Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 otsaila 2018 12:42

 

 

 

 

 

 

 

Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Europa biltzar-jauregiak euskal ikasleen artean zientziarekiko zaletasuna, sormena eta berrikuntza sustatzeko ekimen handiena den FIRST LEGO League lehiaketaren fase finalaren egoitza izango da. Partaidetza-marka hautsiko du aurtengoak; izan ere 1.200 ikasle arituko dira, 37 ikastetxetatik etorritako 81 lantaldetan banatuta. Lehen aldiz hartuko du Gasteizek FIRST LEGO League ekimenaren saio bat, eta izen-emateko datuei erreparatuta, lehiaketa horren baitan estatuan inoiz egindako handiena bihurtuko da.

Ekimenaren aurkezpenean izan dira Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, Innobasqueren zuzendari Leire Bilbao; Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatu Pilar García de Salazar, Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Zientzia Politikako zuzendari Amaia Esquisabelek aurkeztu dute ekimena, zeinaren bitartez Innobasquek ikasleen artean gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatu nahi duen, bai eta –ikasiko dutena inportik gabe– XXI. mendeko lan-merkatuan beharrezko izango dituzten gaitasun batzuk ere: talde-lana, komunikazioa, arazoei konponbideak bilatzeko gaitasuna eta sormena. Alfabetizazio zientifiko-teknologikoarekin batera, FIRST LEGO League ekimenaren bitartez giartean biziteko beharrezko diren balio batzuk sustatzen dira, esaterako inklusioa, lankidetza, aurkikuntzarako grina eta jarrera berritzailea.

Francisco de Vitoria Institutuko ikasle batzuk (zein “12 nubes” proiektuan parte hartzen duten) ere hartu dute parte aurkezpenean, eta erakustaldi bat egin dute, lehiaketa-mahaiarena, eta FIRST LEGO League ekimenaren bitartez sustatu nahi diren balioena.

 

 

 

 

 

 

Lehiaketaren garapena

Larunbatean egingo den lehiaketak Europa biltzar-jauregiko zati handi bat hartuko du (Green Capital eta Olarizu aretoak, eta Maria de Maeztu auditoriuma), aurreikusitako jarduerak gauzatu ahal izateko. Bi maila izango dira: FIRST LEGO League, 10 eta 16 urte bitartekoentzat, eta FIRST LEGO League Junior, mundu zientifiko-teknologikoa txikienei (6 eta 9 urte bitartekoei) hurbilarazteko asmoa duena. Gainera, bada aurretiazko fase bat, micro FIRST LEGO League izenekoa, eskoletan egitekoa.

52 lantalde arituko dira 10 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako FIRST LEGO League Euskadin. Eta 29 lantaldek 6 eta 9 urte bitarteko ikasleentzako FIRST LEGO League Junior lehiaketan.

Horiek guztiak Euskadiko finalean arituko dira, non, gainera OpenGUNE bat ere egongo den, zenbait jarduerekin: dronak, auto elektrikoak, matematika-lehiaketa…

Urtero, antolatzaileek proposatutako gaikako erronka bati egin behar izaten diote aurre lehiakideek, nazioartean zabaltzen den erronka, mundu zabaleko edozein gazte partaideren berbera.l Aurteangoan HydroDynamics erronkari egin beharko diote aurre. Uraren zikloak gizakiokin duen harremanaz zerikusia dutenaz ikasiko dute: non eta nola aurkitu ura, nola garraiatu, eta egoki erabili…

Horretarako lehiakideak lantaldetan batuko dira, eta hiru alor hauetatik ekingo diote erronkari: proiektu zientifikoa, errobotaren jokoa eta FIRST LEGO League balioak. Erronkaren hiru zatietan hobekien moldatzen diren lantaldeak hirrengo faserako sailkatuko dira, FIRST LEGO League Españaren finalerako.

