Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 urtarrila 2020 10:55

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Erakundeek zinema eta telebistako profesional arabarrak bilduko dituzte lehen aldiz, haien lana eskertu eta probintziaren erakargarriak zabaltzera animatzeko

  • Lurraldeak zigilu berdea, enogastronomia, ondarea eta ekitaldiak baliatuko ditu promoziorako

Gasteizek eta Arabak bertako erakargarri turistikoak zabaltzeko “enbaxadore” berriak izendatuko dituzte; hiriburuaren zigilu berdea baliatuko dute, Munduko Hiri Berdea izendatu baitute, eta kirol helmuga gisa agertuko dira. Horiek izango dira lurraldeak Fiturrera eramango dituen amuetako batzuk; alorreko estatuko feria nagusia hil honetako 22tik 26ra bitartean egingo da.

Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko Turismo arduradun nagusi Maider Etxebarria eta Cristina Gonzálezek aurkeztu dute hiriak eta lurraldeak nazioarteko azokara eramango duten eskaintza. Bi erakundeek estrategia komuna baliatzea erabaki dute, eta proposamenak elkarrekin aurkeztea, “erakundeen arteko lankidetzaren eredu” gisa.

2020ko Fiturrerako enbaxadore turistikoen figura berreskuratuko da —bi urtetan ez da horrelakorik izan—: Gasteiz eta Araba zuzenean ezagutzen dituzten eta telebistarekin lotuta dauden profesional ospetsuak dira, lurraldea maite dutenak eta bertako ondarea, natura eta gastronomia estatuan ezagutarazten dituztenak.

Aurten formatu berrituaz itzuliko da “enbaxadoreen” izendapena. Batetik, Gasteizek eta Arabak ikus-entzunezkoen alorreko pertsona ezagunen laguntza izango dute berriro, FesTVal jaialdiaren eskutik, eta horiek Jon Sistiaga, Roberto Brasero eta Sandra Golpe kazetarien lekukoa hartuko dute. Urtarrilaren 23an jakingo da nortzuk diren mandatari turistiko berriak, Euskadiren standean.

Horretaz gain, Udalak eta Foru Aldundiak ekitaldi bat antolatuko dute Madrilen bizi diren zinema eta telebistako profesional arabarrek egunero egiten duten promozio lana aitortzeko eta, bide batez, Araba ezagutarazten lagunduko duten sinergiak sortzeko.

“Urtarrilaren 22an, asteazkena, ekitaldi informal bat antolatuko dugu haien lana eta gure lurrarekiko konpromisoa aitortzeko, gure preskriptore onenak baitira. Orobat, harremanak estutu eta gerora Gasteiz eta Araba ezagutarazteko proiektuak ekar ditzaketen ideiak sustatu nahi ditu topaketak”, azaldu du Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek.

Lehen alkateordeak erantsi du Fitur aparteko foroa dela “sektorearen azken joerak ezagutzeko eta kontaktuak egiteko ahalik eta gehien aprobetxatzeko”, eta profesionalen topaketa “urrezko aukera” izango dela iritziak partekatu eta pertsona horien lana eskertzeko. “Modu sinbolikoan, Araba eta Gasteizko enbaxadore direla egiaztatzen duen txartela emango diegu”.

“Detailetxo bat izango da, beren lurraz harro agertzen eta gure harribitxiak ezagutarazten jarraitzera animatzeko, Santa Maria katedraletik hasita Gatz Haraneraino, Azkena Rock eta jazz jaialdiak, Andre Maria Zuriaren jaiak edo Arabako Errioxako ardoak barne”, gehitu du.

Eskaintza integrala

Foru Aldundiak Fiturren bozgorailua baliatuko du jarduera eta esperientziekin lotutako turismo proposamen berriak aurkezteko. Horien artean, Araba kirol helmuga gisa promozionatzeko material berria: 50 orrialdeko katalogo osoa, lurraldean praktikatu daitezkeen kirolak eta aire zabaleko jarduerak biltzen dituena.

