase: ekimenean parte har dezaketen pertsonak erakarri eta diagnostikatzekoa. Prestakuntzari tutoretzak eta orientazio pertsonalizatuak gehitu behar zaizkio, bai eta lanbide praktika ordainduak egiteko aukera ere.

Genera 30 programa Udalak gazte-enpleguaren alorrean dituen Hazia 23 ekimenari gehitzen zaio. Programa hau 2016/17 ikasturtean abiarazi da, ez enplegu eta ez prestakuntzarik gabeko 23 urtetik beherako gazteen laneratze xede, eta lehen partaideen arteko 14k lan-kontraturen bat lortu dute programa amaitzean.

Gazteen langabeziari buruzko datuak, onera

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu egin du gazte-enpleguko tokiko programek krisialdi ekonomikoa gehien pairatu duen kolektiboetako egoeraren hobekuntzan izan duen garrantzia. “2015eko erdialdean 25 urtetik beherakoen langabezia-tasa % 48,7koa zen. Aurtengo hasieran tasa hori % 14,4ra jaitsi da, agintaldia hasi zenean baino heren bat baxuagoa delarik. Bilakaera positibo horri, gainera, kontratazioen alorrean bizitako hobekuntza gehitzen zaio. Iaz 46.735 kontratu egin zen 30 urtetik beherakoen artean, 2016an baino % 10 gehiago. Oso zifra positiboak dira, baina gazteen arteko langabeziak batez bestekotik gora jarraitzen du, eta gogor jarraitu behar dugu kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko bidean”, esan du alkateak.

Share

Gazteen enplegurako Genera 30 programa abian da, prestakuntzarako, lanbide-praktiketarako eta tutoretzarako programak kontratatuko baitira

Tokiko Gobernu Batzarrak gazteen enplegurako Genera 30 proiektuaren barruko zenbait ekintza garatzeko kontratazio dosierra onetsi du, 249.260 euroan, BEZa barne. Zehazki, langabezian dauden gazteak lan-merkatuan integratzeko programa horretan aurreikusi diren prestakuntzarako, lanbide-praktiketarako eta tutoretzarako moduluak kontratatzeko lehiaketa egingo da. Genera 30 Gasteizko Udalaren ekimen aitzindaria da, eta horretarako orotara 325.000 euroko ekarpena lortu du Europatik, zeinari esker aurrekontu osoaren % 92 estali ahalko baita.

Genera 30 programaren helburua da 30 urtetik beherako 75 gazte ingururekin lan egitea, lan-merkatuan sartu daitezen. Emakumeei, ikasketarik edo lan esperientziarik ez duten eta oinarrizko prestakuntzan gabeziak dituzten pertsonei emango zaie lehentasuna. Hasteko, ekimenean parte har dezaketen pertsonak erakarri eta diagnostikatzeko fasea egingo da. Ondoren, Urtaranen gobernuak gaur lehiaketara atera dituen jarduerak garatuko dira.

Genera 30 programan aurreikusitako prestakuntzaren bitartez, 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortu ahalko da alor hauei buruzko ikastaroetan:  biltegiko laguntzailea (210 ordu), gozogintza (440 ordu), sukaldaritzako oinarrizko eragiketak (290 ordu) eta fabrikazio mekanikoko laguntzailea (440 ordu). Orobat, zeharkako beste alor batzuei buruzko prestakuntza bloke garrantzitsua aurreikusi da: informazioaren teknologiak, tresnen erabilera, berdintasunaren sustapena, hizkuntzak eta iraunkortasuna.

Lanbide praktikei dagokienez, gutxienez 60 enpresatara joko da, prestakuntza fasea egoki burutzen duten parte-hartzaileek lanbidean jardun dezaten, bi hilabetez. Tutoretza eta orientazio jarduerari esker, berriz, parte-hartzaileek coach bat izango dute programaren ibilbide osoan, eta taldeko saioak. Pertsona bakoitzak gutxienez 6 tutoretza-ordu eta 30 orientazio-ordu jasoko ditu, eta praktikak amaitu eta 6 hilabetetara zein 12 hilabetetara laneratzearen jarraipena egingo zaie.

Aurreikusi den egutegiaren arabera, prestakuntza 2018ko lehen seihilekoan emango da, orain egiten ari den erakartze-fasea amaitu bezain laster. Praktikak 2018ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan egingo dira, eta tutoretza eta orientazioa, berriz, 2018an zehar.

