Prentsa Oharren banner

Errege Magoek tronuak estreinatuko dituzte Gasteizen

  • Guirigay  lantegian (‘ametsen fabrika’) egin dituzte

Azken urteetan, Goiuri jauregian hartu dituzte Errege Magoek Gasteizko umeak. Aurten, COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, Erregeak lekuz aldatuko dira, eta urtarrilaren 4an eta 5ean familientzako ikuskizuna eskainiko dute Mendizorrotzean.

‘Badatoz Erregeak’ ikuskizunean, pertsonaia ezagunek tronu berriak estreinatuko dituzte. “Zaharrek astindu bat behar zuten, beraz, berriak agindu ditugu, oso moderno eta koloretsuak, eta hemendik aurrera horiek erabiliko dituzte Eguberrietan gure hirira itzultzen direnean”, iragarri du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Guirigay lantegian (‘ametsen fabrika’) egin dituzte.

 

Mendizorrotzeko haur ikuskizunak

Mendizorrotzeko haurrentzako ikuskizunetarako sarrerak abenduaren 9an jarri ziren salgai, eta egunean bertan agortu ziren.

Nahi baino sarrera gehiago erosi dutenek itzultzeko aukera dute, 945 16 16 18 telefonora deituz edo infocultura@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz.

Itzulitako sarrerak zein bidetik tramitatu diren, bide horretatik jarriko dira salgai berriro.

Share

Gasteizen Olentzeroren eta Erregeen desfileak bertan behera uztera behartu du pandemiak

Udala herritarren segurtasuna bermatuko duen programazioa diseinatzen ari da Gabonetarako

Gasteizen Olentzeroren eta Erregeen desfileak bertan behera uztera behartu du COVID-19ak. Kaleetan jendetzarik metatu ez dadin hartu du erabakia Udalak, aurreko urteetan 100.000 pertsonatik gora elkartzera iritsi baitira.

Dena dela, Hezkuntza eta Kultura Saila 2020-21eko Gabonetako programazioa lantzen ari da. “Eguberriak desfileak baino gehiago dira; horregatik, zirkunstantzia berrietara egokitutako programazioa lantzen ari gara”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

“Herritarren osasuna babestea da gure lehentasuna. Baldintza hori oinarritzat hartuta, jai horien benetako protagonisten ilusioa bizirik mantentzea lortuko duen programa bat osatzen ari gara. Hiriko haurrek Eguberriez gozatu ahalko dute, pandemiak Olentzeroren eta Erregeen desfileak lapurtu dizkigun arren”, esan du zinegotziak.

Teknikoki zehaztu eta itxi ondoren emango da egitarauaren berri. “Aukera ezberdinak ditugu aztergai, osasun krisialdiaren eboluzioaren arabera. Eskerrak eman nahi dizkiot nire taldeari, egindako ahalegin handiagatik”, erantsi du.

Share

Gasteizek argiztapen berria izango du aurtengo Eguberrietan

Eguberrietako argi apaingarrien instalazioa Iluminaciones Ximénez enpresari esleitzea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak. Eguberrietako argiak hornitu, jarri, kendu eta mantentzea barne hartzen du 161.700 euroko kontratuak. Kale eta plazetan, faroletan, zuhaitzetan eta toki esanguratsuetan jarriko dira apaingarriak, hala nola udaletxearen fatxadan edo Florida parkeko kioskoan.

Share