Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 uztaila 2018 10:30

Arabako Lurralde Etxeen Federazioari 85.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018an jarduerak antolatu ditzan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak emango du laguntza, eta horren bidez, lurralde etxeek Erkidegoen Jaialdia finantzatu ahalko dute, beste jarduera batzuk antolatu, eta egoitzetako azpiegitura-gastuak ordaindu. Lehen kontzeptuan 44.200 euro jasoko dute, eta bigarrenean, 40.800.

“Diru-laguntza hori balio handikoa da, beren jatorrizko erkidegoetako tradizioak bizirik mantentzeko jarduera eta ekitaldiak antolatzeko bide ematen baitie, hiriko kulturan aktiboki parte hartzeaz gain”, azaldu du Kulturako zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Beste hitzarmen batzuk

 Arabako Lurralde Etxeen Federazioarekiko hitzarmena ez ezik, udal gobernuak beste hitzarmen batzuk ere onetsi ditu Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren aurrekontuaren kontura:

  • Arabako Dantzarien Biltzarrarekiko hitzarmena. 8.000 euroko ekarpena, euskal dantzak ikertu eta ezagutarazteko.
  • Arabako Bertsozale Elkartearekiko hitzarmena. 14.000 euroko ekarpena, Gasteizen bertsolaritza transmititu, sustatu eta ikertzeko xedea duten programak garatzeko.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 uztaila 2017 11:30

Hartara, horien jarduera sustatu eta finantzaketa bermatuko du, eta gobernu akordioaren alderdi nagusietako bat beteko

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Gasteizko Udalaren eta Arabako Lurralde Etxeen Federazioaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Cantoren hitzetan, “horrela, gobernuak lurralde etxeen finantzaketa berreskuratzeko konpromisoa betetzen du, gobernu itunean bertan sinatu zen konpromisoa“.

Duela 13 hilabete sinatutako hitzarmenak “lurralde etxeekiko harremana eta haientzako laguntza bultzatzea” aipatzen zuen, “bai eta haien inbertsioak finantzatzeko laguntza berreskuratzea ere“. Kulturako arduradunaren arabera, “asmo horrekin, eta federazioarekin eta etxeekin adostuta, baldintza-agiria partida bakarrean ateratzen da, eta hitzarmen formatuan“.

Federazioak garatzen duen jarduerak udal interesa du, zalantzarik gabe, erkidego eta lurralde ezberdinetatik etorritako pertsonen integrazioa bultzatzen laguntzen baitute, aldi berean jatorriarekiko harremanei eusten dieten bitartean, eta horrek nabarmen aberasten du gure hiria”, gogoratu du Cantok.

Lehenengo aldiz, hitzarmenak partida bakarra izango du, 80.000 eurokoa, aurretik zeuden bi partidak —bata Ogasun Sailari atxikia, eta bestea (Erkidegoen Jaialdia) Kultura Sailari— bakarrean bildu baitira, eta horrek erraztu egingo du bi aldeen arteko administrazio-harremana.

 

Partida berria hirutan banatuko da, Federazioarekin eta lurralde etxeekin hala adostuta:

  1. Federazioak 15.000 euro bideratuko ditu Erkidegoen Jaialdia (3.000 euro) eta kultur jarduerak (12.000) egitera.
  2. Zentroek 38.000 euro jasoko dituzte kultur jardueren urteko programa (2.750 euro bakoitzeko) eta Erkidegoen Jaialdia (2.000  euro bakoitzeko) finantzatzeko.
  3. 27.000 euro azpiegiturak erosi edo hobetzeko izango dira, eta egoitzak egokitzeko lanak egiteko zein ekipamendua eta altzariak erosteko (3.375 euro etxe bakoitzeko).

Haiek egiten duten lanean sinesten dugu, eta horregatik lurralde etxeen eta Federazioen aldeko apustua egiten dugu, eta egiten jarraituko dugu, haien jarduera sustatzearren”, amaitu du zinegotziak.

 

Jazz hitzarmena

Bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Jazz Jaialdiaren elkartearekiko hitzarmena sinatu du gaur, eta 114.400 euro emango ditu hura egiteko.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 ekaina 2017 12:42

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Arabako Lurralde Etxeen Federazioaren lehendakari eta lehendakariorde Mónica Calvo eta Manuel López Doamo hartu ditu. Izan ere, zuzendaritza-batzorde berria izendatu du 1985ean osatutako entitate horrek, eta lehengo aldiz emakume bat da lehendakaria.

Arabako Lurralde Etxeen Federazioak Gasteiz eta Laudioko 12 lurralde etxe barne hartzen ditu; Andaluziako eta Galiziako etxeek dute bazkide gehien.

Share