Gazte enpleguaren alorrean hirian diharduten agente nagusien ahaleginen batuketa da Genera 30 proiektuaren zutabeetako bat. Aurretik ere bada esperientziarik alorrean diharduten entitate eta elkarteekin, esaterako, Gazte bermerako programa eta HAZIA 23; azken horren lehen edizioa uztailean amaitu zen, diploma banaketarekin. Programa berriaren bidez ahalegin handiagoa egin nahi da gazteentzako enplegua sortzeko helburua lortzeko, krisiak gehien eragindako taldeetako bat baita.

Share

Ijito gazteak lan-munduan txertatzeko gaur onetsi den hitzarmenari esker 300 pertsonari baino gehiagori emango zaie arreta

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Secretariado General Gitano fundazioarekikiko hitzarmena onetsi du gaur goizean, eta horren bidez Gasteizko Udalak 37.000 euro jarriko ditu Gizarte Inklusio eta Ekonomia Sozialerako Programa Eragilean (POISES) eta Gazteen Enplegurako Programa Eragilean (POEJ) aurreikusitako ekintzak garatzeko. Bi programa horien barruan zabalkunde ekintzak, enplegagarritasunaren diagnostikoa, ebaluazioa, aktibazioa, motibazioa eta lanbide orientabideak landuko dira, baztertuak izateko arriskuan dauden gazteak lan-merkatuan txertatzen laguntzeko. Orobat, prestakuntza jarduerak egingo dira hezkuntza mundutik urruti dauden pertsonentzat, lehen enpleguaren bila dabiltzanentzat edo kualifikazio profesional berria lortu nahi dutenentzat. Egindako kalkuluen arabera, lanean txertatzeko programa horiei esker 300 pertsonari baino gehiagori emango zaie arreta, eta 165 kontratu inguru sinatu ahalko dira.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak horrelako hitzarmenen garrantzia azpimarratu du, langabeziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako borrokan aurrera egiteko balio baitu, lanpostu bat lortzeko zailtasun erantsiak dituzten ijito gazteak aktibatzeko eta bereziki lan-merkatuan emakume ijitoen parte-hartzea handitzeko. “Azken urtean, langabezia jaitsi egin da berriro Gasteizen, 1.509 langabe gutxiago izan baita, eta agintaldi osoan jaitsiera 4.000tik gorakoa izan da. Horretaz gain, gazteen enplegua handitzen hasi da, eta lan-munduan txertatzeko programek —gaur sustatzen dugun hau, esaterako— funtsezko garrantzia dute horretan”, esan du Melgosak.

Gaur onetsi den hitzarmenaren bidez sustatzekoa den prestakuntza multzoan, batetik, zeharkako gaitasunak (komunikazioa, oinarrizko gaiak,etab.) landuko dira, eta bestetik, zenbait lanbidetako prestakuntza okupazionala emango da, besteak beste, produkzio-langilea eta biltegi-laguntzailea.

Udalaren ekarpen ekonomikoaz gain, Secretariado Gitano fundazioak Gasteizko ijitoen gizarte bazterkeriaren aurka eta enpleguaren alde garatzen duen programa operatiboak Europako Gizarte Funtsaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du.

Share

Prentsa-deialdiak (2017-05-30)

2017ko Andre Maria Zuriaren Jaietako kartela aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, maiatzak 30

Ordua. 10:30

Tokia. Espainia plaza

———————–

Prentsaurrekoa. Kalean eskean dabiltzan pertsonei buruzko ES-KALE-an programako emaitzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio Lopez de Munain

Eguna. Asteartea, maiatzak 30

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————

Harrera ekitaldia Alemaniako ikasleei

Udalak harrera egingo die Alemaniako Sttutgart  hiriko Morike-Gymnasium institutuko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, Egibide ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, maiatzak 30

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————–

Presentación del 41 Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz

Participantes. Gorka Urtaran, alcalde de Vitoria-Gasteiz, Ramiro González, diputado general de Álava; y Bingen Zupiria, consejero de Cultura

Día. Martes, 30 de mayo

Hora. 19:00

Lugar. Hotel NH Canciller Ayala

Share

Alkateak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak hiria erakutsi diete Kataluniako Generalitateko ordezkariei

