Prentsa Oharren banner

Gasteizera iritsi da #ExigimosLaIgualdadTrans kanpaina

 Alkateak kolektibo horren eskubideen aldeko mezua adierazi du

#ExigimosLaIgualdadTrans, kanpainaren barruko aldarrikapen-ekitaldia egin da gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren aurrean; trans berdintasunaren banderaren gainean babes-mezuak idatzi dira, eta ondoren, erakundearen fatxadan igo da bandera.

Ekitaldian parte hartu dute Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Eusko Legebiltzarrareko ordezkariak, Arabako ahaldun nagusiak,  Batzar Nagusietako lehendakariak eta Arartekoak. Errespetuz taldeko Sarai Montesek eta Ortzadar taldeko Mei Arregik trans pertsonen eskubideen aldarrikapen-manifestua irakurri dute.

#ExigimosLaIguadadTrans kolektiboa ikusarazteko eta herritarrak mobilizatzeko kanpaina bat da, Lesbiana, Gai, Trans eta Bisexualen Estatuko Federazioak, Chrysallisek eta Triangulo fundazioak sustatuta. Aurten, apiriletik ekainera bitartean, trans berdintasunaren bandera Espainia estatua zeharkatzen ari da, eta trans berdintasunaren aldeko ekitaldi instituzionalak eta kontzentrazioak egiten dira bandera jasotzean.

Share