Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 otsaila 2019 19:33

Gaur arratsaldean Goiuri jauregian aurkeztu dituzte aurtengo Gasteizko inauterietan kaleetan zehar ibiliko diren 26 konpartsak. 7.000 pertsona inguruk koloreztatuko dituzte ospakizunak eta, egitarauari dagokionez, hilaren 28an hasiko da (Ostegun Gizena) eta martxoaren 5ean bukatuko, sardina erreketarekin.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok herritarren partaidetza handia eta konpartsek egiten duten lana nabarmendu ditu, bere hitzetan: “Inauteriak guztiontzako jai izan daitezen esfortzu handia egiten dute, eta hori harro egoteko modukoa da. Hortaz, eta ezin bestela izan, zuen lana, eginahala eta parte hartzeko irrika eskertzen dizkizuet”.

Ostegun Gizenean hasiko dira Inauteriak. 17:30ean hasiko da abesbatzen ibilbidea hiriko kaleetan zehar, eta 19:30ean Espainia plazan elkartuko dira, guztiek batera ekitaldi bat egiteko.

Ostiralean, martxoak 1, Luis Aranburu Musika Eskolaren txanda izango da. 19:15ean Inauterietako entzunaldia egingo dute ikasleek eskolan bertan. 21:00etan, Indarra Kultur Elkarteak “Iñausi eta berriak hazi” lana oholtzaratuko du Espainia plazan.

Larunbatean, martxoak 2, Gasteizko margolarien kalejirak emango die hasiera ekitaldiei, Geltoki plazatik Andre Maria Zuriaren plazaraino. 18:00etan, konpartsen eskaerak direla-eta aurreko urteetan baino ordu erdi lehenago, Inauterietako desfilea aterako da Legutianoko atetik.

Iparralde gizarte etxetik irtengo da, eta ibilbide hau egingo du: Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Ortiz de Zarate kalea eta Florida kalea, Florida parkean bukatzeko. Horren ondoren, dantzaldiek eta batukadek alaituko dute hiria.

Igandean, martxoak 3, Inauterietako bigarren desfilea egingo da eguerdiko 12:00etan aurreko eguneko ibilbide berean zehar.

Asteartean, martxoak 5, sardinaren erreketarekin bukatuko da egitaraua.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 urtarrila 2019 12:32

Inauteriak oso sustraituta daude Gasteizko jaien artean, eta aurten otsailaren 28tik martxoaren 5era arte egingo dira.  Guztira 26 konpartsa aterako dira aurtengo desfilean, iaz baino bat gehiago; parte-hartzaileen kopurua (6.989), ordea, iazkoa baino zertxobait txikiagoa izango da, iaz errekorra lortu baitzen (7.039).

Desfilea Legutianoko atetik abiatuko da, beti bezala, baina larunbateko irteera ordu erdi aurreratu da 2018koaren aldean, hau da, 18:00etara, konpartsek hala eskatu baitute. Frantzia, Bake eta Ortiz de Zarate kaleetan barrena joango da desfilea, Florida parkeraino.

Horrekin lotuta, Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, 2019ko Inauterietan parte hartzen duten taldeei dirulaguntzak ematea edo ukatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. Onuradunen artean 71.958 euro banatuko dira; 1.916 eta 3.450 artekoak dira laguntzak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 urria 2018 11:46

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak 2019ko Inauteriak prestatzeko lehenengo bilerara deitu ditu konpartsak; urriaren 22an (astelehena) izango da bilera, 19:00etan, Simone de Beauvoir elkarteen etxean (San Ignazio Loiolakoaren kalea, 8).

Udalak konpartsekin egiten duen lehen bilera da, elkarren artean koordinatzeko eta konpartsek –beste urte batzuetan aurkeztu direnak zein aurten parte hartzeko interesa dutenak– proposamenak edo zalantzak azaltzerik izan dezaten.

Deialdi publikoa da, beraz, nahi duten talde edo elkarte orok har dezake parte.

 

Share