Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 abuztua 2018 10:10

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Udalak 2018ko Andre Maria Zuriaren jaien balantzea egin du. Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok egin  dute balorazio ofiziala, gaur goizean. Alkateak hirian azken egunetan izandako “parte-hartze handia eta giro ona” nabarmendu ditu; hala ere, “ezin da esan jaiak bikainak” izan direla, indarkeria matxistaren kasuek “ilundu” baitituzte. Gasteizko alkateak irmo gaitzetsi ditu gertatu diren hiru abusu-kasuak eta sexu-erasoa; orobat, sostengua adierazi die erasoa jasan duten emakumeei, eta “herritarrek egoera horien kontra irmo erreakzionatu izana” goraipatu du. “Gasteiztarrak zoriontzen ditut izan duten jarreragatik, berriro erakutsi baitugu ez dugula etsiko jarrera eta eraso matxistak desagerrarazi arte, jaietan eta urte osoan”.

Gertaera arbuiagarri horiek kenduta, Gorka Urtaran oso pozik agertu da jaiekin, eta pregoitik Zeledonen igoerara arte izandako “parte-hartze handia” eta “giro ona” azpimarratu ditu. 2018ko Andre Maria Zuriaren jaietan sartutako berrikuntzen “arrakasta” ere aipatu du. “Zeledonen jaitsieran, bigarren urtez, ez da beirarik sartu plazara. Eta aurten, ezta latarik ere. Horren ondorioz, ez da ebaketa bakar bat ere gertatu, ezta etilismo kasurik ere”, gogoratu du alkateak. Gainera, suziriaren jaurtiketara joan zirenetako askok jantzi moreak eraman zituzten, eta “herritarrek indarkeria matxistaren kontrako sentiberatasuna erakutsi zuten berriro”.

Gorka Urtaranek, halaber, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera nabarmendu du. “Oso erabaki egokia izan da, bai Edurne izena bai ekitaldia Andre Maria Zuriaren plazara aldatzea. Bertaratuek izugarri disfrutatu zuten”, azaldu du. Aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietako beste berrikuntza bat TUVISAren eskaeraren araberako geldialdiak izan dira.  “Oso ondo funtzionatu du, eta garraio publikoan bidaiari-kopuruak beste errekor bat lortzea ekarri du”, esan du alkateak. Alkateak esker ona adierazi die “udal langile guztiei, baita dena ondo joan zedin Udalak kontratatutako enpresetakoei ere”.

Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok, berriz, berrikuntzak arrakastatsuak izan direla nabarmendu du: “jai modernoagoak, parte-hartzailegoak eta gardenagoak eta XXI. mendekoak egingo genituela esan genuen, eta halaxe izan da”. Era berean, zorionak eman dizkie blusa eta neskei, teknikariei eta artistei,“kultur kalitate handiko jarduerak eskaini dituztelako”; zoritxarrez, “guztiok jaietan erabateko askatasunez ibiltzeko erronka ez lortzea” deitoratu du. 

 

DATU NAGUSIAK

Jaien pregoia: Abuztuaren 2an, 8 kirolarik egin zuten pregoia, eta Freedonia taldeak kontzertua eman zuen; 1.500 pertsona joan ziren.

Zeledonen jaitsiera eta igoera: aurreko urteko kopuru bertsuak; jaitsieran igoera txikia, larunbata izanik. Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsieran 30.000 lagun bildu zirela kalkulatu da.

Foru plaza: guztira 47.500 ikusle bertaratu dira, eta egunero bete da plaza: Txarango, 9.500; Rosario, 11.000. Marky Ramone, 8.000; World Dance Music, 9.000; Vendetta, 10.000.

Aihotz plaza: 30.000 pertsona. Euskaraz egindako kontzertuak nabarmendu behar dira: Gozategi, 2.000 pertsona; Liher, 400; Governors, 700; Jira Bira, 500.

Plaza Berria: 6 orkestra handik jo dute, eta 40.000 pertsonatik gora bildu dira bertan. Gainera, hilaren 5ean 65 dantzari bikote dantzatu ziren Udal Txistulari Bandarekin.

Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategia: 20.000 pertsona baino gehiago igaro dira Umore Txokotik.

Abentura gunea, Gargantua eta ekitaldiak Peñafloridako Kondearen plazan: 35.000 lagunetik gora.

Olagibel kalea: zezensuzkoak: 25.000 pertsona.

Probintzia plaza: 10.000 ikusle.

Foru plaza: hegaluze eta hanburgesa pintxoetan 2.000tik gora banatu ziren, eta jasotako dirua APDEMA elkartearen alde erabiliko da.

PRINCIPAL ANTZOKIA

Guztira 11.540 ikuslek gozatu dute jaietako zein jaien aurreko programazioaz; jaietan batez besteko okupazioa % 92koa izan da, eta denboraldian, % 88koa.

 “Adios Arturo ”, La Cubana: 3.215 ikusle eta % 75eko asistentzia.

 “Grandes éxitos”, Jorge Javier Vázquez eta Marta Ribera: 2.105 ikusle eta % 80ko asistentzia.

“Juntos”: 3.446 ikusle eta % 98ko okupazioa.

“El funeral”: orotara 2.774 ikuslek ikusi dute eskainitako hiru saioetan, eta batez besteko okupazioa % 98 izan da.

Balantzea oso positiboa da, berriro ere egiaztatzen baita gure hirian antzerkiak eta arte eszenikoen udal eskaintzak duten osasun ona.

 

IRADIER ARENA

Asistentzia nabarmena izan da egunero.

Arratsaldeko ekitaldietan asistentzia txikiagoa izan da, beraz, lanean jarraitu beharko da.

 

Eguna Ikuskizuna Asistentzia
07/25, 10:30 Bigantxak 2.202
07/25, 18:00 Gran Prinx 677
08/05 – 10:30 Bigantxak 2.679
08/05 – 18:00 “Euskal Herriko” jaia 620
08/06 – 10:30 Bigantxak 1.550
08/07 – 10:30 Bigantxak 1.592
07/08 _ 18:00 Txikientzako biganxak 718
08/08 – 10:30 Bigantxak 1.174
08/09 – 10:30 Bigantxak 1.272
Guztira 12.484

 

HERRITARREN SEGURTASUNA

Berriro ere ahalegina egin da Gasteizko herritarrek zein bisitariek jai seguruak bizi izan zitzaten antolatutako ekitaldietan parte hartzen zuten bitartean.