“Arabarrok DNAn daramagu kirola, eta bisitariei agertoki ezin hobea eskaintzen diegu xendazaletasuna, txirrindularitza, eskalada, parapentea, padelsurfa, windsurfa, igeriketa eta abar praktikatzeko. Gainera, lehen mailako probak antolatzen ditugu, milaka bisitari erakartzen dutenak urtero”, azpimarratu du Cristina Gonzálezek.

Katalogoak kirol proba herrikoi nagusiak eta turismo aktiboko zentro eta enpresak biltzen dituen direktorioa dakar, baita promozio bideo bat ere.

Fiturren bertan plazaratuko dira Arabako eskaintza osatzen duten gainerako proposamen berritzaileak; horretaz gain, azken urteetan koadrilekin batera landutako produktuak (familia turismoa, Erdi Aroko ibilbideak, motorrentzako ibilbideak, galbideko ibilbideak, autokarabana turismoa, etab.), Arabako Errioxako eskaintza enoturistikoa eta natura turismoa aurkeztuko dira.

Etxebarriak, berriz, Fiturren “erakusleiho handia” Gasteiz iraunkortasunaren ikono gisa agerrarazteko baliatuko dutela azaldu du. Alkateordeak Biosphere turismo helmuga gisa aurkeztuko du Arabako hiriburua, zigilu horrek ferian duen standean. Izan ere, Gasteizek Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria du2016. urteaz geroztik, zeinak turismo helmuga iraunkorra dela egiaztatzen baitu. UNESCOk babesturik 1995ean egindako Turismo Jasangarriaren Mundu Konferentzian sortu zen estandar horrek ikusgarritasun handiagoa ematen dio Gasteizi nazioarteko turismoaren merkatuan, eta elementu bereizgarria da, gero eta kontzientziazio handiagoa duen bisitaria erakartzeko.

Arabako hiriburuak, halaber, baliabide gastronomikoak eta profesionalen topaketak eta ekitaldiak hartzeko duen gaitasuna salduko ditu, eta turismo helmuga adimentsua bihurtzeko Basquetour eta Segittur-en eskutik lantzekoak diren diagnosi-txostena eta ekintza plana iragarriko ditu; Segittur Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren mendeko sozietatea da, Turismoko Estatu Idazkaritzari atxikia, eta Espainiako turismoaren alorrean berrikuntza (I+G+b) sustatzeaz arduratzen da. Turismo helmuga adimentsuek informazioaren teknologien erabilera sustatzen dute, eta komunikazioa bisitari eta herritarren zerbitzura jartzen.

Aldi berean, familientzako eta maskotentzako turismoa erakartzeko lekutzat aurkeztuko da Gasteiz. “Paseatzeko hiri erosoa gara, plurala eta ñabardurez betea. Udalak lanean jarraituko du sektorea pozik egon dadin, turismoak aberastasun ekonomikoa eta kulturala baitakar. Gure helburuetako bat ekitaldiak eta biltzarrak urte osoan banatzea da, hotelen okupazioa erregularragoa izan dadin. Ez dugu ahaztu behar biltzarrekin lotutako turistek ematen dutela gau gehien hirian”, azaldu du.

Bideo Fitur

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 abuztua 2018 13:22

Gasteiz ON elkarteak argitaratua, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzaz

Gidak tokiko ostalaritza establezimenduek aukeratutako produktuak dastatzeko gonbita egiten du: 95 pintxo, kafe, kopa, menu eta delicatessen produktu.

Izarren Gida berriak ibilbide berria proposatzen die arabarrei eta bisitariei Gasteizko gastronomia bereziena ezagutzeko, hiriko 79 taberna, jatetxe eta gourmet produktu saltokiren bitartez. Gasteiz On merkatari elkarteak gaur plazaratuko du argitalpena eta online bertsioa (www.guiaestrellavitoria.com), Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzaz.

Hiriko ostalaritzari buruzko Izarren Gida aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, Cristina Gonzalezek, Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotziak, Nerea Melgosak, eta Gasteiz On elkarteko gerenteak, Patricia Garciak. Hirurek nabarmendu dute gidaren orrialdeetan jasotzen diren proposamen gastronomikoen kalitatea eta adierazi dute gasteiztarren gustuen isla direla.

