Prentsa Oharren banner

UNICEF, Garenok eta AGLErekiko hitzarmenak onetsi dira, familiei eta haurrei arreta emateko programak garatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren eta UNICEF, Garenok eta AGLEren arteko hitzarmen bana sinatzea onetsi du gaur, familiei eta haurrei arreta emateko programak gara ditzaten.

Kopuru handiena (60.000 €) Arabako Gizarte Laneko Elkartearekiko (AGLE) lankidetza-hitzarmenari dagokio, Loremaitea programa garatzeko, zeinak udal zerbitzuetatik bideratutako familiei ematen baitie arreta.

Programa horrek zaintza eta arreta espazio bat eskaintzen die 4 hilabete eta 12 urte arteko haurrei, familiek baliabide gutxi eta laguntzeko gizarte eta familia sare askirik ez dutelarik laguntza puntuala behar dutenean familia eta lana uztartzeko, edo aldi batez ahultasun- eta premia-egoeran daudenean.

UNICEFek, bestetik, 11.780 euro jasoko ditu haurren eta nerabeen eskubideekin lotutako zabalkunde eta sentsibilizazio-jarduerak egiteko; Garenok elkarteak, azkenik, 8.780 euro jasoko ditu haurren eskubideak jorratzen dituzten filmei buruzko bi gida egiteko, haur eta nerabeei zuzenduak.

Share