Prentsa Oharren banner

Udal Banda, Musika Eskola eta Folklore Akademia batu egingo dira Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

 

 

 

 

 

 

130 musikari baino gehiago ibiliko dira bihar, ekainaren 21ean, hainbat jarduera egiten hiriburuan zehar.

Bihar, ekainaren 21ean ospatuko da Musikaren Nazioarteko Eguna, eta hori dela eta, musikari bakarrik emanak dauden udalaren hiru erakundeek, Udal Folklore Akademiak, Luis Aranburu Udal Musika Eskolak eta Udal Musika Bandak batera egin dute lana, Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak koordinatuta, lehen aldiz hirian zehar hainbat musika-jarduera erakutsi ahal izateko.

Hala aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotziak; Iker Olazabal, Udal Musika Bandaren zuzendariondokoak; Roberto Alvarez, Udal Folklore Akademiaren zuzendariak; eta Paco Galve, Luis Aranburu Udal Musika Eskolako zuzendariak.

Cantoren esanetan “Musikaren egunean musikaren asmoa adierazpen herrikoi gisa defendatzen da, eta mundu osoari irekita, generoen eta praktiken hierarkiarik gabe, musika mota guztiari irekita egon behar duela ere defendatzen da. Munduko elkarte guztietarako zein onuragarria den musikaren artea aitortzeko ospatzen dugu eguna, eta zehazki gure hirirako duen onura. Musika indartzearen aldeko apustu handia egiten ari gara, eta egun hau aurreko urteetan ez bezala ospatu nahi izan dugu”.

Musikaren egunak Kalejirak izango ditu, ganbera-taldeak eta comboak, eta amaierako kontzertua. Arratsaldean musika 18:30ean hasiko da Udal Musika Eskolako ganbera-talde eta comboekin, hiriaren erdialdeko hainbat txokotan egongo baitira, eta horiekin batera izango dira Folklore Akademiako kalejira bat eta hango “marching band” ere bai. Jarduera-egunari Andre Maria Zuriaren plazan emango zaio amaiera, eta orduan izango da “Swingetik popera” izeneko Udal Bandaren kontzertua eguna amaitzeko.

Honekin batera doa argibideak jasotzen dituen liburuxka: 20170620 folleto Día de la Música

 

 

Share

Folklore Akademiak “Dantza Plazan” programa aurkeztu du, zeinak bihartik aurrera 10 saio egingo baititu

Dagoeneko eman daiteke izena 2017-2018 ikasturterako, maiatzaren 22ra arte

Udal Folklore Akademiak “Dantza Plazan” programa aurkeztu du gaur, zeinaren bidez aldez aurretik landutakoa hiriko zenbait plazatan erakusten baitu Akademiak.  Bihar hasiko da, Espainia plazan, eta irailaren 8ra arte iraungo du; orotara 10 saio izango dira.

“Folklore tradizionalaren azaroetako bat praktikatu ahal izatea da, hain zuzen. Folklorearen bizipena berreskuratzeko eredu bat proposatu behar da; gure kasuan Dantza Plazan izeneko jardueraren bitartez gauzatzen da hori, non ikasleek eskoletan ikasitakoa praktikatu baitezakete“, adierazi du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok.

Dantza Plazan jardueraren xedea dantzaren eta musikaren zentzu ludikoa berreskuratzea da, zeina naturaltasunez ulertu behar baita, ez jantzi eta ez koreografia bereziren beharrik gabe, hartara herriaren adierazpen folklorikoen jatorrizko espiritua berreskuratzeko.

Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz.

Kalean egiteko jarduera denez gero, udaberri-uda denboraldian programatzen da. Ohi bezala, Espainia plazan egingo dira saioak, irailaren 8koa izan ezik: Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroarekiko lankidetzan, Atariaren ondoan egingo da hori.

Berritasun gisa, ekainaren 23an “Dantza Plazan” saio berezia antolatu  da, “Bandtzaldia” izeneko ikuskizuna; Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore Akademiak dantza errepertorioa interpretatuko dute, erromeria bat irudikatuz, eta publikoak entzuteaz gain dantzan aritzeko aukera izango du.

2017-2018 ikasturterako izen ematea

Bestalde, maiatzaren 1etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2017-2018 ikasturterako izena emateko epea. Hauek dira onartuak izateko gutxieneko adinak: dantza ikasteko, 2011ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak, eta gainontzeko ikasgaietarako, 2010eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak. Kantu tradizionaleko taldea, berriz, 18 urtetik gorakoentzat da.