112 orrialdeko argitalpen erakargarria osatzen dute parte hartu duen lokal bakoitzak aukeratutako pintxo, kafe, kopa, menu eta delicatessen produktu izarrek. Hala, gidak ibilbidea egiten laguntzen die arabarrei eta bisitariei,Vitoria-Gasteizko gastronomiarik bereziena ezagut dezaten. Izarren Gidak, guztira, sukaldaritzarekin lotutako 95 proposamen jasotzen ditu, 64 ostalaritza establezimenduk eta delicatessen produktuak saltzen dituzten 15 lokalek eskainiak.

Proposamenak askotarikoak dira: 41 menu, 32 pintxo, 11 gourmet produktu, 8 kafe eta 3 kopa.

Hainbat euskarri

Izarren Gida berriak salto kualitatiboa egin du lehen bertsioari dagokionez. Edizio berria luzeagoa eta zainduagoa da, eta hainbat euskarritan izango da eskuragarri. Hala, kalean erabiltzea errazagoa izan dadin, formatu zabalgarrian editatu da, poltsikoko tamaina erosoan, eta, gainera, aldeetako batean hiriko mapa bat du, parte hartu duten 79 establezimenduak kokatuta, eta, beste aldean, 95 proposamenetako bakoitzaren irudia eta deskribapen laburra.

Formatu hori eta argitalpen osoa eskuragarri izango dira, bihartik aurrera, udal turismo bulegoan, hoteletan, apartamentuetan eta parte hartu duten establezimenduetan.

Eta jende gehiagoren eskuetara irits dadin, Izarren Gidak online bertsioa ere badu: www.guiaestrellavitoria.com webgunean, gidaren orrialdeetan dagoen informazio guztia eskura daiteke eta, gainera, mapa bat ere bada, non, Google Maps aplikazioaren bitartez, erabiltzaileak bere kokalekua eta ekimenean parte hartu duten eta hurbilen dituen establezimenduak aurkitu ahal izango dituen. Baliabide horri esker, hiria ondo ezagutzen ez duten pertsonek errazago gozatuko dute ibilbide gastronomikoaz.

Cristina Gonzalez Foru Diputatuak honako hau nabarmendu du: “enogastronomia Arabako turismoa sustatzen duen elementuetako bat da, gure natur inguruneekin eta ondarearekin batera”, eta baieztatu du Gasteiz On elkarteak bultzatutako proiektu honek modu eraginkorrean laguntzen duela “gure sukaldaritza eta nekazaritzako elikagaiak ezagutzera ematen, bai bertan bizi garenoi, bai bisitatzen gaituztenei”.

Bestalde, Merkataritza eta Turismo Saileko zinegotziak, Nerea Melgosak, honako hau nabarmendu du: “gida hau, bai papereko bertsioan, bai digitalean, erakusleiho garrantzitsua da Vitoria-Gasteiz bertoko eskaintza enogastronomiko handiaren bitartez ezagutzeko. Vitoria-Gasteizko Turismoko Gida Planaren hurrengo urteetarako ardatzetako bat, hain zuzen ere, gastronomiarekin lotutako jarduera sustatu eta babestea da, gure hiriaren izaeraren ezaugarria baita jada”.

Amaitzeko, Gasteiz On elkarteko gerenteak, Patricia Garciak, “gidaren lehen edizioan izandako arrakasta” nabarmendu du eta beharrezkoa dela “era honetako ekimenak egiten jarraitzea, Gasteizko ostalaritzaren eta merkataritzaren berezitasunaren balioa nabarmentzen dutelako, non eta gure hiriarentzat horren garrantzitsua den gastronomiaren alorrean”. Halaber, nabarmendu nahi izan du argitalpen honen beste helburuetako bat dela “bisitariak hurbiltzea gasteiztarrok gehien atsegin ditugun produktu eta lokaletara, etxean bezala senti daitezen ahalegintzeko, eta gure hiriaz gasteiztarrak balira bezala goza dezaten”.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 azaroa 2017 14:07

