Prentsa Oharren banner

Ibilgailuei pasabidea eragozten galtzadatik oinez zioen bitartean poliziaren kontra egiteagatik atxilotua

Udaltzaingoak 20 urteko emakume bat atxilotu du gaur agintaritza-agenteei ustez desobedientzia, erresistentzia eta eraso egitearekin lotutako delitua egiteagatik.

03:00ak baino minutu batzuk lehenago, patruila batek Askatasun kaletik musukorik gabe oinez pasatzen ikusi zuen. Salatu eta agenteek emandako musukoa jartzeari uko egin ostean, gazteak oinez jarraitu zuen, galtzada inbaditu eta ibilgailua pasatzea eragotzi zuen; bera arriskuan jartzeaz gain, zirkulazioa ere arriskuan jarri zuen.

Arana eta Herrandarren kaleen elkargunean, udaltzaingoa kendu zedin saiatzen ari zela, horietako baten aurka egin zuen. Hori dela eta, ibilgetu, atxilotu eta Agirrelandako bulegoetara eraman zuten.

Fardo-makina batek su hartu du

Suhiltzaileek Apodaka udalerriko lursail batean su hartu zuen fardo-makina bat itzali zuten atzo. PSISZko langileak iritsi zirenean, jabeak makina errepidera atera zuen. Horrela, suhiltzaileek hura itzaltzeari ekin zioten eta sugarrak ez ziren zelaira zabaldu.

 

Share

BEAren obrak direla eta, itxi egingo dira, aldi batez, Rafael Alberti kalea eta Don Bela Kondearen kalea lotzen dituen Euskal Herria Bulebarreko oinezko eta ziklistentzako pasabidea

 

Datorren astelehenetik, abuztua 24, pasabide alternatiboa erabili beharko da, urte bukaera arte

 

Rafael Alberti eta Don Bela Kondearen kaleak lotzen dituen Euskal Herria Bulebarreko oinezkoentzako eta ziklistentzako pasabidea aldi baterako itxiko da abuztuaren 24tik (astelehena) aurrera, Gasteizko Autobus Geltokiaren parean egiten ari dien Autobus Elektriko Iraunkorraren urbanizazio-obrak direla eta. Don Bela Kondearen kalearekin Tranbiaren “Euskal Herria Bulebarra” geralekuaren parean lotzen den Autobus Geltokiaren hegalaldearen ondoan dagoen pasabidearen bidez egingo da ibilbide alternatiboa, mapan adierazten denez.

2020ko abenduaren 31ra arte luzatuko da gutxi gorabehera aldi baterako ixte hori. Autobus Elektriko Iraunkorraren obren ondoriozko eragin hori eta beste hainbat zehatz-mehatz jarraitu ahalko dira bei.eus webgunearen bidez.

MAPA PDF-n

 

Share

Dagoeneko jarri dute Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko oinezkoentzako egurrezko pasabidea

Arrakastaz bukatu dira Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko oinezkoentzako egurrezko pasabidea jartzeko lanak, eta N-102 errepidea 17:50etan ireki ahal izan da trafikorako. Lau pieza handi (bi erdian eta beste bi muturretan) muntatu dituzte lur gainean bertan; kamioiak, garabiak eta tamaina handiko makinak baliatu dira horretarako. Orotara 20 pertsonak hartu dute parte egiteko konplexu eta ikusgarri horretan.

Amaia Barredo zinegotzia buru duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako esku-hartze hori “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuan aukeratu zen, eta boto gehien lortu zuenetako bat izan zen. 342.000 euro inbertitu dira lanetan. Pasabideak 61 metro luze ditu, eta inguruko bideak egokitzeko lanak amaitzen direnean egokituko dute igarotzeko.

“Herritarrek eskatutako esku-hartze honek Eraztun Berdeari bultzada ematea eta natura-ibilbideen sarea ehuntzen jarraitzea du xede, azken finean, herritarrek inguru horretan atsegin hartzea” adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. Lanak arazorik gabe egin dira. Larunbatarekin egitea erabaki zen N-102tik trafiko gutxien igarotzen eguna delako.

Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea zen proposamena. Alegia, Zabalganeko gunea eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatzen du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz. Horretaz gain, Udalak inguru horretako hainbat bide egokituko ditu, bertako ibilbide berdeak bultzatzeko. Lan horiek ere ia amaitzear dira.

