Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 abuztua 2017 13:00

Judith Praten erakusketa “Kazetaritza, bertatik bertara” programaren aurtengo edizioaren hasierako platera izango da

“Nigeria, Afrikako erraldoia, kontinenteko lehen ekonomia da, petrolioaren produkzioari esker. Alabaina, horrek ez du inolako aldaketarik eragin herrialdearen iparraldeko biztanleriaren % 90entzat, muturreko pobrezia egoeran bizirauten baitu. Ez da kasualitatea Boko Haram-en sorlekua Maiduguri-n egotea, Borno estatuaren hiriburuan —herrialdean egoera larrienean daudenetako bat—; han, gazteak ez dira gustura bizi, etorkizunean ez baitute inolako ziurtasunik, ezta itxaropenik ere. Testuinguru horretan, Boko Haram-ek hasiera-hasieratik lortu zituen jarraitzaileak bere estrategia berriarentzat; izan ere, predikazioa bigarren mailan utzi zuen aldaketa lortzeko bidean, eta indarkeriazko borrokari eman zion lehentasuna”. Hitz horiekin aurkezten du  Judith Prat prentsa-argazkilariak erakusketa, zeina gaurtik, abuztuak 11,  ikus baitaiteke Gasteiz hiribidean, Europa jauregiaren ondoan.

Boko Haram, indarkeria Afrikaren bihotz ekonomikoan” argazki-erakusketa “Kazetaritza, bertatik bertara” jardunaldien atarikoa da; abuztuaren 28tik irailaren 2ra arte iraungo dute.

2015ean eta 2016an egindako argazkiek Boko Haram-ek baliatutako indarkeria dokumentatzen dute, eta herritarrengan zer nolako ondorio suntsitzaileak izan zituen: atentatu suizidak jende asko biltzen den tokietan, emakumeak bahituta, ehunka mila pertsona etxerik gabe… Iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldeak ere agertzen dira: hegoaldean petrolioa nola erauzten duten ikus daiteke argazkietan, baita ingurumenean zer nolako ondorio larriak eragiten dituen ere; horren aldean, iparraldeko nekazaritza tradizionala, gainbehera doana, jasotzen da.

Zuzenbidean lizentzia lortu ostean, Judith Pratt argazkigintza dokumentalean eta prentsa-argazkilaritzan prestatzen hasi zen. Argazkilari gisa, zenbaitetan ikusi ezin diren errealitateak ikusgai egitea interesatzen zaio. Azken urteotan, Panamako espetxeetan atera ditu argazkiak; halaber, Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka armatuari buruz, Siriako errefuxiatuek Libanon, Jordanian eta Turkian bizi duten egoerari buruz, Nigeriako Boko Haram-eko indarkeriari buruz edo Turkiako Kurdistango egoerari buruz egin ditu argazkiak.

Nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan sariak ere eman dizkiote. Nazioko eta nazioarteko komunikabideetan argitaratzen ditu argazkiak, eta Quebec, Montreal, Mosku, Querétaro, Bartzelona edo Zaragozan egin ditu argazki erakusketak.

Erakusketaren eta jardunaldien inaugurazio ofiziala abuztuaren 28an izango da, 12etan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 ekaina 2017 11:51

 

 

 

 

 

Ekain, uztail, abuztu eta iraileko zenbait larunbat eta igandetan, biltzar jauregiko zati berdeena eta lorategi bertikala ezagutzeko bisitak eskainiko dira

Udako hilabeteetako zenbait asteburutan, Europa jauregiak terraza irekiko die herritarrei.  Jauregiko zati berdeena ikusteko gogoa duten pertsonek terraza eta lorategi bertikala ezagutu ahalko dituzte larunbatetan, goiz eta arratsaldez, eta igandeetan, goizez, aldez aurretik erreserbatu gabe.

Bisitek ordu erdi iraungo dute. Eraikinak Gasteiz hiribidean duen sarrera nagusitik aterako dira, 11:30etik aurrera goizez (azken bisita 13:00etan) eta 17:30etik aurrera arratsaldez (azken bisita 19:30ean).

Bisita gidatuen datak:

Ekainak 10,11, 17 eta 18.

Uztailak 22 eta 23.

Abuztuak 26 eta 27.

