Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 apirila 2019 13:38

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, alkateorde Peio López de Munainek, Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren zinegotzi Estíbaliz Cantok eta erakundeetako hainbat ordezkarik Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etaparen hasierako zinta-ebaketan hartu dute parte. Itzulia Arrigorriagarantz abiatu da Gasteiztik.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 apirila 2018 13:24

 

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, alkateorde Peio López de Munainek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta bi erakundeetako hainbat ordezkarik Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etaparen hasierako zinta-ebaketan hartu dute parte. Itzulia Eibarrerantz abiatu da Gasteiztik.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 martxoa 2018 14:20

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Euskal Herriko Itzuliak Araban egingo duen ibilbidearen aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Gasteizko alkatearekin batera, diputatu nagusi Ramiro González, Gaubeako alkate Juan Carlos Ramírez-Escudero, eta Itzuliaren zuzendari Julián Eraso izan dira aurkezpenean.

Arabako hiriburua apirilaren 6ko lasterketaren protagonista izango da, bosgarren etapa bertatik abiatuko baita, Eibarren bukatzeko. Gainera, egun horretan eta bezperan, taldeek —txirrindulariak, mekanikoak, teknikariak eta antolakuntza— Gasteizko hoteletan hartuko dute ostatu. “Lasterketaren kirol interes handiaz eta hiria ezagutarazteko balio handiaz gain, horrek dituen ondorio ekonomikoak ere beti ongi etorriak dira Gasteizen”, azaldu du alkateak.

Share