Gainera, inguru horretako bide-segurtasuna hobetzeko hainbat neurri hartuko dira laster. Besteak beste, A-4163 errepidea eta Ibaiatik Gasteizera doan bidea laburtzeko eta abiadura handiz zirkulatzeko baliatzen dituzten ibilgailuen kopurua gutxitzea da esku-hartzeen helburua.

Share

Larunbatean jarriko da Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen oinezkoentzako pasabidea

Larunbatean, Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen oinezkoentzako pasabidea jarriko da eta hori dela eta, itxi egingo da N-102 errepidea goizeko 6:00etatik aurrera. Gasteiztik autobiderantz Mariturri auzotik irteten diren ibilgailuak Gasteiztik Ibaiara doan bidetik desbideratuko dira eta hirian sartu nahi duten ibilgailuak, berriz, A-4163 Gometxa-Armentia errepidetik. Trafikoa arratsalde erdialdean irekitzea aurreikusita dago.

Pasabidea jarri aurretiko lanak (zimendua) irailean hasi zituzten. Orain lurra finkatua dagoenez, prest dago egitura jartzeko. Larunbatean lau pieza handi (erdiko bi eta muturretako beste bi)  muntatuko dituzte lur gainean bertan, garabi eta makina handien bitartez. Larunbatean egitea aukeratu da, egun horretan pasatzen baita trafiko gutxien N-102 errepidetik.

Amaia Barredok zuzentzen duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak garatutako esku-hartze hau “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuan aukeratu zen, eta boto gehien lortu zuenetako bat izan zen. Lanek 342.000 euroko aurrekontua dute, eta 6 hilabeteko gauzatze-epea.

Herritarrek eskatutako esku-hartze hau egiten dugu, Eraztun Berdea bultzatzen jarraitzeko, ibilbide naturalen sarea ehuntzen jarraitzeko eta, azken batean, herritarren ingurune horretan atsegin hartzeko“, azaldu du  Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.

Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea da proposamena. Alegia, Zabalganeko gunea eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatuko du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz. Horretaz gain, udalak inguru horretako hainbat bide egokituko ditu, bertako ibilbide berdeak bultzatzeko. Lan horiek amaitua daude ia.

Gainera, inguru horretako bide-segurtasuna hobetzeko hainbat neurri ere hartuko dira laster. Esku-hartze horien helburuetako bat izango da A-4163 errepidea eta Ibaitik Gasteizerako bidea lasterbide gisa eta abiadura handian gidatzeko erabiltzen duten ibilgailuen kopurua murriztea.

Share

Hasi dira Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen egurrezko pasabidea egiteko lanak

Gaur goizean hasi dira Zabalgana eta Armentiako basoa lotuko dituen oinezkoentzako egurrezko pasabidea egiteko lanak. Media Manera enpresa esleipendunaren makinak hasi dira lehen zimendatze-lehen lanak egiten, pasabidea jarriko den lurra sendotzea xede.  N-102 errepidearen gaineko egitura urtea amaitu aurretik jartzea aurreikusten du udalak.

Amaia Barredo zinegotzia buru duen Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako esku-hartze hau “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuan aukeratu zen, eta boto gehien lortu zuenetako bat izan zen. Lanek 342.000 euroko aurrekontua dute, eta 6 hilabeteko gauzatze-epea.

Herritarrek eskatutako esku-hartze honek Eraztun  Berdeari bultzada ematen eta natura-ibilbideen sarea ehuntzen jarraitzea eta, azken finean, herritarrek inguru horretan atsegin hartzea du xede “ adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.  

Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea da proposamena. Alegia, Zabalgana eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatuko du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz. Horretaz gain, udala inguru horretako hainbat bide egokitzen ari da, inguruko ibilbide berdeak bultzatzeko asmoz.

Share

Adjudikatu dira Zabalagana eta Armentiako basoa lotuko dituen egurrezko pasabidea egiteko obrak

 

Urtaranen gobernuak gaur adjudikatu ditu N-102 errepidearen gainen jarriko den oinezkoentzako pasabidea hornitu eta instalatzeko obrak. Lotura horrek Zabalgana auzoa eta Armentiako basoa lotuko ditu.

Ingurumen Sailak bideratuko duen ekimena Raúl izeneko herritar batek aurkeztu zuen 2018-2019ko “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuan, eta boto gehien lortu zuenetako bat izan zen. Gobernu Batzarrak Media Manera enpresari adjudikatu dizkio gaur obrak, eta 342.000 euro eta sei hilabeteko epea izango dute lanak egiteko.