Izadia eta ondarea uztartzen dituzten ibilbideak, eta zenbait ekimen –esaterako Ardoaraba, Floridako jaiotza monumentala eta Kandelen gaua–, horra eskaintzaren ardatzak

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Ferian (INTUR) hiriko eta lurralde historikoko erakargarriak eta baliabide turistikoak ezagutarazteko, azaroaren 23tik 26ra bitartean. Proposamenen artean azpimarratzekoak dira izadia eta ondarea uztartzen dituzten ibilbideak, eta zenbait ekimen, esaterako Ardoaraba, Floridako jaiotza monumentala eta Kandelen gaua.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren diputatu Cristina Gonzálezek eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak aurkeztu dute gaur goizean Gasteizek eta Arabak feriara eramango duten eskaintza turistikoa; iaz 44.300 pertsona izan ziren ferian, tartean sektoreko 15.000 profesional inguru.

Enpresa eta bisitari potentzialen esku eskaintza osoa jartzea da asmoa, sarrera eta gaualdi gehiago lortzearren. Gasteizek eta Arabak INTURrera eramango duten eskaintzaren indarguneetako bat turismo berde eta iraunkorra da. Lurraldearen lehia-balio horri keinu bat eginez, Aldundiak eta Udalak eramango duten standa bera kudeaketa iraungarriko basoetako FSC zigilua eta Rainforest Alliance-ren ziurtapena dituen egurrez landu da.

Udalak eta Aldundiak INTUR ferian partekatuko duten standean nako aukera hauek aurkeztuko ditu, besteak beste: “Erdi Aroko ibilbideak Araban”, Arabako Errioxa eta Aiara hiribildu harresidunen bitartez lotzen dituena, eta “Galbideko ibilbideak Araban”, asteburuetan eta zubietan Arabako eskualde guztietako baliabide nagusiak ezagutu eta gozatzeko zenbait proposamen egoki.

Halaber, standa bisitatzen dutenek Arabako herri eta hirietan datozen hilabeteetarako prestatu duten eskaintza kultural eta aisialdiko guztiaren berri jaso ahal izango dute, baita propio Gabonetarako prestatu direnen berri, eta baita Ardoaraba, Kandelen gaua eta abenduan zehar Gasteizen egingo diren beste ekimen batzuk.

Arabako Errioxa eta bertako eskaintza enoturistikoa, Gatz Harana, Santa Katalina lorategi botanikoa, Ibilbide berdeen sarea eta Arabako kuadrilletan antolatuko diren ekimenak ere standean izango dira, eskaintza koordenatu baten osagarri, publiko gertuko eta tren eta errepide bidez ondo konektatu bati begira. Aldundiak eta Udalak INTURreko egonaldia probestuko dute Forondako aireportua promozionatzeko.

Cristina González foru diputatuak esan du Araba eta gasteizko eskaintza bigarren aldiz jarraian nizango dela Valladolideko Barneko Turismoko Nazioarteko Ferian, “eguzkia eta hondartzatik harago zerbait bilatzen dutenen artean gure lurraldea erreferentziazko jomuga gisa funkatzeko asmoz. Badugu zer eskaini hori lortzeko: ondarea, enoturismoa, gastronomia, izadia, musika- eta antzerki-jaialdiak…”.

Hauxe gaineratu du Gonzálezek: “Barneko turismoan espezializatuko feria hau gure erakargarriak enpresei eta bisitari potentzialei ezagutarazteko baliatu nahi dugu. Orobat, sektoreko zenbait enpresarekin lan-bilerak egingo ditugu, gure promozio-politikak sustatu ditzaketen lankidetza-proiektuak aztertzearren”.

“Azken hamarkadetan nabarmen hazi da barneko turismoa, eta horrek ateak ireki dizkie esperientziak sortzean oinarritutako turismo-molde berri batzuei. INTUR du alor turistiko horretako ferien artean nagusienetakoa bihurtu da, nahitaezko hitzordua, bai eta une egokiena gure proposamenak aurkezteko”, azaldu du Nerea Melgosak.