2018an, zehazki, Udaltzaingoak 849 gorabehera erregistratu ditu, eta 1308 esku-hartze; 2017an, berriz, 699 gorabehera eta 1054 esku-hartze zenbatu ziren.  2017. urtearen aldean, CECOP-092 Koordinazio Polizialeko Zentralean erregistratutako gorabeherak eta legez kontrakoak  ez diren esku-hartzeak hazi egin dira, ziur aski poliziaren presentzia handiagoa izan delako; atestatu, salaketa, lapurreta eta abarren kopurua, berriz, jaitsi egin da.

Trafikoa eta bide segurtasuna: oinezkoen alderdiak kontrolatu eta itxi dira; bide publikoaren okupazioa zaindu; blusen desfilera, zezen-plazako sarrera eta irteeretara eta su artifizialen gunerako sarreretara prebentzioz joan da, eta ibilgailuen gidariei alkoholemia prebenitzeko kontrolak egin zaizkie. 2018an esku hartu behar izan den istripuen kopurua 2017koaren parekoa izan da: 42 istripu. Biktimen kopurua ehuneko 44 murriztu da: 2017an 9 zauritu zenbatu ziren; 2018an, 5 izan dira.

Herritarren segurtasuna: Ertzaintzak eta Udaltzaingoak batera emandako datuen arabera, delitu eta faltekin lotutako 442 atestatu eta salaketa egin dira. Aipatzekoa da jaitsi egin dela kopurua 2017. urtearen aldean, 497 izan baitziren.

Salaketen % 56,3 lapurretengatik aurkeztu da, bereziki diru-zorroak eta mugikorrak oharkabean lapurtzegatik: 241 izan dira orotara (2017an, 287).

Etxebizitzetako lapurretak jaitsi egin dira: 2017an 12 izan ziren, eta 2018an, 2.  Indarkeria edo larderia erabiliz egindakoak, ordea, hazi egin dira: 2017ko 13 kasuetatik 2018ko 18etara.

Familia barruko erasoak eta tratu txarrak zein genero erasoak handitu egin dira, 2017an 9 kasu eta 2018an 11 izan baitira.   Partikularren arteko erasoengatiko salaketak, berriz, % 175 handitu dira, 2017an  8 izatetik 2018an 22 izatera igaro baita.

Bi polizia kidegoek 24 pertsona atxilotu dute, eta beste 24 pertsona ikertu.

Ia ez da borroka, liskar eta istiluetan esku hartu behar izan, eta ez da interes bereziko jarduerarik erregistratu.

Gauza galduen bulegoan orotara 41 diru-zorro eta dokumentu berreskuratu dira, eta pixkanaka itzuliko zaizkie jabeei. Orain arte 19 entregatu dira. Orobat, Udaltzaingoaren gauza galduen bulegoan hainbat poltsa eta bizkar-zorro jaso dira, jabeak bila joan daitezen. Lapurretak, ohi bezala, jende gehien biltzen den une eta lekuetan gertatu dira.

 

ASISTENTZIA BALIABIDEAK

Osasun antolaketan 303 asistentzia erregistratu dira jaietan, azken lau urteetako erregistroak baino askoz gutxiago (2017an baino % 38 gutxiago).

Balantzea oso positiboa da, osasun eta segurtasunarekin ikuspuntutik ez ezik, baita alkoholaren eta drogen prebentzioaren  estrategiaren ikuspegitik ere, beirarik gabe egindako bi edizioetan Zeledonen jaitsieran intoxikazio etilikoengatik “0” asistentzia izan baitira.

Gainerako egunetan,  88 pertsonak (66 adindunek eta 22 adingabek) behar izan dute arreta intoxikazio etilikoengatik, iaz baino % 39 gutxiagok. Beste 11 pertsonak behar izan dute arreta hainbat droga batera kontsumitzeagatik (gehienetan kalamua, speeda eta alkohola), denak adindunak.

Asistentzien tipologiari dagokionez, ohiko traumatismoez gain, Txagorritxu eta Santiago ospitaletan 15 eraso (2 arma zurizko zauriak) artatu behar izan dituzte, eta 24 intsektu-ziztada, bereziki liztorrenak.

Esan beharra dago osasun-asistentziako baliabidearen  funtzionamendua oso ona izan dela, parte hartu duten entitate guztien arteko koordinazioari esker: Herritarren Segurtasunaren Saila (suhiltzaileak eta udaltzainak), Osakidetzako Larrialdiak eta Gurutze Gorria.

 

GARBIKETA ZERBITZUA

Jaietarako antolaketari buruzko behin betiko kopuruak astelehenean emango dira, baina nabaria da beirarik gabeko txupinazoaren ekimenaren arrakasta. Lehenengo aldiz, ez zen ebaketa bakar bat ere gertatu plazan —duela bi urte 82 izan ziren— eta atzean geratu da beirazko botilez beteriko plazaren irudia. Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzuaren arabera, Zeledonen jaitsiera bereziki garbia izan da aurten. Gainera, jasotako hondakin  gehienak plastikozko ontziak ziren, eta birziklatze lantegira eraman ziren, bigarren bizitza ematearren. 17.000 edalontzi berrerabilgarrien banaketa ere oso positibotzat jo da. ‘Jailarai berdintasunaz blai’ lema zeramaten edalontzi moreek krokagailua zuten. Horri esker, pertsona askok aste osoan erabil dituzte. Kaleen garbiketari dagokionez, ez da gorabeherarik izan eta balantzea ona da, oro har. Jai esparruen garbiketa maila handia izan da. Ohikoa denez, ikusgarriak izan ziren txupinaren ondorengo antolaketa (kontratako 66 langile eta 24 ibilgailu) eta Egunsentiko Arrosarioaren aurreko zerbitzuak (162 langile gehiago abuztuaren 5ean).

GARRAIO PUBLIKOA

2018ko Andre Maria Zuriaren jaietan, TUVISA sozietateak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, 209.911 pertsonak erabili baitute autobusa. Iaz baino % 7,08 gehiago izan dira, eta 2009an baino ia 93.000 pertsona gehiago; horrek argi adierazten du azken urteetan izandako hazkundea.

TUVISAk blusa eta neska taldeentzat berariaz eskaintzen duen garraioak, berriz, orotara 4.230 erabilera izan ditu; iaz 2.976 izan ziren.