Gasteizko Alkate Gorka Urtaranek eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek hiriaren erdialdea erakutsi diete, gaur eguerdian, Kataluniako Generalitatetik Euskadiko hiriburura etorritako ordezkariei. Hauek Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat arlotan (enplegua, giza baliabideak, aniztasuna, hirugarren sektorea…) egiten den lana ezagutzera etorri dira. Lan, Gizarte Gai eta Familien arloko sailburu Dolors Bassa izan da Kataluniako ordezkari burua. Alkateak ongietorria eman die eta Zabalguneko txokorik ederrenetako batzuk eta Erdi Aroko hirigunea erakusteaz gain, Gasteizen ezaugarriak adierazi dizkie; hiri moderno, plurala eta askotarikoa izatea.

Share

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta historialari eta birsortzaile elkarteek Napoleonen III. Astea aurkeztu dute, zeina maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo baita

Besteak beste, bisita gidatuak, desfileak, liburuak, filmak eta hitzaldiak sartu dira programan

80 antzezle edo birsortzaile instalatuko dira Armentiako zelaietan

Egitaraua

Jarduneko Kultur Plangintzaren eta Jaien zinegotzi  Iñaki García Calvok, jarduneko Euskara, Kultura eta Kirol diputatu  Iciar Lamarainek,  eta Vitoria 2013 Elkarte Historikoko eta 1813ko Gasteizko Batailaren Antzezpen Historikoaren Elkarteko lehendakari Emilio Larreina eta Fernando Lavillak aurkeztu dute Napoleonen III. Astea, zeina maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo baita. Egitarau zabalaren barruan bisita gidatuak, desfileak, liburuak, filmak eta hitzaldiak sartu dira. Gainera, 80 antzezle edo birsortzailek kanpamentua jarriko dute Armentiako zelaietan, eta bertan hainbat jarduera egingo dute, esaterako, kanoi salbak, eta mosketea zein pistola kargatzeko eta esgrimako lehiaketak.

Maiatzaren 30ean hasiko dira jarduerak, bi bisita gidaturekin: bata Jundizko muinora, eta bestea “Gasteizko Bataila gurpil gainean” izenekoa, bizikletaz.

Maiatzaren 31n, igandea, Gorka Martínezek hitzaldia emango du Alaba Jeneralaren ezpatari buruz, Arma Museoan. Ekainaren 1ean, astelehena,  “Tumultos, enfrentamientos, rencores y situaciones que aparecieron tras la marcha del invasor” izenburua duen hitzaldia emango du Patxi Vianak, Europa biltzar etxe berrituko Green aretoan.

Astearte eta asteazkean, berriz, “Waterloo” filma proiektatuko da, eta amaieran solasaldia izango da Jose María Ortiz de Ortuño, Kepa Sojo eta Emilio Larreinarekin. Ekainaren 4an, osteguna, Gonzalo Serratsek idatzitako “El General Álava y Wellington. De Trafalgar a Waterloo” liburua aurkeztuko da.

Ekainaren 5ean, ostirala, kanpamentua muntatzen hasiko da, eta Udal Musika Bandak gaiarekin lotutako kontzertua emango du Arka plazan, 20:00etan. Larunbatean Armentiako zelaietan izango dira jarduerak. Goizean, 80 antzezleek kanpamentuan jardungo dute, eta arratsaldean desfilea egingo dute Andre Maria Zuriaren plazaraino eta Aldundiaren jauregiraino.

Ekainaren 7an, igandea, amaituko da ekitaldia, Armentiako zelaietan jarritako kanpamentuan jarduerak eginez.

Share

El programa municipal de ayudas a la creación e innovación empresarial permite, en 2012, la generación de 75 nuevos proyectos de empresas

-En total 130 empresas se repartieron 500.000 € en ayudas

-Además, 33 jóvenes obtuvieron una beca para emprender su proyecto empresarial

El programa municipal de ayudas dirigidas a la creación, mejora de la competitividad, implantación y modernización empresarial permitió en 2012 la generación de 75 nuevos proyectos empresariales en la ciudad.

En total, 130 empresas de diversa tipología, un 50% de ellas pertenecientes al sector comercio, se repartieron los 500.000 € de la convocatoria de ayudas.