Ardoarabaren bezperan egiten ohi da Barneko Turismoko Nazioarteko Feria, eta hori erakargarri nabarmena da ardoaren kultura ezagutzen eta konpartitzen duen publikoarentzako. gainera, abendua jardueraz beteriko hilabetea da Gasteizen eta Araban, eta hori izango da eskaintzaren erakargarri naguseitako bat. “Floridako jaiotza monumentala, Eguberrietako nekazaritza azoka edo Kandelen gau magikoa oso jomuga erakargarria bihurtzen dute gure hiria txango txiki bat egin eta Gabonetako erosketak egiteko”, azpimarratu du Nerea Melgosak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 azaroa 2017 11:56

 

Bihartik hasita urtarrilaren 13ra arte, Gasteiz eta Arabako ehun dendak baino gehiagok hartuko dute parte Bono Denda kanpainaren hirugarren edizioan; ekimen horren bidez, erosketetan aurrezte garrantzitsu bat izateko aukera ematen duten 1.650 deskontu-bonu jarriko dira zirkulazioan. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta AENKOMER elkarteak sustatzen dute merkataritza dinamizatzeko kanpaina hori, eta iazko arrakasta gainditzea da asmoa, jaulkitako 1.600 bonuak agortu egin baitziren orduko hartan.

Bono Denda baliatuz, interesdunek 40 euroko bonoa erosten dute, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan 50 euroko erosketa egitea ahalbidetzen die horrek. Gainera, erosketa berean bi bono metatu ahalko dira, 100 eurotik gorako erosketetarako ere erakargarria izan dadin.

“Bono Dendaren bidez, tokiko saltokiei eskaintza erakargarriagoa eta lehiakorragoa egiten lagundu nahi diegu. Establezimendu askok bi hilabete hauen beharra dute urte osoko balantzea positiboa izan dadin. Laster kanpaina garrantzitsuak datoz, Gabonak eta Black Friday izenekoa, eta berriro ere tokiko merkatariek gertuko tratuaren, profesionaltasunaren eta kalitatearen alde egin duten apustua azpimarratu behar da”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek, berriz, Arabako Aldundiak horrelako ekimenei laguntzen jarraituko duela esan du, eta azpimarratu du merkataritzaren eta erakunde publikoen arteko lankidetza funtsezkoa dela “sektorearen lehiakortasuna sustatzeko. Elkar hartuta lan egin behar dugu, prestakuntza, espezializazioa, teknologia berriak eta gaur aurkezten dugunaren antzeko kanpaina bereziak baliatuz, salmenten —eta horrekin batera, lanpostuen— goraldia sendotzearren”.

AENKOMER-Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Enpresaburuen Federazioko zuzendari kudeatzaile Edurne Parrok espero du egun hauetan handitu egingo dela Bono Denda kanpainari atxikitako saltokien kopurua —orain 100 baino gehiago dira—, eta gogoratu du ez dela federatutako merkataritzari mugatutako ekimena, sektore osoari irekitakoa baizik. “Ezinbestekoa da hiri merkataritza espezializatuari laguntzen dioten jarduerak egitea, beren bereizgarriak erakusterik izan dezaten. Horixe da Bono Dendaren eta beste proposamen batzuen xedea, Araban kontsumoa sustatzeko azken urteetan egin diren kanpainek arrakasta lortu baitute”, erantsi du.

Bihar, azaroak 9, jarriko dira zirkulazioan Bono Denda kanpainaren 1.650 bonuak. Leku hauetan erosi ahalko dira:  Caja Rural de Navarra kutxak Gasteizen eta Amurrion dituen bulegoetan, AENKOMER elkarteak Gasteizen dituen bulegoetan (Aiztogile kalea, 61), Apymcaren Amurrioko bulegoan, eta Aguraingo Eguzki liburu-dendan.

Kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztien zerrenda  AEnkomerren web-orrian kontsultatu ahalko da, bihartik aurrera: www.aenkomer.com. Askotariko produktuak saltzen dituzten establezimenduek egin dute bat Bono Denda kanpainarekin: janariak, jantziak, oinetakoak, osagarriak, aisialdia eta kultura, kirolak, bitxiak, etxeko gauzak, loreak, botikak eta zerbitzuak.

Bihartik hasita urtarrilaren 13ra arte, Gasteiz eta Arabako ehun dendak baino gehiagok hartuko dute parte Bono Denda kanpainaren hirugarren edizioan; ekimen horren bidez, erosketetan % 25 aurrezteko aukera ematen duten 1.650 deskontu-bonu jarriko dira zirkulazioan. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta AENKOMER elkarteak sustatzen dute merkataritza dinamizatzeko kanpaina hori, eta iazko arrakasta gainditzea da asmoa, jaulkitako 1.600 bonuak agortu egin baitziren orduko hartan.

Bono Denda baliatuz, interesdunek 40 euroko bonoa erosten dute, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan 50 euroko erosketa egitea ahalbidetzen die horrek. Gainera, erosketa berean bi bono metatu ahalko dira, 100 eurotik gorako erosketetarako ere erakargarria izan dadin.

“Bono Dendaren bidez, tokiko saltokiei eskaintza erakargarriagoa eta lehiakorragoa egiten lagundu nahi diegu. Establezimendu askok bi hilabete hauen beharra dute urte osoko balantzea positiboa izan dadin. Laster kanpaina garrantzitsuak datoz, Gabonak eta Black Friday izenekoa, eta berriro ere tokiko merkatariek gertuko tratuaren, profesionaltasunaren eta kalitatearen alde egin duten apustua azpimarratu behar da”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek, berriz, Arabako Aldundiak horrelako ekimenei laguntzen jarraituko duela esan du, eta azpimarratu du merkataritzaren eta erakunde publikoen arteko lankidetza funtsezkoa dela “sektorearen lehiakortasuna sustatzeko. Elkar hartuta lan egin behar dugu, prestakuntza, espezializazioa, teknologia berriak eta gaur aurkezten dugunaren antzeko kanpaina bereziak baliatuz, salmenten —eta horrekin batera, lanpostuen— goraldia sendotzearren”.

AENKOMER-Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Enpresaburuen Federazioko zuzendari kudeatzaile Edurne Parrok espero du egun hauetan handitu egingo dela Bono Denda kanpainari atxikitako saltokien kopurua —orain 100 baino gehiago dira—, eta gogoratu du ez dela federatutako merkataritzari mugatutako ekimena, sektore osoari irekitakoa baizik. “Ezinbestekoa da hiri merkataritza espezializatuari laguntzen dioten jarduerak egitea, beren bereizgarriak erakusterik izan dezaten. Horixe da Bono Dendaren eta beste proposamen batzuen xedea, Araban kontsumoa sustatzeko azken urteetan egin diren kanpainek arrakasta lortu baitute”, erantsi du.

Bihar, azaroak 9, jarriko dira zirkulazioan Bono Denda kanpainaren 1.650 bonuak. Leku hauetan erosi ahalko dira:  Caja Rural de Navarra kutxak Gasteizen eta Amurrion dituen bulegoetan, AENKOMER elkarteak Gasteizen dituen bulegoetan (Aiztogile kalea, 61), Apymcaren Amurrioko bulegoan, eta Aguraingo Eguzki liburu-dendan.

Kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztien zerrenda  AEnkomerren web-orrian kontsultatu ahalko da, bihartik aurrera: www.aenkomer.com. Askotariko produktuak saltzen dituzten establezimenduek egin dute bat Bono Denda kanpainarekin: janariak, jantziak, oinetakoak, osagarriak, aisialdia eta kultura, kirolak, bitxiak, etxeko gauzak, loreak, botikak eta zerbitzuak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 uztaila 2017 11:47

Tenerifeko Kabildoarekin turismoa sustatzeko akordio baten bidez

Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hiriburuaren eta Tenerifeko lurraldearen erakarmenen zabalkundea egingo dute, tenerifetarrek eta uhartean bizi diren atzerritarrek aireko konexioa erabil dezaten bi helmugen artean, Araba ezagutu eta Arabaz gozatzeko. Ekintza hori kokatzen da bi erakundeen eta Tenerifeko Kabildoaren arteko turismo sustapen gurutzatuko akordio baten baitan.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzalezek, Enplegu eta Ekonomia Garapen Jasangarriaren zinegotzi Nerea Melgosak eta Tenerifeko Kabildoko Turismo, Nazioartekotze eta Kanpo Harremanetako kontseilari Alberto Bernabek gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan erabaki hori, eta adierazi dute euren arteko lankidetza “indartu” nahi dutela, turismoaren sektorea bultzatzeko.

Erabakiaren abiapuntua da publizitate guneak trukatzea, eta horrez gain, Gasteiz eta Araba sustatzeko bideoak jarriko dira Tenerifeko Kabildoak antolaturiko ekitaldietan, eta alderantziz. Halaber, Tenerifeko kazetariek hiriburua eta lurraldea bisitatuko dute, ondoren erakusteko haien turismo baliabide nagusiak uhartean, haien komunikabideen bitartez.

“Gure xedea da tenerifetarrek eta urtearen zatirik handienean uhartean bizi diren eta Espainiatik eta Europatik zehar bidaiatzen diren atzerritarrek –Tenerifen 17.000 alemaniar eta 15.000 britainiar bizi dira– Arabako erakarmen turistikoak ezagutu ditzatela; baita hango ondarea, natura, gastronomia eta abar ere. Eta, jakina, animatu daitezela haiek in situ ezagutu eta haietaz gozatzera”, azaldu du Cristina Gonzalezek.

Helmuga osagarriak

Foru diputatuak esan duenez bi helmugak “bikain osatu eta konbinatzen dira”, eta azpimarratu du ezen, haien artean dagoen distantzia geografikoa gorabehera, “oso hurbil” daudela elkarrengandik joan den martxoaz gero, Gasteiz eta hegoaldeko Tenerifeko aireportuen artean airetik dagoen zuzeneko konexioari esker. Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkio Tenerifeko Kabildoari, “lankidetza hau gauzatzeko” izan duen prestasunagatik eta egin duen lanagatik.

Aldundiak, Udalak eta Kabildoak gaur goizean bilera bat izan dute aldundiaren jauregian, aurreikusitako ekintzaren nondik norakoak aztertzeko, eta ikusteko ea aukerarik dagoen besteren bat egiteko etorkizunean. Besteak beste, urtea bukatu baino lehen, foru aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ordezkaritza bat joango da bisitan Tenerifera, Arabako erakarmen eta baliabideak aurkezteko toki eragile turistikoei.

Nerea Melgosa zinegotziak adierazi duenez, lan hori “indartu” egingo da, gainera, datozen hilabeteetan, aldundiaren eta udalaren baterako proiektu batekin, berariaz iristeko urtearen zatirik handienean Tenerifen bizi diren alemaniar eta britainiarren kolonietara. “Kolonia horiek erosteko ahalmen handia izateaz gain, aisialdiaz gozatzeko eta bidaiatzeko aukera handiak dauzkate; baita beren foroak eta komunikabideak ere” esan du.

Bestalde, Tenerifeko kontseilari Alberto Bernabek nabarmendu duenez, “arabarrek eta euskaldunek, oro har, aukera izango dute uhartea ezagutzeko ibilbide berri honen bidez”. Kontseilariak erantsi duenez “Tenerife lehen mailako helmuga bat da, non udaberriko klima baitago urteko 365 egunetan, bai eta aukera asko jarduerak egiteko itsasoan, munduko onenetariko aisialdi parkeak eta Europa osoko onenetariko lau eta bost izarretako hotelak ere. Horrek guztiak eta beste gauza askok helmuga ezin hobe bihurtzen dute oporretarako”.

 

 

Share