Gaueko zerbitzuak 21.741 erabiltzaile izan ditu, hau da, iaz baino nabarmen gehiago,  % 15,85 zehazki. Azken zazpi urteetan, erabilera 16.900 eta 22.000 bidaiari artekoa izan da. Aurten gaueko linea hauek erabili dira gehien: Armentia-Zabalgana ibilbidea egiten duen 3. Gautxoria (gaueko erabileren % 35), Sansomendi-Lakua ibilbidea egiten duen 4. Gautxoria (% 31) eta Lakua-Abetxuku ibilbidea egiten duen 1. Gautxoria (% 14).

Aurten TUVISAk eskaini duen berritasun nagusia emakume eta adingabekoentzako eskaeraren araberako geldialdiak izan dira. Gautxori 3 linean oso ondo funtzionatu du zerbitzuak, eta 86 bidaiarik erabili dute guztira. 4tik 5era arteko gauean, 15 erabilera. 5etik 6ra arteko gauean, 11 erabilera. 6tik 7ra arteko gauean, 19 erabilera. 7tik 8ra arteko gauean, 20 erabilera. 8tik 9ra arteko gauean, 6 erabilera. 9tik 10era arteko gauean, 16 erabilera.

 

BERDINTASUNARI BURUZKO INFORMAZIO GUNEA

Aurten bereziki landu nahi izan da indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazioa, eta Berdintasun Zerbitzuak kudeaturik Postetxearen ondoan jarritako informazio gunea sendotuz doala egiaztatu da. Hurbildu diren pertsona gehienek eskertu egin dute sortu izana, 18 urtetik beherako emakumeek, bereziki.

Gunea irekita egon den sei egunetan 2.947 pertsona hurbildu dira; abuztuaren 4an izan zen jende gehien. Bisitak generoen eta adinen arabera aztertuz gero, gehienak emakumeak izan dira (% 68,95), eta gazteak (bisitarien % 35,02k 30 urtetik behera zuen). Standera joateko arrazoi nagusia banatzen ari ziren prebentzio-materiala lortzea izan da (kasuen % 80,45).

Zehazki, material hauek banatu dira: “Jailarai” udal kanpainaren eta “Beldur Barik” erakundeen arteko kanpainaren 6.100 txapa, “Beldur Barik” kanpainako 1.270 prebentzio-gida eta udalaren larrialdietarako baliabideei buruzko 1.050 eskuorri. Erasorik gertatuz gero jarraibideak emateko informazioa ere banatu da, baita bestelako merchandising materiala ere.

indarkeria matxistarekin (indarkeria sexista zein LGTBIfobia) lotutako prebentziozko mezuak zabaltzearren, bikote misto bat kalean ibili da, sentsibilizazio eta informazio materialak baliatuz. Gazteen taldeekin  17 esku-hartze egin dituzte: abuztuaren 4an, 11, eta 5ean, 6. Horri esker, 12 eta 25 urte bitarteko 106 gazterengana (100 gizon eta 6 emakume) hurbildu dira, berdintasunaren alorrean kontzientziazio lan berezia eginez.

 

 

TURISMOA

Andre Maria Zuriaren jaietan 4.467 pertsonari eman diete arreta Turismo Bulegoan: abuztuaren 9an (osteguna) izan zen jende gehien, 1.015 pertsona; ondoren, hilaren 8an (915 kontsulta), 4an (746 kontsulta) eta 7an (632). Kopuruak iazkoen antzekoak izan dira; 125 pertsona gutxiago zenbatu dira, arrazoi hauengatik, ziur aski: turismoari buruzko web-orrian kontsulta gehiago egin izana, eta egutegia (aurten ostirala ez zen jaieguna).

Bisiten jatorriari dagokionez, hauek dira turista gehien bidaltzen duten erkidegoak: Euskadi (% 29,18), Andaluzia (% 15,35), Valentziako Erkidegoa (% 14,52) eta Katalunia (% 13,20). Iazko kopuruen aldean, nabarmen hazi dira Euskadi eta Valentziako Erkidegotik iritsitako bisitariak, eta jaitsi egin da Madrilekoena (% 14,03tik % 8,13ra).

Atzerritik iritsitako turistak % 9,83 izan dira. Ohi bezala, Turismo Bulegoan erregistratutako kopuru handiena Frantziarik etorritakoena da, kontsulten % 5,32; ondoren, Italia (% 1,03) eta Alemania (% 0,63).

Hotelen okupazioarekin lotutako datuak hobetu egin dira, hotel eta ostatu nagusietan okupazioa % 100era iritsi baita. Erdi Aroko hiriguneko bisita gidatuetan leku guztiak bete dira, eta hasieran aurreikusitakoak bikoitzera iritsi da.

 

OSASUN PUBLIKOA

Aldi baterako 16 establezimendu, 9 txosna eta 76 establezimendu iraunkor ikuskatu dira: txosnen esparruan eta ferialekuan baldintzak zuzenak izan dira, eta establezimendu iraunkorretan, onargarriak. Hilaren 4an gabeziak antzeman ziren zenbait kasutan, eta ondoren hobetu zirela adierazi zen (hiru kasutan). Kasurik larrienean intsektuak aurkitu ziren, eta sukaldea ixtera behartu zuten konpondu arte.

Baimendutako artisau saltokietara 50 bisita egin dira, eta 4 akta egin dira salmenta ibiltariaren ordenantza ez betetzeagatik.

ALKOHOLARI BURUZKO INFORMAZIO-LEKUA ETA PREBENTZIOZKO ALKOHOLEMIA PROBAK

Abuztuaren 4tik 7ra bitartean, informazio karpak jarri ziren Loma Jeneralaren plazan, Posta kalearekiko kantoian, 00:00etatik 03:30era.

Alkoholaren kontsumoak dituen arriskuei buruzko informazioa ematen zuten, eta prebentziozko alkoholemia probak egiten nahi zutenei.

EMAITZAK

Lau egunetan egindako alkoholemia-probetan emaitza hauek lortu ziren:

  POSITIBOAK NEGATIBOAK INFORMAZIOA GUZTIRA
EMAKUMEAK 192 199 6 397
GIZONAK 565 451 11 1027
GUZTIRA 757 650 17 1.424

 

UDALAREN GIZARTE LARRIALDIETARAKO ZERBITZUAREN TXOSTENA

Profesionalek 143 esku-hartze egin dute, 43 pertsonari arreta emateko. 2017. urtearen aldean jaitsi egin da esku-hartzeen kopurua (204 izan ziren).

