Prentsa Oharren banner

Hamargarren urteurrena ospatuko du Principal antzokiko Ganbera Zikloak 2021ean

Martxoren 14tik urriaren 17ra 7 kontzertu izango dira Jesús Guridi musika kontserbatorioan .

 

Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak Principal antzokiaren Ganbera Zikloaren beste edizio bat aurkeztu du, Jesús Guridi kontserbatorioarekin lankidetzan. Zikloak 10 urte beteko ditu 2021ean, eta abonamenduko 7 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Berrikuntza gisa, aurten igandetan izango dira kontzertuak, 12:00etan.

Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, zikloaren zuzendari artistiko Carlos Seco, eta ekitaldiaren babesleeletako bat den Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbina izan dira zikloa aurkezteko prentsaurrekoan.

 Eskerrak eman nahi dizkiegu musika kontserbatorioari, Laboral Kutxari eta zikloko zuzendari Carlos Secori ekimen hau bizirik mantentzen laguntzeagatik, izan ere ekimena kalitateko musikarekiko konpromisoa da eta entzule berrientzako erakargune“ adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Programa

Martxoaren 14an abiaraziko da aurtengo programa, Susana García de Salazar eta Mentxu Pierrugues piano-jotzaileen emanaldiarekin. Apirilaren 11n, Amaia Arrieta sopranoak Carmen Hernández-Sonseca piano-jotzailearekin batera eskainiko duen kontzertuarekin atsegin hartu ahalko da.

Maiatzaren16an, Alberto Itoiz flauta-jotzailearen eta Marion Desjacques arpa-jotzailearen kontzertua izango da; ekainaren 20an, Ander Perrino kontrabaxu-jolea eta Rodrigo Bauzá biolin-jolea arituko dira.

Udazkenean, irailaren 26an, Naiara De la Puente eta Tanguedia Ensemble izango dira Jesús Guridi kontserbatorioko eszenatokian. Amaitzeko, urriaren 3an Zur Boskotea izango da eta, urriaren 17an, Jon Olaberria (oboe) eta Ensemble Diderot.

“Principal Antzokiko Ganbera Zikloak Jesús Guridi kontserbatorioan eskainiko dituen 7 proposamenetan parte hartzera animatzen ditugu gasteiztarrak. Kultura segurua da eta”, azpimarratu du Cantok.

2020an, 875 pertsonak parte hartu zuten Printzipal antzokiaren Ganbera Zikloan, hau da, 2019an baino gutxiago (1.122 pertsona), pandemiaren ondorioz.

 Sarreren salmenta

Gaur hasiko da sarrera-salmenta www.eventbrite.es webgunean. Abonamenduak posta elektronikoz erreserba daitezke –eres.lagunak@gmail.com–, eta kontzertuaren aurreko egunean kontserbatorioan jaso.

Abonamenduaren prezioa 30 euro da; sarrera solteena, 6 euro. 30 urtetik beherako ikasleentzat eta langabetuentzat doakoa izango da.

Argazkiak deskargatzea

Principaleko ganbera zikloa-programazioa

 

 

Share