Irailak 2 eta 3.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 maiatza 2017 17:36

Ostegun honetatik aurrera, medikuntza, erizaintza, psikologia, fisioterapia edo gizarte laneko 250 adituk baino gehiagok adinekoentzako arretaz eta “bizitzaz beteriko zahartzaroaz” hitz egingo dute Europa jauregian,“Zahartzaroa” Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoaren XVI. Biltzarrean eta espezialitate bereko Nafarroako Elkartearen IX.ean. Gaur arratsaldean inauguratu dira biltzarrak, lehen alkateorde Peio López de Munain bertan izan delarik.

López de Munainek Udalak adinekoei begira garatzen dituen prebentzio politikak nabarmendu ditu “haien autonomia sustatzeko, bakardadea eragozteko eta zahartze aktiboa eta baldintza duinetan izan dezaten lortzeko”.

Gasteizen 65 urtetik gorako 50.000 pertsona bizi dira. hau da, populazioren % 20.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 otsaila 2017 12:49


  • “Zure ideiak balio du” lehiaketaren hamahirugarren edizioak sari nagusien zenbatekoa 1.000 euroraino igo du, Vital fundazioaren laguntzari esker, eta proiektu iraunkorrenarentzako sari berria sortu du, Aclimaren babesarekin
  • Finalistek lehiaketaren jardunaldi nagusian azalduko dituzte proiektuak, martxoaren 28an, Europa jauregian

Azaroaren 2an (osteguna), 20.00etan. Horixe da epemuga  arabar ekintzaileek Araba Ekinean-ek antolatzen duen “Zure ideiak balio du” XIII. lehiaketara proiektuak aurkezteko. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Spri taldeak (BIC Araba-ren bitartez) antolatzen dute lehiaketa. Sarien zenbatekoa nabarmen hazi da aurten, eta ideia iraunkorrenarentzako sari berria sortu da Aclima-Euskal Herriko ingurumen arloko klusterraren babesarekin.

2017ko edizioko hautagaiek 1.000 euroraino irabaz dezakete aukera eta berrikuntza eta teknologia kategorietan, 300 euro garatu gabeko ideien kategorian, eta 400 euro proiektu iraunkorrenaren kategorian. Izan ere, sari nagusietan iazko zenbatekoa bikoiztu egin da, Vital fundazioaren laguntzari esker, gazte gehiagok parte har dezaten.

Lehiaketaren 13 edizioetan ehunka ideia aurkeztu dira, eta proiektu irabazleetako batzuek enpresa arrakasta lortu dute, nazioartean ere garatu baitira. Horixe da lehiaketaren helburuetako bat: lurraldeko ideia eta enpresa-proiektu berriak bistaratzea eta merkatura irteten laguntzea.

Araba Ekinean antolatzen duten erakundeetako zein erakunde laguntzaileetako ordezkariek osatzen dute epaimahaia, zeina martxoan bilduko baita kategoria bakoitzeko finalistak erabakitzeko. Horiek martxoaren 28an defendatu beharko dituzte publikoaren aurrean beren proiektuak, Araba Ekinean jardunaldi nagusian, Europa jauregian, azoka plazaren formatuan. Egun berean banatuko dira sariak, arratsaldeko saioan. Jardunaldian parte hartzea doakoa da, http://www.alavaemprende.com/market-place-alava-emprende-2017/ web-orrian izena aurretik emanda.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek www.alavaemprende.com web-orrian kontsultatu ditzakete oinarriak, eta ideiak epemuga bete aurretik bidali.

Ekintzaileentzako jarduera ugari martxoan

Araba Ekinean egitarauaren barruan hainbat jarduera antolatu dira ekintzailetza sustatzeko, eta martxoaren 28an izango da jardunaldi nagusia. Esate baterako, martxoaren 1ean ekonomia eta kirolari buruzko topaketa izango da Deportivo Alavés taldeak Dato kalean duen aretoan, zeinean Mendizorrotzerako proiektu berriaren maketa jarri baita ikusgai. 18.00etan hasiko da ekitaldia, eta kirolarekin zerikusia duten bi enpresa arabarrek hartuko dute parte: Baigene eta Fitness Digital.