En concreto, el ayuntamiento gestionó 5 líneas de ayudas diferentes:

  1. Ayudas a la creación, innovación y mejora de la competitividad en pequeñas empresas industriales y de servicios.
  2. Ayudas a la aplicación de la imagen corporativa
  3. Ayudas a la eliminación de barreras arquitectónicas.
  4. Ayudas a la implantación y modernización de pequeñas empresas de comercio y hostelería del centro urbano de Vitoria-Gasteiz.
  5. Becas para emprendizaje.

Como ha señalado el concejal de promoción económica, Miguel Garnica, “el empleo es la principal prioridad para este gobierno, como lo demuestra el crecimiento de un 122% en las políticas dirigidas al empleo en este presupuesto” Junto a ello, ha asegurado, “también es una referencia para nosotros el apoyo a los emprendedores porque garantiza empleo estable y de calidad y repercute en la actividad en la ciudad”

Pese al momento de crisis, se mantuvo la cuantía total de las ayudas respecto a 2011. Entre las novedades de 2012 destacan dos: la apuesta por el apoyo a empresas de nueva creación, “ya que con la desaparición de la ayuda a la creación de empresas que gestionaba Lanbide no existían líneas de ayuda a las que pudieran acogerse las nuevas empresas”; y la ampliación de la tipología de empresas beneficiarias en la línea de ayudas para que pudieran acogerse empresas de hasta 50 trabajadores (frente a la de años anteriores que sólo eran para microempresas de hasta 10 trabajadores) “porque se quedaban fuera de las ayudas ofertadas por otras instituciones”, ha explicado el edil.

Además, ha continuado Garnica, “se ha dado prioridad a las empresas que han realizado inversiones para mejorar su competitividad y para la puesta en marcha de proyectos innovadores. Las inversiones y los gastos acreditados por las empresas subvencionadas han ascendido a 2 millones de euros”.

Respecto a las empresas beneficiarias, casi el 90% siguen siendo microempresas (entre 1 y 9 trabajadores) y aproximadamente el 50% pertenecen al sector comercio.

Por conceptos, las ayudas para creación, innovación y mejora se incrementaron, en cuanto a importe otorgado, en más de un 90%; también las becas para emprender crecieron casi un 60%.

En cuanto a las Becas para Emprender, se concedieron un total de 33 (en 2011 se concedieron 24) a 17 hombres y 16 mujeres que están poniendo en marcha veinticinco proyectos empresariales. El importe total destinado a la becas para emprender ha sido de 43.000 euros y las iniciativas apoyadas son tan diversas como: servicios veterinarios a domicilio, agencia de marketing y comunicación, taller móvil de reparación de maquinaria, compañía de teatro experimental, comercio on line de té, cacao orgánico y chocolate, huertos urbanos ecológicos, etc.

AYUDAS A EMPRESASNº DE AYUDASIMPORTE OTORGADO
Creación, innovación y mejora56209579,55 €
Mejora de imagen de establecimientos69260,77 €

 

Eliminación de barreras arquitectónicas511219,92 €
Implantación y modernización30226690, 69 €
Beca emprendedores3343000 €
TOTAL130499.750,93 €

 

Share

Udalak 4.0 industriarekin lotutako espezialitateak sartu ditu enplegurako prestakuntza-eskaintzan

 

 

 

 

 

 

  • Aurtengo lehen seihilekorako aurrez aurreko 40 ikastaro antolatu dira, guztira 600 leku dutenak

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak 2018ko lehen seihilekorako udalaren enplegurako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du; berritasun gisa, industria aurreratu eta adimentsuarekin  lotutako bost ikastaro antolatu dira. Prestakuntza programazioaren multzo nagusia aurrez aurreko 40 ikastarok osatzen dute —orotara 600 leku— eta horiei ordenagailu bidezko 233 prestakuntza-ikastaro gehitzen zaizkie, leku mugarik gabe.

Eskaintza zabala proposatzen dugu, lan-merkatuaren eskaerei egokitua, eta hiru helburu nagusi dituena: enplegurako prestakuntzan diharduten gainerako agenteekiko koordinatzea,  profesionalak eskatzen dituzten enpresei ahalik eta erantzun egokiena ematea, eta lanpostua lortzeko behar handiena duten langabe taldeei lehentasuna ematea“, adierazi du Nerea Melgosak.