Orotara bertan bizi diren 12 pertsonari eta iragaitzezko 31 pertsonari eman zaie arreta. 2017an baino 5 gutxiago izan  dira.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 abuztua 2018 14:38

 

 

 

 

 

 

 

Orkestra-zuzendari gasteiztarrak esan du aitorpen hau bere ibilbidean lagundu dioten pertsona guztiekin partekatzen duela

Gaur goizean izan da, udaletxeko harrera-aretoan, Juanjo Mena maisua hiriko seme kutun izendatzeko ekitaldia, senitartekoak eta beraren bizitzan leku handia izan duten hainbat pertsona bertan zirela. Nazioarteko ospea bereganatua duen maisu gasteiztarrak esan du aitorpen hau ohore handia dela eta bere ibilbidean lagundu diotenekin partekatzen duela.

 

 

 

 

 

Alkateak, ahaldun nagusiak eta Batzar Nagusietako lehendakariak omendua agurtu eta udaletxeko atarian ohorezko aurreskua dantzatu ondoren, aretora sartu dira parte-hartzaile guztiak, eta haiekin batera Quinteto Municipal Clásico boskotea, zeinek zeremoniaren hainbat unetan jo baitu.

Juanjo Mena Ostérizi seme kutuntzat kreditatzen duten diploma eta intsignia eman ondoren, Gasteizko gizartean beraren mailako musikari bat edukitzearen garrantzia nabarmendu du alkateak. “Harro egoteko modukoa da, gure artean maila horretako pertsonak edukitzea, gure hiriaren izena musikaren nazioarteko mapan jartzen dutenak. Guztiz merezia du izendapen hau, musikaren arloan erakutsi dituen aparteko dohainengatik, ahaleginagatik eta suhartasunagatik”, adierazi du. Orobat gogoratu ditu Gorka Urtaranek Gasteizen jaiotako beste musikari ospetsu batzuk ere, edo hiria beren bizileku eta beren ibilbide profesionalaren leku bihurtu zutenak. Besteak beste, Jesús Guridi, Sebastián Iradier, Mariano San Miguel, José Mardones, Carmelo Bernaola, Vicente Goikoetxea, Sabin Salaberri, Francisco Ibáñez, Hilario Extremiana eta Antonio Lauzurica.

Udalaren Musika Bandako zuzendari Hilario Extremianak ekarri ditu gogora Juanjo Menaren merezimenduak. Izan ere, sari handiak irabazia da, hala nola Musika Sari Nazionala —2016an—, Arabako Domina —2017an—, eta Donostiako Orfeoiaren Saria —iaz, hori ere—.

Arabako hiriburuan jaio zen, 1965ean, eta Antxon Letek atzeman zizkion musikarako dohainak. Carmelo Bernaola izan zuen lehenengo maisuetako bat. Hainbat urte geroago, eragin handia izango zuten bere karrera profesionalean Enrique García Asensio eta Sergiu Celibidache zuzendariek. Musika-formazio ospetsuak zuzendu ditu Menak, hala nola Bostongo eta Chicagoko orkestrak edo Berlin eta New Yorkeko filarmonikoak. Gaur egun BBCren Filarmonikoko zuzendari titularra da.

Alkateak egin zuen seme kutun izendatzeko proposamena, eta, udal talde guztiak agertu zirelarik alde, aho batez onetsi zuen udalbatzak, uztailaren 20ko bilkuran.

Bere mintzaldian, Mena maisuak esan du sari hau pertsona askoren lanari egiten zaion aitormena dela. Horrela, bere maisu guztientzat izan ditu esker hitzak. José Mardones opera kantaria ere goraipatu du, bere jaiotzaren 150. urteurrena den urtea baita. Menak bere familiaren babesa ere azpimarratu du. Eta bere hildako aitarentzat ere maitasun hitzak izan ditu. Beregandik ikasi baitzituen zorroztasun, disziplina eta apaltasuna.

Juanjo Menak, gainera, kulturarentzat babes handiagoa eskatu du, baita eskoletan musika eta koralaren arloetan formakuntza ere. Bere hitzetan, Gasteizen inguruan “asko hitz egiten dut mundu guztian zehar bertan bizitzeko oso leku aproposa delako eta oso giro ona duelako”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:56

 

 

 

 

 

 

 

Indarkeria matxistaren prebentziorako eta sentsibilizaziorako berariazko ekintza berriak bideratu dira aurten

Bihartik, abuztuak 4, dibertsioa eta errespetua nagusi izango diren festak bizitzeko azken prestakuntza-lanak egiten ari da Gasteiz. Bi elementu horiek binomio perfektua osatzen dutela azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak, hurrengo sei egunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Indarkeria matxistaren prebentziorako eta eraso matxisten kontra sentsibilizatzeko berariazko ekintza berriak gehitu dira aurten jai-egitarauan. Alde batetik, indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa eguneratu du Udalak, zeinen berritasun nagusia kontu-ematea izango baita. Bestetik, bihartik, Agirre Lehendakariaren kalean egongo da —Postetxearen ondoan— indarkeria matxistari buruzko informazio- eta arreta-zerbitzua.

Sentsibilizazioari dagokionez, “Jailarai, berdintasunaz blai” kanpaina jarri du martxan Udalak. Horren bitartez, hainbat ekintza zehatz bideratuko dira kaleko hezitzaileen, ostalarien, blusa eta neska taldeen eta hiriko hainbat eragileren bitartez. Txupinazoan Andre Maria Zuriaren plaza morez tindatzeaz gain, hiriko hainbat erakinek ere kolore hori erakutsiko dute, festak iraun bitartean.  Guztira, 12 lekutan izango da argiztapen morea. Gainera, jarrera matxista ororen kontrako mezuak jarri dira Erdi Aroko hiriguneko arrapala mekanikoetako beirateetan.

Hiriko taxilariek ere bat egin dute ekintza horiekin, eta pegatina batzuk eramango dituzte beren autoetan, zeinen bitartez adieraziko baitute prest daudela erabiltzaileek atarira iritsi arte itxoiteko eskatzen badiete hala egiteko. Gainera, bihartik aurrera, geltokiz kanpoko geldialdiak eskatu ahal izango dituzte emakumeek eta 18 urtetik beherakoek TUVISAren Zabalganeko Gautxori 3 linean.