Hurrengo ostiralean, martxoak 10ekintzailetza eta berrikuntzari buruzko lantegia egingo da Arabako Teknologia Parkean kokatutako CIC energiGUNE energia gordetzeari buruzko ikerketa zentroaren instalazioetan. Bertako zientzialariek beren proiektuetan berrikuntza nola aplikatu erakutsiko diete parte-hartzaileei. Sarrera librea eta doakoa izango da. http://www.alavaemprende.com/taller-innovacion-con-cic-energigune/

Martxoaren 15ean, berriz, Har Eman elkartearekin —adimen-desgaitasuna duten pertsonek gizarteari dakarkioten ongizatea aitortu dadin lortu nahi du horrek— lantegi berritzailea antolatu da, zeinean ekintzaileak adimen-desgaitasuna duten pertsonekin elkartuko baitira, bi taldeen arteko konexioak sortu eta horrek izan dezakeen potentzialaz ohartarazteko. Horretan ere doan eman ahalko da izena:  http://www.alavaemprende.com/taller-har-eman/

Azkenik, lehiaketaren hamalau edizioetan lehenengo aldiz, B2B topaketa egingo da, hau da, ekintzaileak eta haiei laguntza edo aholku ematen dieten erakundeak aurrez aurre topatzeko aukera. Ekintzaileen eta finantza-agenteen (Business Angels), coworking espazioen edo proiektua-azeleratzaileen arteko topaketak dira. Aukera paregabea proiektuak garatzeko laguntza lortzeko. B2B topaketa martxoaren 28an egingo da, eta interesdunek hemen eman behar dute izena: http://alavaemprende.labox.es/encuentro-b2b-alava-emprende/

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 otsaila 2017 17:49

Asteburu honetan  Atxikimenduari, Erresilientziari eta Gurasotasun Positiboari buruzko II. Jardunaldiak egingo dira Europa jauregian, Udalak eta Biraka hezkuntza elkarteak antolatuta. Hainbat autonomia-erkidegotatik iritsitako 350 guraso, hezitzaile eta gizarte-langilek baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldian, “Aukerak sortzeko artea” lelopean. “Zailtasun, kaos eta arazoetatik haratago pertsonak ikustea zein garrantzitsua den” azpimarratu nahi da.

Gorka Urtaran alkateak inauguratu ditu jardunaldiak, gaur arratsaldean, eta profesionalek, gurasoek eta zaintzaileek “aukerak sortzeko artea” izango dute hizpide. Bihar hiru txosten aurkeztuko dira, gai hauen inguruan: familia babesa, abandonoaren neurologia eta burmuin erresilientea garatzeko gakoak. Maria José Rodrigo katedratikoak, Rosa Fernández Biologiako doktoreak eta Rafa Benito psikiatra eta familia terapeutak emango dituzte, hurrenez hurren.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 maiatza 2016 12:15

Ostegunean FOARSE-Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Arabako Foroaren hamargarren biltzarra egingo da Europa jauregian. Alor publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzazko entitateak –Gasteizko Udalak ere hartzen du parte– enpresen gizarte-erantzukizunaren (EGE) kultura zabaldu nahi du lurraldean, enpresetan hori praktikan jartzen lagunduz. Bide batez, Araban EGEa lantzen emandako hamar urteak ospatuko dira, eta horren eboluzioa zein etorkizunerako joerak aztertuko.

Hizlarien artean Paco Sosa eta José Manuel Sedes nabarmentzen dira. Lehena EGEan espezialista da eta Corresponsables fundazioko Komunikazio Erantzulearen Behatokiaren koordinatzailea; bigarrena, Vodafone Españako Gizarte Erantzukizun Korporatiboko zuzendaria. EGEaren garapena eta etorkizuneko erronka nagusiak izango dituzte hizpide.

“Lego serious play” networking saioa ere antolatu da: jolasaz baliatuz, parte-hartzaileek ikasiko dute nola lagun diezaiekeen EGEak enpresa lehiakorragoak bihurtzen.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta FOARSEren lehendakari Miguel Ángel Verastegui inauguratuko dute Enpresen Gizarte Erantzukizunerako X. Biltzarra. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia eta EGEko zuzendari Alfredo Ispizua arduratuko da amaieraz.