Eraztun Berdearen alde horretan Mariturriko biribilgunetik Gometxako biribilgunera arteko errepide zatiaren alboetako ezpondak zurezko igarobide batez lotzea da proposamena. Alegia, Zabalganeko gunea eta Armentiako parkea lotzea, Mariturritik igaro beharrik gabe, orain bezala. Animaliak Babesteko Zentroaren paretik gurutzatuko du igarobideak N-102 errepidea, muino txiki bat baliatuz.

Share

Udalak 55.600 euro inbertituko ditu hiriko hiru alderditako oinezkoen pasabideak irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezen

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Udalak Construcciones Aguillo enpresari esleitu dizkio oinezkoen pasabide batzuk egokitzeko lanak, herritarrentzat irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezen. Hiriko hiru alderditan esku hartuko da. Tokiko Gobernu Batzarrak 55.683,63 euroan esleitu du kontratua, hots, lehia-saria baino % 20 gutxiagoan. Enpresak hiru hilabeteko epea izango du lanak burutzeko.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak landutako proiektuak Burgos kalea, Sofia Erreginaren hiribidea eta Herrandarren, Ballester Apezpikuaren, Estenaga Apezpikuaren eta Hortaleza kalearen arteko bidegurutzea barne hartzen ditu. “Hiru leku horiek arriskutsuak dira, eta erabilgaitzak zenbait pertsonarentzat, zati batzuetan ez baitute zintarri beheraturik”, azaldu du Gorka Urtaranek. Egoera konpontzeko, arrapalak egingo dira galtzadatik espaloiraino, eta oinez hauteman daitezkeen zerrendak jarriko. Gainera, ikusgarritasuna hobetuko da, eta zenbaitetan, pasabideak laburtuko, espaloia zabalduta.

Share

Larreineko pasabidea ireki da

 

 

 

 

 

 

Larreineko auzokoek gaur estreinatuko dute Salburuko alderdi hori auzoko zerbitzu eta saltokiekin lotzen duen pasabidea.

Pasabideak Antonio Amat kalea eta Salburua bulebarra lotzen ditu, hala eskatu baitzuten auzokoek oinarrizko zerbitzuak etxetik hurbilago izatearren. Metalezko egitura arina da, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bideetan barrena igo ahal da bertara. Luis Manuel Quero Millán bide-ingeniariak diseinatu du, eta bera izan da obraren zuzendaria.

Share

Larreineko pasabidea bi aste barru irekiko da

Gaur instalatu da Salburuko alderdi horretako egitura, arrakastaz

Larreineko auzokoek bi aste barru estreinatuko dute Salburuko alderdi hori auzoko zerbitzu eta saltokiekin lotzen duen pasabidea. 21 Zabalgunearen aurreikuspenen arabera, martxoaren 9an (osteguna) irekiko da pasabide berria jendearentzat.

Gaur goizean jarri da egitura, arrakastaz, erantsitako bideoan ikus daitekeen bezala.

Datozen egunetan luminariak eta kableak jarriko dira, zoladuretan hormigoia botatzen bukatuko, eta ezpondak landatuko.

Pasabideak Antonio Amat kalea eta Salburua bulebarra lotzen ditu, hala eskatu baitzuten auzokoek oinarrizko zerbitzuak etxetik hurbilago izatearren. Metalezko egitura arina da, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bideetan barrena igo ahal izango da bertara. Luis Manuel Quero Millán bide-ingeniariak diseinatu du, eta bera izan da obraren zuzendaria.

Share

Larreineko pasabidea errealitatea izango da martxoan

Eraiki ondoren, datorren ostiralean (Otsailaren 24an)  instalatuko da

Larreineko pasabidea errealitatea izango da martxoan. Proiektu horri esker, Larreineko auzokoek oinarrizko zerbitzuak (saltokiak, osasun zentroa, autobus geltokia) etxetik “hurbilago” izango dituzte, eskatu bezala. Antonio Amat kalea eta Salburua bulebarra lotuko ditu pasabideak, Errekaleor errekaren ondoko ibilbidetik Isaac Puente Amestoy kaleko izkinara.

Eraiki ondoren, datorren ostiralean (Otsailaren 24an)  instalatuko da.

Auzotarrek eskatutako moldaketa aintzat hartu du Udalak, eta hasiera batean egitekoa zena baino pixka bat ekialderago egingo da zubia. Metalezko egitura arina  da, eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bideetan barrena igo ahal izango da bertara. Luis Manuel Quero Millán bide-ingeniariak diseinatu du, eta bera izango da obraren zuzendaria.

Share