Hala azpimarratu du alkateak: “Ez da keinu kontu hutsa. Hor ditugu jaietako ekintzak eta lana ere, epe labur, ertain eta luzeko helburuak bildurik indarkeriaren prebentziorako urte osoan bideratzen den estrategiaren barruan sartzen baitira”. Horren ildotik, berdintasunari dagokionez eman diren pausuak gogora ekarri ditu Gorka Urtaranek, hala nola IV. Berdintasun Planaren onespena, Udaltzaingoko genero- eta familia-indarkeriaren zerbitzuan agente gehiago jartzea, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko Onarpen zerbitzua martxan jartzea, Emakumeen Etxea bultzatzea —emakume-kolektiboekin hitz eginda eta haien partaidetzarekin—, Udaleko Berdintasunerako I. Barne Planaren onespena eta hiriko LGTBI kolektibokoen egoeraren lehen diagnostikoa, besteak beste.

Beste alde batetik, alkateak gogorarazi du ezen, tenperatura altuak egiten baditu, aurreikusita dagoen bezala, Udalak suhiltzaileen ibilgailu bat jarriko duela plazan, ura bota eta giroa freskatzeko. Horretaz gain, Andre Maria Zuriaren plazara joango direnei gomendatzen zaie ura eraman dezatela hidratatzeko.

Eta handik metro gutxira, Plaza Berrian, pantaila erraldoi bat izango da, aurreko urteetan bezala, eta Euskal Telebistak eskainiko duen txupinazoaren zuzeneko emanaldia ikusi ahal izango da bertan.

Berdintasunaren arloan aipatutako berritasunez gain, beste batzuk ere azaldu ditu alkateak, aurreko urteetan izan zirenak eta aurten ere izango direnak. San Migeleko balkoia herritarrei zabaltzea —txupinazoa bertatik ikus dezaten—, plazan beira sartzeko debekua —latak sartzekoa gehitu zaio aurten—, behin eta berriro erabiltzeko 17.000 edalontziren banaketa, objektu arriskutsuak sar daitezela galarazteko sarrera-kontrolak, Zeledonen kantaren euskarazko bertsioa, bizikletak aparteko aparkalekuak —garraio-modu hori bultzatzeko—, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazara aldatzea, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazio-aginte aurreratua, Farolen prozesioaren ibilbidea Dato kalera itzultzea eta asto-lasterketa ordezkatu zuen upelen lasterketa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:37

Andre Maria Zuriaren jaien ondoren, Gasteizko Udalak hainbat kaletako zoladura sendotu eta zuloak betetzeko lanei ekingo die, ohi bezala, 184.000 euroko inbertsioa eginez. Kontratua Firmes Alaveses SA enpresari esleitzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Izan ere, enpresak “aparteko” 563 tona eskaini ditu, eta horri esker hasiera batean aurreikusitakoak baino kale gehiago asfaltatu ahalko dira.  Udalak hogei kaletan esku hartzea aurreikusita zuen, ia 5.000 metro koadroko azaleran.

Zehazki, kale hauetan:

– Florida parkea

– Micaela Portilla kalea

– San Prudentzio hiribidea

– Cervantes ibilbidea

– Olagibel kalea

– Gaztelako atea (Prado kaleko autobus geltokia).

– Pedro Asua kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen arteko zatia.

– Jacinto Benavente kalea.

– Federico Baraibar kalea.

– Forondako atearen eta Gabriel Zelaia kalearen arteko zatia.

– Andaluzia kalea (Madril kaleko biribilgunetik).

– Done Jakue hiribidearen eta Herrandarren kalearen arteko bidegurutzea.

– Lakuako merkataritza-gunearen aurreko biribilgunea.

– Ballester Apezpikuaren kalea.

– Alibarra kalea.

– Salbaterrabide kalea.

– Zumarren hiribidea.

– Arriagako atea (Errege-Erregina Katolikoen kalearen eta Koroatzearen kalearen artean).

Datozen egunetan erabakiko du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak zein kaletan egingo diren “aparteko” lanak.  “Andre Maria Zuriaren jaien ostean, zoladura sendotu eta zuloak betetzeko ohiko lanak egingo ditugu hiriko kaleetan. Badakigu horrelako lanek enbarazu sortzen dutela, eta horrexegatik egiten dira aipatutako egunetan. Helburu argia dugu: Gasteiz etengabe hobetzea eta modernizatzea. Beti ere gasteiztarren bizi-kalitatea onena izan dadin”, azaldu du alkate Gorka Urtaranek.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:31

-Vitoria-Gasteiz Smart Green City Planean jasotako neurria da, egitura guztiak onik uzteko eta irisgarritasunaren aldetik egokitzeko

-Horrelako kontratuetan ohikoa denez, enpresa esleipendunak inbertsio handia egin beharko du, eta Udalari gutxienez 70.000 euroko kanona ordaindu euskarriak publizitaterako ustiatzearen truke

-Orobat, 25 markesina berri jarriko dira

-Kontratuak 28 milioi eurotik gorako prezioa du, inbertsioa eta altzariak 15 urtez mantentzea barne

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko hiri-altzarietarako kontratu berria onetsi du. Gasteizko markesinak berritu eta modernizatzearren, eta Vitoria-Gasteiz Smart Green City Plana garatuz, 85 hazbeteko 17 pantaila digital jartzea eta geltokietarako 25 egitura berriz hornitzea barne hartuko du kontratuak, beste berritasun batzuen artean.

“Horrelako kontratuetan ohikoa denez, enpresa esleipendunak inbertsio handia egin beharko du hiri-altzarietan, eta Udalari kanon bat ordainduko dio espazio publikoa erabiltzeagatik. Gutxienez 70.000 eurokoa izango da, baina lehiaketara aurkezten diren enpresek kopuru hori gainditu ahalko dute eskaintzan”, azaldu du alkateak. Horren truke, esleipendunak markesinen eta beste hiri-altzari batzuen publizitate-ustiapena kudeatuko du, kontratuan aurreikusitakoari jarraituz, udalaren publizitaterako lekua ere erreserbatuta. Udalak kalkulatu du kontratuaren prezioa 28 milioi eurotik gorakoa dela, inbertsioa eta altzarien mantentzea barne; gauzatzeko epea 15 hilabetekoa da. Inbertsioak sei hilabeteko epean egin beharko dira.