Prestakuntza-eskaintzan lau profili eman zaie lehentasuna: kalifikazio-maila txikia duten 16 eta 30 urte bitarteko langabeak; langabezian denbora luzea daramaten 45 urtetik gorakoak; emakumeak,  neurriz beherako ordezkaritza duten jarduera-sektoreetan, eta prestakuntza edo esperientzia izanik lan-merkatuaren benetako eskaerari egokitu beharra duten pertsonak.

 

Aurrez aurreko prestakuntza 

Alor horretan, informazio- eta komunikazio-teknologien sektore estrategikoan eskaintzen da ikastaro gehien. Orotara 21 ikastaro dira, eta gai hauek landuko dituzte: eraikuntzara bideratutako diseinu teknikoa, e-commerce-ko soluzioak, diseinu grafikoa, web diseinua, errealitate handitua zein irakasleentzako STEAM metodologia. Enpresetan erabiltzeko programazio lengoaiei eta merkataritzarako errealitate handituari buruzko ikastaroak ere eskainiko dira.

Multzo horrekin batera, 4.0 industriari buruzkoa nabarmentzen da, espezialitate aurreratuenetako batzuei buruzko ikastaroak barne hartzen baititu. Bost modulu izango  dira, gai hauek lantzeko:  big data, droneen erabilera, blockchain bidezko zibersegurtasuna, eta  IoT soluzioak. Ikastaro horiek egin ahal izateko informatika edo elektronika adarrekin lotutako prestakuntza edo esperientzia eskatuko dira, moduluaren arabera.

Azken urteetan bezala, eraikuntza eta birgaikuntza iraunkorrari buruzko ikastaroak ere sartu dira enplegurako prestakuntzaren barruan. Zazpi ikastaro izango dira, espezialitate hauetan: pintura, prefabrikatuak, eguzki instalazio termiko edo fotovoltaikoak, biomasa instalazioak, lan bertikalak eta zoruen instalazioa. Multzo horretako ikastaroak dira luzeenak: prefabrikatuen bidezko eraberritzeari buruzko ikastaroak 315 ordu irauten du, eta eraikuntzara bideratutako pinturari buruzkoak, 290.

Prestakuntza-eskaintzaren bosgarren sektore estrategikoa enplegu berdeari eta iraunkortasunari dagokiona da; lau ikastaro dira: horietako hiru, nekazaritza ekologikoarekin lotutakoak, eta laugarrena, Dialux baliatuz argiztapen-proiektuak lantzeari buruzkoa.

Horietaz gain, mendekotasuna duten pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematearekin lotutako bi moduluk osatzen duten lehen seihilekorako aurrez aurreko ikastaroen eskaintza.

 

Aurrez aurrekoa ez den prestakuntza  

Beti bezala, aurrez aurreko ikastaroei ordenagailu bidezko prestakuntza-eskaintza zabala gehitzen zaio; aurten 233 ikastaro izango dira guztira, leku mugarik gabe, hainbat arlotan: enpresen kudeaketa eta administrazioa, programazioa, sistemak, diseinua eta komunikazioa, multimedia, ofimatika, etab.

Bestetik, jardunaldi monografikoak antolatzen dira ikastaroen osagarri: astearte teknologikoak, teknologia berrien arloko enplegu aukera berriak aurkezteko, eta eraikuntza eta birgaikuntza iraunkorrari buruzko jardunaldiak.

Ekintzailetzari dagokionez, enpresak sortzeari buruzko bi hastapen ikastaro nabarmentzen dira, horiek amaitutakoan lantegi praktikoetan parte hartzeko aukera emango baitute. Helburu praktikoekin, halaber, enpleguaren bilaketa hobetzeko hiru lantegi antolatu dira, trebetasunak lantzeko, lana bilatzeko coaching-a baliatzeko, eta Linkedin eta antzeko tresnak eraginkortasunez baliatzeko.