Musika Etxean (San Antonio kalea, 14) eman daiteke izena, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era (ostiral arratsaldeetan izan ezik), edo internetez, www.vitoria-gasteiz.org orrian agertzen den inprimakia behar bezala beteta gufa@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaliz.

Díptico Dantza plazan

Share

Udalaren Folklore Akademia. 2016-2017 ikasturterako izena-ematea

Folklore Akademiak jakinarazi duenez, ikasle berriek maiatzaren 23ra arte izango dute 2016-2017 ikasturterako aurretiko izena-emateko epea zabalik. Hauek dira onartuak izateko gutxieneko adinak: Dantza ikasteko, 2010eko abenduaren 31 baino lehen jaiotakoak; Gainontzeko ikasgaietarako, 2009ko abenduaren 31 baino lehen jaiotakoak.

Ikasgaiak: alboka, txalaparta, txirula,  txistua, trikitixa, gaita, perkusioa, panderoa, musika lengoaia, dantza eta abesbatza tradizionaleko taldea (18 urtetik gorakoak).

Izena-ematea honako lekuetan egin ahalko da: Musika Etxean (San Antonio kalea, 14). Ordutegia: 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00era (ostiral arratsaldetan izan ezik) edo Udalaren web orrian (www.vitoria-gasteiz.org)  dagoen inprimakia helbide honetara bidaliz: gufa@vitoria-gasteiz.org.  Hala eginez gero, gordekina eta eskabide zenbakia igorriko zaizkio interesdunari bide beretik izena-ematea berresteko. Informazio gehiago: 945 162602.

 

Share

Datorren astean hasiko da berriro Dantza Plazan —aurtengoan Salburuan izango da saio bat—

Ostiralero, maiatzaren 6tik aurrera, dantzaren zentzu ludikoa helaraziko die Folklore Akademiak herritarrei, ekimen ireki horren bitartez

Maiatzaren 1.etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea

Maiatzaren 6tik aurrera, eta ia ostiralero, Dantza Plazan ekimena izango dugu gurean hurrengo hilabeteetan. Horren bitartez, dantzaren zentzu ludikoa eta musika tradizionala berreskuratu nahi ditu Folklore Akademiak.

Ez da ikuskizun itxia, herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera bat baizik. Izan ere, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei. Funtsean pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, eta, horregatik, hain zuzen, dantza-irakasleen partaidetza aktiboa du, eta dantzatzen diren dantzen koreografiak azaltzen dituzte horiek plazan”, azaldu du Kultura zinegotzi Iñaki Prusillak.

Akademiaren lehengo ikasturtean hasi zen programa, 1991ko udaberrian, eta harrezkero hainbat udalerrik hartu izan dute eredutzat,  bai proposamenei dagokienez, baita izenari berari dagokionez ere.

Gaur egun Espainia plazan egiten da Dantza Plazan. Bada, alabaina, salbuespen bat: ekaineko azken saioa, udaberriko egutegiari amaiera ematen diona, Judimendin egiten da, hango jaiekin bat eginez. Berrikuntza gisa, Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroarekin batera programatu da saio bat aurtengoan, eta irailaren 9an izango da, Ataria erakinaren ondoan. Kalean egiteko jarduera denez gero, udaberri-uda denboraldian programatzen da.

2016ko egitaraua:

Data

Ordua

Lekua

Hila

Eguna

Maiatza

6, 13, 20, 27

20:00

Espainia plaza

Ekaina

3, 10

20:00

Espainia plaza

Ekaina

17

20:00

Sefarad plaza (Judimendi)

Abuztua

9

19:30

Aihotz plaza

Iraila

9

20:00

Ataria (Salburua)

 

Hurrengo ikasturterako izen-ematea, maiatzaren 1.etik 23ra bitartean

Bestalde, maiatzaren 1.etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea. Hauek dira onartuak izateko gutxieneko adinak: dantza ikasteko, 2010eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak, eta gainontzeko ikasgaietarako, 2009ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak.

Espezialitate hauetako eskolak ematen dira akademian:  Alboka, Txalaparta, Txirula, Txistua, Trikitixa, Gaita, Perkusioa, Panderoa, Musikaren Lengoaia, Dantza eta Kantu Tradizionaleko Taldea (18 urtetik gorakoak).