Innobasquek zenbait laguntzaile ditu FIRST LEGO League ekimenean, enpresa,, ikerkuntza-zentro eta erakunde publikoen artean, esaterako: Euskaltel Konekta Fundazioa, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portuko Agintaritza, Iberdrola, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Azti-Tecnalia, Gasteizko Udala eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Boluntarioen zeregina

Innobasquek boluntarioek FIRST LEGO Leaguen izango duten zeregina nabarmendu nahi du. Izan ere, ezingo litzateke finala egin 200 boluntario baino gehiagoren (epaile, arbitro, denbora-neurtzaile, lantaldeen laguntzaile, etab.). Funtsean, beraiek ebaluatuko dute eta ahalbidetuko dute lehiaketaren garapena, betiere giro lagunkoi eta dibertigarri batean.

Profil oso desberdineko pertsonak dira, baina horien artean ingeniaritza eta ikerkuntzaren alorretan dabiltzanak nabarmentzen dira, edo oraindik ere ikasle direnak, dela unibertsitatean, dela Bigarren Hezkuntzan. Gainera, 18 urtetik beherako 24 gazte ere animatu dira.

Informazio gehiago: http://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi/

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 abendua 2017 14:07

 

 

 

 

 

 

  • 81 taldek hartuko du parte FIRST LEGO League Euskadi lehiaketan, Europa jauregian

Europa jauregiak hartuko du, otsailaren 10ean, FIRST LEGO League Euskadi, lehiaketaren bederatzigarren edizioa. Ekimen hori 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologiko, izaera sortzailea eta berrikuntza sustatzeko handienentzat jotzen da. Euskal Herri osoko 81 talde arituko da lehiaketan, zeina Estatuko handiena den: irailetik hona, 1.200 euskal ikasle. 2009tik aurrera, Innobasquek sustatzen du nazioarteko izaera duen hezkuntza-programa hori. Aurtengoan, gainera, partaidetza-markak hautsiko dira; horixe da, beste batzuen artean, egoitza gisa Gasteizko Europa jauregia hautatzeko arrazoia.

FIRST LEGO League lehiaketaren xedea STEAM Hezkuntza (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzea da, horretarako gaikako erronkak baliatuz, zeinen bitartez gazteak ikerkuntzara, arazoak ebazte lanetara eta zientziara erakarri. Aurten, Hydro Dynamics, erronkaren bitartez, helburua lantaldeetako kideek uraren giza-zikloa ikas dezaten lortzea da: non eta nola aurkitu ura, nola zuzen garraiatu eta erabili.

Partaideek hiru lan-arloren bitartez ebatziko dute erronka. Batetik, proiektu zientifikoa, non lantaldeek euren sormena baliatuko duten proposatutako gaiarekin zerikusia duen arazo erreal bat ebazteko. Bestalde, robot-jolasa, non, LEGO MINDSTORMS teknologia baliatuz, robotak egin eta programatuko dituzten, jolas-taula batean zenbait misio gainditzeko, modu autonomoan.

Proiektu zientifikoa garatzen eta robot-jolasa egiten duten bitartean, Lantaldeek FLL baloreak (inklusioa, aurkikuntza, lankidetza, errespetua, lan-taldea) bereganatuko dituzte. Horiek dira FIRST LEGO League programaren gakoa, antzeko beste batzuetatik bereizten dutenak.

Azpimarratzeakoa da baita ekimenean boluntariotzak duen garrantzia. 150 pertsona baino gehiago inplikatu dira bertan, epaile, arbitro eta prestatzaile gisa, besteak beste.

Ekimena Europa jauregian egingo da, eta zientzia. teknologia eta berrikuntzaren festa izango da, horretarako, Opengune eremu bat izango da, hots, jende orori zuzenduriko erakusketa eta lantegi gune bat.

“Balioa eman nahi diogu Innobasquek Gasteiz hiri moderno, erakargarri, ekintzaile eta hezitzailea izan dadin egin duen apustua. Europa jauregian bokazio zientifiko eta berritzaileak sustatzeko Euskadiko ekimen handiena egite hutsa errekonozimendua da gure lanari, eta baita gure biltzar jauregiaren aukera aniztasuna erakusteko parada ere; hiri adimentsuen buruan egoteko konpromisoa dugu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Innobasquek sustatzen du FIRST LEGO League Euskadi, erakunde hauen laguntzarekin: Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portuko Agintaritza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Iberdrola, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azti-Tecnalia.

Informazio gehiago: FIRST LEGO League Euskadi

 

Share