Prentsa Oharren banner

Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen urteko topaketa inauguratu da Europa jauregian

Gasteizko alkate Gorka Urtaran, lehen alkateorde Maider Etxebarria eta Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen lehendakari Iker Goikoetxeak hartu dute parte APCEren XVII. Kongresuaren inaugurazio ekitaldian; topaketan estatuko biltzar jauregi garrantzitsuenetako zuzendaritza taldeak elkartu dira. Berrogeita hamar profesional inguruk hartuko dute parte antolatutako hitzaldi, mahai-inguru eta aurkezpenetan, zeinetan presentzialtasunaren aldarrikapena izango baita protagonista, profesionalen arteko bilera eta hitzorduetan teknologiak pisu handia hartu duen garai batean.

Gorka Urtaranek zorionak eman dizkio APCEri 25. urteurrenean, eta biltzar, bilera eta konbentzioen turismoaren zeregina azpimarratu du, funtsezko sektorea baita tokiko BPGari egiten dion ekarpena dela kausa. “Biltzar jauregiak funtsezko eragileak zarete hirietan, ekonomia garatzeko ez ezik, baita gizartea, kultura eta kirola garatzeko ere. Azken batean, etorkizunerako funtsezko elementua zarete”, adierazi du alkateak, eta kongresurako Euskadiko hiriburuaren aldeko apustua egin izana eskertu du.

Maider Etxebarria, berriz, pozik agertu da Gasteizen berriro ekin zaiolako aurrez aurreko biltzar jarduerari, eta eskerrak eman dizkio APCEri, horrelako ezaugarriak dituen ekitaldi bat Europa jauregian antolatzeko ahaleginagatik. Ekonomia Sustapenaren zinegotziak hiriak biltzarren turismorako dituen balioak nabarmendu ditu, eta bertako erakargarriak aipatu ditu, hala nola Eraztun Berdea. Orobat, esparru profesional askotan digitalizazio prozesuak banakoei eta taldeei eskatzen dien erronka aipatu du, eta gaur hiriak hartzen duenaren antzeko topaketa presentzialen balioa azpimarratu.

Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen lehendakariak, bestalde, azpiegitura horien zeregina goraipatu du, biltzar eta bileren turismoaren ardatza baitira. Gaur eta bihar eztabaidatzekoak diren gaien artean  jauregien COVIDen garaiko kudeaketari buruzko analisia nabarmendu du, zeinak pandemiaren osteko garaira ere so egingo baitio.

Share