Prentsa Oharren banner

Félix Calvo argazkilariaren erakusketa inauguratu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak; gure inguruneko hezeguneetako espezieetan oinarritutako argazki-erakusketa

– Hezeguneek hegaztientzat duten garrantziari buruzko “Hegaztiak, bizi-zantzuak” erakusketa Atarian

– Formatu handiko 22 argazkiz osatuta dago erakusketa

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Felix Calvo argazkilariaren “Hegaztiak, bizi-zantzuak” erakusketa inauguratu du Salburuko Interpretazio Zentroan. Argazkilariak 1981etik hona Euskadiko hezeguneetan atera dituen irudiak dira ikusgai.

Urriko azken igandera arte zabalik egongo den erakusketa honetan, Irungo argazkilariak azken hamar urteetan egindako lana jasotzen da . Urte horietan gizakion begientzat iheskorrak diren istant labur eta iheskor horiek harrapatu ditu, argazkigintza-diziplina eta -teknikei buruz eta espezien biologia eta etologiari buruz dituen ezagutzei esker, eta, jakina, lana ontzeko behar beste denbora hartuta. Egileak zehaztu duenez, “inguruneari lapurtutako istant horiek” erakusten dituen lan hau da azken emaitza

“Argia osagarri aparta da Atarian aurkezten ditudan 20 lanetako istant bakar eta paregabeak apaintzeko” adierazi du Felix Calvok, zeinek argazki bakoitzean kontrastea egiten duen hondoa aurkitzen saiatu baita, argazkiko hegaztia nabarmentzeko. Beraz, “hondo neutro eta homogeneoek ez diote hegaztiari protagonismorik kentzen, horiek dira ardatz nagusi, Aitzitik koadro bakoitzari ikusgarritasuna ematea lortzen dute, mugimendu-sentsazioa edo hegaztia nagusitzen duten posizioak bilatzen dituelako, egiten ari den ekintzaren arabera.” Mugimendu-sentsazioa ematen du teknika honek, bilatu egiten baitu hegoen puntak apur bat mugituta geratzea, edo hegan hastean hegaztiak ura edo hondarra mugitzea.

Urriaren 31ra arte izango da ikusgai, asteartetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Salburuko interpretazio zentroan. Halaber, Hegaztien Mundu Eguna dela eta, bisita gidatu bat antolatu du IGIK erakusketara. Urriaren 3an, igandea, izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera, Atarian.

Share

Juan Sagastizabal margolariak “Zergatik ditut gogoko sugandilak?” erakusketa inauguratuko du Atarian

 

Erakusketa maiatzaren 2ra arte izango dute zabalik ikusleek.

 

Juan Sagastizabal margolariak (Eibar, 1952) “Zergatik ditut gogoko sugandilak?” erakusketa aurkeztuko du Atarian gaur: formatu askotariko 30 margolanek osatzen dute erakusketa, zeinak prozedura tekniko tradizionalez eta estilo espresionistaz eginak baitira. Lanak oihal, paper eta ehun birziklatuen gainean tenple- eta olio-pinturaz eginak dira, eta narrastien mundua dute gai, zehazki, Arabako udalerrietako edozein bazterretan bizi diren musker eta sugandilak.

Erakusketak eduki estetiko eta sinbolikoz betetzen ditu lurraldearen fauna eta landaretza, landareak eta intsektu txikiak, eta Arabako ingurunearen naturak atxikitako argitasuna.

Egilea autodidakta da, eta jolasten da eskala txikiko mundu bat eratzen: horretan, sugandilak, igelak, matxinsaltoak, sorgin-orratzak, tximeletak, erlastarrak eta abar dira protagonista, eta, haiekin batera, landare-ingurunea nabarmentzen da, zeinean haiek bizi baitira eta zeinarekin ari baitira elkarreraginean.

Sagastizabalen hitzetan, erakusketa “biziaren adierazpen eta ospakizuna da. Naturaren koktela da; koadroek zelaiaren usaina dute, baso hezearena, larrearena… Erakusketak hotza edo beroa sentiarazi nahi du, nabariarazi nola jotzen duen haize finak… Soinu-memento bat, baina zaratarik gabea, isiltasuna entzuteko aukera ere ematen duena”.

Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai, asteartetik igandera bitartean, 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegietan.

 

 

Share

Irailaren 15ean estreinatuko d du Atariak ‘Hegaztiak beren ingurunean’ erakusketa


Izadiko bi argazkilariren zazpi urteko lanaren emaitza dira erakusketa osatzen duten 39 argazkiak. Salburun elkar ezagutu zutelarik, zaletasuna eta eskarmentua konpartitzen dute benetako grinaz.

Erakusketaren xedea Iberiar penintsulan bizi diren hegaztien aniztasun eta aberastasuna ezagutaraztea da;hala ere, argazkitan jasotako espezietako asko gure udalerrian bertan aurkitu daitezke.

Manuel Villena eta Gonzalo Santamaría argazkigintza-zaleek egin dituzte basa-hegazti hauen argazkiak. Irudien kalitatearen isla da jasotako hegaztien edertasuna, eta baita egileek animalia mota horrekiko dioten grina ere. Gurean harrapari, ur- eta baso-hegazti eta beste espezie eta talde ugari dauzkagu.

Kolore biziengatik hautatutako 39 argazki benetan ederrek osatzen dute erakusketa, zazpi urteko lan baten emaitza. “Zenbait urtetako lana da; tarte horretan osatu dugun tarte benetan luza bateko alerik onenak hautatu ditugu”, diote egileek. “Behin batean argazki guztien artean onenak hautatzea eta erakusketa bat osatzea bururatu zitzaigun, hegaztien mundua gustatzen zaien ororen gozamenerako”.

Argazki guztiak hegaztien habitat naturaletan eginak daude, argazkitan aritzeko ezkutalekuetatik. “Argazki hauen atzean egoneko ordu asko daude, hotz handia, beroa…”, azaldu dute argazkilariek.

Erakusketa Ataria Interpretazio Zentroan izango da ikusgai irailaren 15etik urriaren 18ra bitartean. Hilabete horretan jarduera osagarriak ere izango dira,  esaterako bisita gidatuak jende ororentzat, Atariko langile teknikoen eskutik.

Share