Markesinei dagokienez nabarmendu beharra dago Patxi Mangado arkitekto nafarren jatorrizko diseinuarekin jarraitzea erabaki dela, diseinu modernoa eta funtzionala dela iritzita, eta dagoeneko Gasteizekin identifikatzen dena.

17 LCD pantaila digital handi jarriko dira, 85 hazbetekoak, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan funtzionatuko dutenak. Erasoen kontrako eta eguraldi txarretik babesteko elementuak ere izango dituzte. Konektagarritasunari dagokionez, Ethernet, 3G/4G, Bluetooth, Wifi eta NFC. teknologiak baliatzeko prestatuta egongo dira.

Markesinetan integraturik geltokiko 126 argibide gune berri instalatzea ere barne hartzen du kontratuak, baita kontratuan sartutako altzari guztien metalezko egitura eguneratzea ere. Gaur egun, elementu hauek daude Gasteizen: 222 markesina hirian eta industrialdeetan, eta beste 28 kontzejuetan; 4  argibide taula elektroniko; 178 MUPI; 10 komun; 20 erloju-termometro; 96 zutoin autobus geltokietan; 17 zutoin taxi geltokietan, 53 informazio-panel, eta geltokiko 98 argibide gune.

Onik uztea eta irisgarritasunaren aldetik egokitzea

Onik uzteak lan hauek hartuko ditu barne: osorik garbitzea (baita eranskailuak kentzea ere), herdoildutako zatiak lixatzea, korrosio-kontrako inprimaketa duen pinturaren esku bat ematea, eta herdoilaren aurkako ezaugarriak dituen pinturaren bi esku. Binilo apaingarriak eta TUVISAren binilo korporatiboak eta informaziozkoak aldatuko dira.

Orobat, irisgarritasunaren arloko araudira egokituko dira geltokiak, eta euskarri iskiatikoa duten eserlekuak jarriko dira. Altzarien gutxieneko altuera ere aldatuko da, itsuei edo ikusmen desgaitasuna duten pertsonei irisgarritasuna bermatzearren.

Enpresa esleipendunak, halaber, 25 markesina berri hornituko ditu, eta oraingoetako 40 lekuz aldatuko —BEAren markesinek ordezten dituztenak—. Era berean, autobus geltokietako 30 zutoin eta geltokiko 110 argibide gune lekuz aldatuko dira.

BEAren markesinen mantentzea eta publizitate-ustiapena ere kontratu honen esleipendunaren ardura izango da, eta berez garbitzen diren zortzi komun jarri beharko ditu, TUVISAko gidarientzat. Gainera, pantaila sarean erakundearen komunikaziorako lekuak utzi beharko dizkio Udalari.

Esleitzeko irizpideetan nabarmendu beharra dago proposamen tekniko eta ekonomikoaz eta ingurumen eta irisgarritasun irizpideez gain beste alderdi batzuk hartuko direla kontuan, hala nola kontratuaren luzapena laburtzea, Udalari publizitate-espazioak uztea, eta pantaila kopurua handitzea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:22

Urtaranen gobernuak Industriari Laguntzeko 2017-2020 Planean sartutako industrialdeak biziberritzen jarraitzen du. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak sustatutako ekimena da, GILSA sozietatearen finantzaketarekin, eta dagoeneko ia 900.000 euroko inbertsioa egin da. Horrekin lotuta, gaur goizeko bileran, Zorrolleta kalean (Jundiz) zoladura eraberritzeko lanak kontratatzeko dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 196.445,46 euroko aurrekontuarekin. Era berean, udalerriko industrialdeetako kaleen seinaleztapen horizontala berritzeko lanak esleitu dira, 283.772,62 euroan.

Esku-hartze horietaz gain, aurreko hilabeteetan beste zenbait egin dira Gamarra, Ehari-Gobeu eta Oreitiasoloko industrialdeetan, hala nola Larragana kaleko erdibitzailea berritzea (14.034,09 euro), eta Bitorialanda (145.344,45 euro), Bitoriabidea (164.127,77 euro) eta Arkatxa (87.752,68 euro) kaleetan zoladura berritzea.

Zorrolleta kalean (Jundizko industrialdea) zorua oso hondatuta dago. Ibilgailuen trafikorako arrisku handiena duten zatiak kentzeko, eraberritze lan sakona egingo da. Kontratuaren esleipendun gertatzen den enpresak lan hauek egingo  ditu: fresatu, inprimazio eta itsaspen geruzak hedatu, asfaltozko aglomeratu beroa bota eta trinkotu, eta berriro margotu. Lanek hilabete inguru iraungo dute.

Industrialdeetako kaleen seinaleztapena berritzeko lanen barruan, berriz, erreiak, aparkalekuak eta zaintza bereziko kaleak markatzeko lerroak berrituko dira. Orobat, beste marka hauek berriz margotzea aurreikusi da: oinezkoen pasabideak, txirrindularien pasabideak, geralekuak, noranzkoak, desbideraketak eta beste seinale osagarri batzuk. Horretarako, dauden seinaleak osorik edo zatiz fresatuko dira, esku hartu behar den azalera saneatuko eta seinaleztapen horizontala margotuko. Berriro margotzeko lanek industria parke hauek barne hartuko dituzte: Jundiz (bertan egingo da ahalegin handiena), Gamarra, Ehari, Oreitiasolo eta Betoñu; trafiko handiagoa duten kaleei arreta berezia emango zaie.

Lanak gauzatzeko epea lau hilabetekoa izango da, baldin eta eguraldiak eragozten ez badu. Bi multzotan banatuta dago kontratua, eta enpresa hauei esleitu zaie: Señalizaciones JICA SA (1. multzoa) eta Serovial SL (2. multzoa), 102.434,66 eta 181.337,96 euroan, BEZa barne. Beraz, guztira 283.772,62 euroko inbertsioa egingo da.

Industriari Laguntzeko Planeanaren dosierra

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:21

 

 

 

 

 

 

Olga Jiménez, Tania Lamarca, María Ascasso, Nagore Martín, Janire Fernández de Olano, Maider Mendia, Made Urieta eta Irati Anda arduratu dira gasteiztarrak eta bisitariak jaietara deitzeaz, elkarrekin landutako pregoi aldarrikatzaile batean; guztiak bat etorri dira errespetua eta berdintasuna eskatzean.