 

Beste prestakuntza-programa batzuk

Enplegurako prestakuntzarako seihilekoko eskaintzarekin batera, Gasteizko Udala beste zazpi prestakuntza-proiektutan buru edo partaide da:

  • Hazia 23 proiektua:23 urtetik beherako gazteei zuzendua, eta beste lau prestakuntza-agenterekiko lankidetzan garatua.
  • Genera 30 proiektua: 30 urtetik beherako gazteak lan-merkatuan sartzeko xedea du; Europar Batasunak diruz laguntzen du zati handi batean.
  • SEA EmpleoAraba proiektua: lurraldeko enpresek eskatzen duten kualifikazioaren estandarrak betetzen ez dituzten pertsonei zuzendutako jarduerak.
  • 4.0 industriari buruzko informazio, sentsibilizazio eta prestakuntza programa: hainbat erakunde eta prestakuntza-ikastegirekin batera, eta  AGORA 4.0 proiektuaren barruan, informazio-jardunaldiak eta prestakuntza espezializatua eskaintzen dira.
  • Udalaren IV. Gazte Plana: gazteentzako prestakuntza-ekintzak eta laguntza.
  • Arabako Foru Aldundiarekin batera mendekotasuna duten pertsonentzako arretaren arloan garatzen den prestakuntza-proiektua: horretan aritzeko behar den profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko bide ematen du.
  • Basaldea proiektua: nekazaritza ekologikoa bultzatzeko.

Informazio gehiago: Enplegurako prestakuntza, 2018

Share

Enplegua sortzeko hiru ekimenek udal gobernuaren oniritzia lortu dute

Urtaranen gobernuak hiru ekimen onetsi ditu pertsona tituludunen enplegagarritasuna sustatzeko eta esperientziarik ez duten gazteak lan-munduan txertatzeko. Zehazki, “Empleo-Araba 2017-18” eta “Hazia 23” programak garatzeko hitzarmenak onetsi ditu, baita “Genera 30” programa martxan jartzeko behar den finantzaketa ere.

Azkenari dagokionez, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko ekitaldirako 338.800 euroko konpromiso-kreditu bat sortzea onetsi du, gazteak lan-munduan txertatzeko proiektu berria, “Genera 30” izenekoa, abiarazteko. Ekimen horren bitartez, langabezian dauden 30 urtetik beherako 75 gazte lan-merkatuan sartu nahi dira, ikasketarik eta lan esperientziarik ez duten eta oinarrizko prestakuntzan gabeziak dituzten emakumeei lehentasuna emanez. Horretarako ibilbide osoa diseinatu da, diagnostiko pertsonalarekin hasten dena, eta orientazio, prestakuntza eta praktika profesionalak barne hartzen dituena. “Genera 30” programak Europar Batasunaren 325.000 euroko diru-laguntza du (aurrekontu osoaren % 92).

Bestetik, ADSIS fundazioa,Vital fundazioa, Egibide eta Gasteizko Elizbarruko Cáritas barne hartzen dituen lankidetza-hitzarmena onetsi da, kualifikaziorik gabeko gazteei laneratzeko prestakuntza eta lehen lan-esperientzia eskaintzeko “Haziak 23” programa garatzeko. Iaz jarri zen martxan lehen aldiz programa, eta horrek aukera ematen du parte hartzen duten entitateek aurrera daramatzaten gazte-enplegurako politika aktibo guztiak koordinatzeko, xede duen taldearen benetako beharrei erantzun hurbilagoa eskaintzearren. Bigarren edizioan, “Hazia 23” programak 10.000 euro gehiago izango ditu aurrekontuan, hots, 80.000 eurotik 90.000 eurora handituko da; Vital fundazioak 40.000 euro jarriko ditu, eta Udalak, gainerakoa. Abiatu ondorengo lehenengo seihilekoan, “Hazia 23” programak 23 urtetik beherako 24 gazteri eman zien prestakuntza eta enplegua.

Azkenik, “EmpleoAraba 2017-2018” programarekin lotutako hitzarmena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Horren bidez, Gasteizko Udalak bat egiten du Vital fundazioaren eta SEA Arabako Enpresarien elkartearen ekimenarekin, lan-merkatuaren oraingo eskaerei erantzuten dien prestakuntza programa bateratua garatzeko. Lankidetza horri esker, SEAk jasotzen dituen enplegu eskaeren artetik hautatutako ia 400 pertsonarekin lan egin ahalko da; pertsona horiei zail gertatzen zaie tokiko enpresek dituzten enplegu beharrak asetzea, ez dutelako prestakuntza egokirik, edo enpresek eskatzen duten esperientzia profesionala. Udalak 72.400 euro jarriko ditu ekimen hori garatzen laguntzeko.

Share