Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 apirila 2019 11:36

 

 

 

 

 

 

Gasteizko udaletxeko harrera aretoan Elikagaien Bankuen Euskadiko Federazioari harrera egin zaio gaur goizean. Gorka Urtaran alkatea eta Federazioko lehendakari Daniel Fernandez buru izan dituen ekitaldira hainbat pertsona hurreratu dira, besteak beste: ehundik gora boluntario, EAEko hiru elikagai-bankuetako arduradunak, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artozabal eta foru diputatu Marian Olabarrieta.

 

 

 

 

 

 

 

 

Alkateak aipamen berezia egin nahi izan dio elikagaien bankuetan egiten duten “ezinbesteko lanari”, “herritar guztiok harrotzeko modukoa” baita. Elikagaien Bankuek krisiak kolpatutako familiei elikagaiak bermatu dizkiete, eta, hein handi batean, boluntarioz osatuta daude –gehienenak erretiratu edo aurre-erretiratuak–. Aurten Araban antolatuko da Euskadiko Elikagaien Bankuen Ohiko Asanbladara Orokorra, hemendik aurrerako jarduerak, proiektuak eta helburuak bateratze aldera.

Share