Olga Jiménez kazetariak izan da lehena, egiteko bikoitza baitzuen, pregoilariarena eta ekitaldiaren aurkezlearena; haren hitzetan, “Zortzi emakumek aurkezten dugu gaur geure burua, garai berrien eredu; belaunaldi batekoak eta bestekoak, gure amonen eta amen amets eta irrikak errealitate bihurtzeko bat egin dugunak. Badugu aukerarik, gaur egun emakumeok bakarrik egiten baitugu bidea, urrats sendoz; heziketa sexistaren bidegabekeria eta berdintasunik ezaren kontrako gizartearen aldarria berme”.

Domina olinpiko baten irabazle eta gimnasta ohi Tania Lamarcak hiria aipatu du, eta nabarmendu du pregoirako aukera eginez “Gasteizek berriro erakutsi” duela  “kirolarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoa, eskubide hori izan arren oraindik ez baitugu erdietsi” eta azpimarratu du bera eta gainerako emakumeak “berdinak” direla, eta “gauza bera merezi” dutela, “ez gehiago ez gutxiago”;  horregatik, “martxoaren 8an milaka emakume kalera atera ginen, eta ateratzen jarraituko dugu erabateko berdintasunaren alde borrokatzeko, beldurrik ez izatearen eta guztiz aske sentitzearen alde”.

María Ascasso esgrima jokalariak zailtasunaren balioa erreibindikatu du, eta galdetu du: “Zailtasuna, zergatik? Emakume kirolaria naizelako, eta gure eguneroko jardunak ez duelako inolako zerikusirik gizonenekin: sostengu txikiagoa dugu, bitarteko gutxiago, babesle gutxiago eta ikusgarritasun txikiagoa”. Gainera, harrotasunez hitz egin du bere kirolaz, “minoritarioa eta ezezaguna” izanda ere “Gasteizen 25 urtez praktikatu baita”. Bukatzeko, jaiak “egun arrunt batean inoiz elkartzen ez den jende ezberdin ugari biltzen den espazioa” direla esan du: “horixe da jaien esentzia eta magia: elkartzen gaituztela”.

Nagore Martín pilotariak bere kirolaren jatorriaz hitz egin du: “euskal pilota hasi zenean, horretan ziharduten gehien-gehienak gizonezkoak ziren, emakumezko gutxi ikus zitezkeen frontoietan”, eta bere buruari galdetu dio: “gizonen indarrean gehiago sinesten zelako, akaso? Baina urteen joanean, egoera izugarri aldatu da”, amaitu du, jarraitu beharreko bidea adieraziz.

Janire Fernández de Olano atletak, bestetik, bere burua definitu du “pertsona, atleta, ingeniari gisa, edo apustu egin dudan guzti horren gisa, nire ametsen arkitektoa naizelako”, eta jaietarako dei egin du, “beste urte batez haietaz goza dezagun, urtero uzten baitizkigute pasadizoak eta momentu onak, pertsonen askatasuna eta erabakitzeko duten ahalmena errespetatuz”. Besteek bezala, jaiak “feminismoz kutsatuak“izateko beharra nabarmendu du, “eraso sexistarik gabeak, eta edonolako gabezia moral edo etikorik gabeak”, azken batean, Gasteiz “Green, feminista, kirolari eta ekintzailea” izan dadin.

Maider Mendiak, dibertsitate funtzionala duen igerilariak, eredu handia eman du bere mintzaldian: “ASPACEn badugu lema bat, munduak jende ezberdina behar duela. Garun paralisia dut. Kirolaria naiz. Emakumea naiz eta kirola egiten dut. Igeri egiten dut, eta egunero uretan sartzeak aurrera egiten laguntzen dit. Kirolak nire autonomia sustatzen du, sasoian jartzen nau eta gainera ondo pasatzen dut”; bukatzeko esan du berak talde osoa ordezkatzen duela: “ezintasun bat dugu, baina hori ez da oztopo jaiez gozatzeko”, eta herritar batek ezintasuna duen beste bat topatzen duenean “ezberdinak garela baina badakigula ondo pasatzen” ” gogoratzeko eskatu du.

Made Urieta saskibaloi entrenatzailea argi mintzatu da: “gizon baten ezagutzen bikoitza erakutsi behar dugu aukera berdinak izateko. Eta batzuetan horixe da behar den bakarra, aukera bat. Emakume batek talde bat entrenatzea albistea ez izatea nahiko nuke. Gure patuaren jabeak garela pentsatzen hasteko garaia da, gizartean eta lanbidean hesiak apurtzeko”; amaitzeko adierazi du “ziur” dagoela “datozen urteetan emakumeek kirolean duten ordezkaritza handiagoa izango dela bai kopuruari bai kalitate profesionalari dagokienez”.

Azkenik, Irati Andak zenbait bertso bota ditu pregoiaren bukaeran, eskalatzaile izateaz gain bertsolaria baita. Hona hemen hasierako zatia: “Zortzi emakume kirol munduan / Zortzi bihotz, zortzi lagun / eskenatoki honetatik at / beste hamaika txapeldun / gure ametsak bete daitezen / gogor entrenatzen jardun / Olgak kontatzen dituelako / gara apur bat ezagun / emakumeen kirol historia / idazten jarrai dezagun”.

Ekitaldiari amaiera emateko, Olga Jiménez aurkezle eta pregoilariak jai “plural, askotariko eta berdintasunezko batera” deitu du, “zeinean EZ beti baita EZ. Gasteiz, mundura irekita dagoen hiriaren eredu”. Ondoren, Freedonia taldeak jo du, Marka Zittéren ahots berdinezinarekin.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 abuztua 2018 13:52

Abuztuaren 4ko jaitsieran eramango dituen osagarriak eman dizkio alkateak Gorka Ortiz de Urbinari, eta gizarteak indarkeria matxistaren kontra duen konpromisoa ekarri du gogora

Gorka Ortiz de Urbinak —beste urte batez Zeledon irudikatuko du— eta Gorka Urtaran alkateak osagarriak —euritakoa eta zahatoa— emateko ekitaldi tradizionalean hartu dute parte gaur goizean; izan ere, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera ematen dien txupinazoaren protagonistak lanabes horiek eraman ohi ditu.

