Prentsa Oharren banner

Merkataritza Ganberarekin hitzarmena sinatzea onetsi du udal gobernuak, Itun Berdeko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzeko

17.000 euro bideratuko ditu Ekonomia Sustapenerako Sailak kanpo-sustapeneko ekintzak garatzera

Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin hitzarmena sinatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, Itun Berdeko komunitateari atxikitako enpresa txiki eta ertainek beren nazioartekotze-prozesua bultzatu ahal izan dezaten.

17.000 euroko ekarpena egingo du Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak, enpresa txiki eta ertain horiek kanpo-sustapeneko jarduerak egin ditzaten, hala nola bisitak nazioarteko azoka sektorialetara, networking-topaketak edo merkataritza-misioak.

Hitzarmenari esker, 300 eta 600 euro arteko laguntzak jasoko dituzte enpresek, joan-etorrietako gastuei aurre egiteko, eta 450 eurokoak, kontaktu-agenden gastuetarako. 7.700 euro, berriz, Ganberaren zerbitzuetarako izango dira.

“Erakundeen arteko lankidetza-akordio honekin, kanpoan sustatzeko prozesuan lagunduko diegu ingurumena zaindu eta inpaktu ekologikoa murrizteko konpromisoa bere egina duten hiriko enpresei”, azaldu du Maider Etxebarria alkateordeak.

Share

Udalak 66.000 euro emango ditu ekonomia eta enplegua sustatzeko, SEAren eta Merkataritza Ganberaren bidez

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriak eskaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak SEA Arabako Enpresariak elkartearekiko hitzarmena onetsi du gaur, Gasteizen enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzeko jarduerak gauzatzeko.

Hitzarmenaren bidez, batetik, 26.500 euroko dirulaguntza emango da lanbideei buruzko orientabideak emateko eta enplegurako lan-bitartekaritza programa bat garatzeko 2020-2021 urteetan, Udalarentzat lehentasunezkoak diren kolektiboei zuzenduak (45 urtetik gorakoak eta langabezian denbora luzea daramatenak), baita industria, logistika eta ostalaritza alorretan Udalaren prestakuntza jaso dutenei ere; bestetik, 22.500 euro jarriko dira hiriko ostalaritza-sektorea sustatzeko publizitate-kanpaina bat egiteko.

Itun Berdeko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza

Orobat, Arabako Merkataritza Ganberari 17.000 euroko dirulaguntza ematea onetsi du Gobernu Batzarrak, “Itun Berdea” udal programari atxikita dauden enpresa txiki eta ertainei 2020an nazioartekotzen hasten laguntzearren. Besteak beste, ekintza hauetarako laguntzak emango dira: nazioarteko sektoreko azokak bisitatzea, nazioarteko networking topaketak bideo-konferentziaz edo zuzenekoak ez diren beste bide batzuez, eta tokiko enpresen merkataritza misioak.

Share