+INFO: FOARSE X. Biltzarra

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 maiatza 2016 11:15

Maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30tik 20:00etara izango dira, Europa Jauregiko Green aretoan

Gasteizko Udalak, Europa Jauregian egongo diren gazteria politikeiburuzko jardunaldien barnean aste honetan, gazteriarekin lan egiten duten eragileen azoka bat antolatu du eta baita lau lantegi ere hiriko gazteei zuzenduta. Maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30tik 20:00etara izango dira, Europa Jauregiko Green aretoan.

Eragileen azokan 28 stand egongo dira eta baita Gasteizko hurrengo Gazte Planerako ekarpenak jasotzeko ere balio izango du. Gazte Plan hau aurten diseinatuko da eta hurrengo urteetarako Udalaren gazteria politiken hildoak markatuko ditu. Ekarpenak egiten dituzten gazteek zozketa batetan sartuko dira. Zozketan hainbat opri egongo dira: Azkena Rock Festivalerako abonoak, Baskonia eta Alaves taldeetako kamisetak eta merchandaising, beste kirol tadeko eta elkarteetako kamisetak (geu elkartea eta Disenu Eskola), aldizkarietarako harpidetzak, mobilak eta tabletak kargatzeko bateriak… Zozketa arratsaledko 19:30ra aldera egingo da.

Azokan egongo diren eragileen zerrendan, Udala, Eusko Jaurlaritza eta kutxabank eragileen gain, Hezkuntza arloko eragileak (Egibide, UPV-EHU, Ikaslan, Disenu Eskola), Kiril arlokoak ( Gaztedi, Zuzenak, Araski, Fundación 5+11), gazteekin lan egiten duten elkarteak (Ailaket, Asajer, Adsis, Cruz Roja, Aspace, Sartu, Irse, Ajebask), aisialdiko eragileak (Astialdi Foroa, Elkarbidea), beste proiektuak: Gauekoak, Awake, Geu elkartea, 12 nuebes, errobotak…

Lantegiak 4 izango dira eta gazteenmtzako gai interesgarriak landuko dituzte. 17:30tik 19:00ra arte izango dira, gero azokatik pasatzeko eta zozketan parte hartu ahal izateko. Izena emateko gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da izena eta lantegiaren izena edo gaia. Baita han bertan izena eman ahal izango da, lekurik libre badaude, tokiak bete arte.

Iker López de Audikana bere lantegia emango du “Nola eraikitzen dut nire nostasun digitala sareetan, bereziki instagramen”, bigarrena Gasteizko 6 you tuber gazteek egindo dute (@AizeaMordor @Daniivlog @infogari @Sirarous @1dalanyo  ) eta bere esperientziak partekatuko dituzte, hirugarrena 3 kooperante gazteek zuzenduko dute. Kooperante hauek azken alditan Lesbosen (Gretzia), Tinduf kanpamenduetan (Sahara) eta Errepublika Doiminikarran egon dira eta bere espèrientziak ere partekatuko dituzte. Laugarrena Geu elkarteak emango du eta Zergatik ez? Izenarekin, euskeraren erabilera indartzeko motibazioa landuko du.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 maiatza 2016 13:49

Asteburu honetan ateak irekitzeko bi jardunaldi egingo dira Europa biltzar-jauregi berrituan, gasteiztarrek zuzenean ezagutzerik izan dezaten bertan egindako lanen emaitza. Ordu erdian behin egingo dira doako bisitak: jauregiko ate nagusitik abiatu eta María de Maeztu entzunareto berrian bukatuko dira, non eraberritze lanen eboluzioari buruzko bideo bat emango baita.

“Garrantzitsua da herritarrek lan horien emaitza ezagutzea, bost urte iraun eta bederatzi milioi euroko inbertsioa izan baitute, horregatik zabaltzen ditugu Europa jauregi berrituaren ateak. Hemendik aurrera, garapen ekonomikoaren motore bat izango dugu, biltzarren turismoaren eskaintzan lehen lerroan jarriko gaituena”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Ateak irekitzeko jardunaldien ordutegia hau izango da:

 

  • Larunbatean: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00.
  • Igandean: 11:00 – 14:00.

Goizeko azken bisita 13:00etan hasiko da, eta arratsaldeko azkena, 19:00etan. Jende asko hurbilduko balitz, beste egun batzuetan errepikatzeko tartea bilatuko litzateke.

Share

« Hurrengoak