Andre Maria Zuriaren plazako Vitoria-Gasteiz landarezko eskulturaren ondoan egin den ekitaldi xumea baliatu du Zeledonek herritarrei dei egiteko —aurten, hark daraman euritakoa morea izango da, itsas urdina izan beharrean, bai jaietako bai urteko egun orotako indarkeria matxistaren gaitzespena erakusteko—:   “Aurten euritako morea erabiltzeko proposamena egin zidan Udalak eta, egia esan, ideia ona iritzi nion. Gizarteak aldatu egin behar du, eta pixkanaka lortu dezakegu. Ez dugu inolako eraso sexistarik edo indarkeria matxistarik onartuko. Euritako morea hezteko modu bat da, arreta pixka bat emateko modua. Morez jantzitako plaza, eta Zeledonen euritakoa, zertxobait hausnartzen lagunduko digun ohartarazpena izango dira”, adierazi du.

Alkateak, berriz, oso positibotzat jo du Zeledonen beraren eta hiriko hainbat sektoreren inplikazioa, eta eskerrak eman dizkie sentsibilizatzeagatik eta dei egiteagatik “berdintasunaren aldeko jarrera positibo eta irmoa izateko taldeko zein banakako konpromisoa hartzera, Gasteizko jai espazioetan indarkeria matxistarik izan ez dadin. Keinu bat baino gehiago da. Pertsona bakoitzak desberdintasunen eta jarrera matxisten aurrean duen portaeraz hausnartzea da kontua, horiek txikiak izanik ere, errotik desagerrarazteko”.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 abuztua 2018 14:32

 

 

 

 

 

 

 

Udalak taldeekin eta Arabako Federazioarekin adostuko lituzke obrak

 Hobetzeko lanak behar dituzten futbol-zelaietako inbertsioetarako 2,6 milioi euroraino jartzeko aukera eskaini dio gaur Gorka Urtaran alkateak Udalbatzari. Udalak taldeekin eta Arabako Federazioarekin adostuko lituzke obrak.

Urtaran arloko batzordean agertu da, futbol-zelaiak hobetzeko orain arte egin diren lanak eta aurreikusitakoak azaltzeko. Hasteko, hirian dauden kirol-instalazioei buruzko datuak eman ditu: orotara 44 dira, eta 249 kirol pista, askotariko kirolak praktikatzeko. Horietako 24 futbol-zelaiak dira. “Edozein hirik ez du horrelako instalazio-sarerik kirol jarduera sustatzeko. Horrek mantentzeko eta berritzeko kostua du, jakina”.

Alkateak gogorarazi du agintaldi honetan egindako eta lizitatutakoa batuta 3 milioi jarriko direla inbertsioetarako, hala nola Lakua 03ko zelaia osorik berritzeko eta Aranbizkarreko zein Aranbizkarreko aldageletarako. “Aitortzen dut zenbateko hori ez dela nahikoa behar diren hobekuntzak egiteko, batez ere gabeziak aurreko agintaldietatik datozelako.  Adibide gisa, Lakuako zelaiaren eraberritzea kenduta, 2010era arte egin behar dugu atzera futbol-zelaien belarraren azken hobekuntza integrala aurkitzeko”, erantsi du alkateak.

Gorka Urtaranek azaldu duenez, 2016an inbertsioetarako egin zen akordioa “betetzen ari da, baina ez aurreikusitako erritmoan, arrazoi teknikoengatik, proiektuak uste baino konplexuagoak direlako, eta arrazoi ekonomikoengatik, kostua hasieran jarritako aurrekontua baino handiagoa delako”.

Alkateak gogora ekarri du 2016an Bildurekin hitzartutako aurrekontuan 100.000 euro jarri zirela futbol-zelaietako inbertsioetarako, “eta Bilduri ondo iruditu” zitzaiola. “Zentzuzkoena zen, Alderdi Popularraren gobernuarengandik jaso genuen 68 milioiko zuloa kontuan izanik”. 2017ko aurrekontuan, konfiantza-galdeari esker eta Bilduk aurkako botoa eman arren, milioi bat euro jarri zen helburu horretarako, 2016an halako hamar. Eta 2018ko kontuetan, udal gobernuak milioi bat euro proposatu zuen berriro, Bilduk beste milioi erdi bat gehitzea planteatu zuen, eta gobernuak onartu egin zuen. “Hala ere, Bilduk aurrekontuaren kontra bozkatu zuen. Autokritika pixka bat egin beharko luketela uste dut”, gehitu du alkateak; bestetik, Mendizorrotza eraberritu eta handitzeko erakundeen arteko hitzarmenak ez diela gainerako zelaien hobekuntzei eragiten nabarmendu du. “Bai klubei eta bai Alavesi”, azpimarratu du.

Hori guztia dela eta, Gorka Urtaranek akordioa proposatu die gainerako taldeei, Gure Txokoa eraikina salduz 4,9 miloi gehiago sartu ahal izateko 2018ko aurrekontuan; horietatik 2,6 milioi udalaren futbol-zelaiak hobetzeko erabiliko lirateke, klubekin eta Federazioarekin adostutako inbertsio-lehentasunen arabera. “Guztioi helarazten dizuedan agiri hau sinatu besterik ez duzue. Erakuts ezazue hiriaren arazoak konpondu nahi dituzuela. Aukera ona eskaintzen dizuet dugun behar bati berehalako irtenbidea emateko”, amaitu du alkateak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:12

 

Hiart Nevadok (Zoroak taldekoa) eta Unax Montejok (Luken-ekoa) irudikatuko dituzte Edurne eta Zeledon Txiki datorren abuztuaren 7an, 12:00etan.

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok euritako bana eman diete bi umeei, txikien egunean jairako deia egin dezaten.

Hiart Nevadok “ilusioa eta poza” agertu ditu jaietan Edurne izateagatik, eta Unax Montejok udaletxean egindako harrera eskertu du.

Alkateak, berriz, “egun horretaz disfrutatzera” animatu ditu, eta esan die ziur dagoela “Edurne eta Zeledon Txiki oso ondo irudikatuko dituztela”. Bide batez, Gorka Urtaranek aurtengo berritasunak gogorarazi ditu: batetik, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan egingo da, 35 urtez Espainia plazan egin ondoren; Andre Maria Zuriaren plaza handiagoa izanik, bertaratzen direnak erosoago egon ahalko dira, eta ekitaldiaz gehiago gozatu. Bestetik, bi pertsonaiak San Migel elizatik jaitsiko dira, hilaren 4an Zeledon jaisten den kable beretik. Biak aldi berean jaitsiko dira (lehen bi kable erabiltzen ziren), bata bestearen atzetik, horretarako gailu berezi bati esker.

 

Share

Aurrekoak »