Interesaturik daudenek Musika Etxean eman ahal izango dute izena —San Antonio kalea, 14—, 9:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitartean (ostiral arratsaldeetan izan ezik), edo web-orri honetan: www.vitoria-gasteiz.org.

 

EGITARAUA (PDF)

Share

“Jotamentala” dokumentalaren estreinaldia datorren larunbatean izango da Gasteizen

Udal Folklore Akademiak emanaldira gonbitea luzatzen du

Aldabe Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan izango da, sarrera librea, eserlekuak bete arte

Udal Folklore Akademiak, AIKO Taldeak eta Bideografikek ekoiztutako “Jotamentala” dokumentalaren estreinaldira gonbitea luzatzen du. 2016ko Apirilak 16 larunbatean, 19:30etan Aldabe Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan izango da emanaldia. Sarrera librea, eserlekuak bete arte.

 Euskaraz eta gaztelaniaz egindako film dokumentala da, eta 50 minututan jotaren inguruko ibilbide zorrotza egiten du, dantza tradizional horren jatorritik hasi, bilakaeratik eta aldaeretatik igaro, eta gaur egungo egoeran eta aurreikusten zaion etorkizunean amaitzeko.

 Dantzak erakusteko eta ikasteko modu desberdinaren bitartez Euskal Herriko dantza tradizionalak berreskuratzeko lanean duen esperientzia luzean oinarrituta, AIKO Taldeak dantza herrikoi ezagunenetakoa eta klasikoenetakoa, jota ezaguna, irudien bitartez omentzea erabaki du. Baina Sabin Bikandi, Larraitz Artetxe, Patxi Laborda edo Josu Garate bezalako AIKO taldeko kideez gain, “Jotamentala” dokumentalak aditu askoren testigantza ere eskainiko digu, Cesc Gelabert edo Jon Maya bezalako dantzari eta koreografoena eta Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena bezalako folklorearen ikerlariena, besteak beste.

 Dokumentala, egoitza Durangon duen Bideografik Ekoizpenak etxeak ekoiztu du. AIKO Taldeak lehendik ere egin du lan ekoizpen etxe horrekin, “Dantza Plazara” (2013) film labur dokumentalean, hain zuzen ere. Gidoia Carlos Iglesiasena da, zuzendaritza Eukeni Arriortuarena eta errealizazioa Xabier Zabalarena.

 JOTAMENTALA TRAILER

Share

Folklore Akademia izango da protagonista 2015eko Andre Maria Zuriaren ohorezko jaietako pregoian, 25. urte beteko baitu

– Akademiak 25 langile eta 666 ikasle ditu

– Urteurrena oroitzeko elastiko bat sortu da

Jarduera agenda

Folklore Akademiak 25 urte beteko ditu 2015ean. Hori dela eta, emanaldi bereziak eskainiko ditu eta, besteak beste, protagonista izango da Andre Maria Zuriaren ohorezko jaietako pregoian, abuztuaren 2an. Urtean zehar antolatu ohi dituen jarduerez gain, Akademiak asteburu berezia –maiatzaren 29 eta 30ean– eskainiko dio “Dantza plazan” jarduerari, eta ikasturte amaierako entzunaldia egingo du Principal antzokian –ekainaren 9an–.

“Folklore Akademiaren lana nabarmendu nahi dugu, eta herritarrei erakutsi haien lana ez dela San Antonio kaleko eraikinaren barruan geratzen, kalean ere jarduera ugari antolatzen baitute”, esan du Kultur Plangintzaren eta Jaien zinegotzi Iñaki García Calvok.

‘Dantza Plazan’ Espainia plazan egingo da, ekainaren 19an izan ezik, egun hartan Judimendiko Sefarad plazara aldatuko baita. Bestetik, Akademiak elastiko bat sortu du eta parte hartzen duten jarduera guztietan jantziko dute kideek.

Akademiaren historia XX. mendeko 60.eko hamarkadan hasi zen, Txirinbil elkarteari Udal Dantza Akademia sortzeko eskatzearekin batera. Elkarteak protokolo-lanak egiten zituen Udalaren ospakizun esanguratsu zenbaitetan. Gainera, benetako dantzari-harrobia zen.

1989an Udal Dantza Akademiaren funtzionamendua berraztertzea erabaki zuen Udalak, eta hartaz arduratzeko proiektuen lehiaketa publikoa deitu zuen. Indarra elkarteak irabazi zuen lehiaketa.

1990an idatzi ziren dantza eta musika-tresna autoktonoen akademia bat sortzeko oinarriak. Ez zen inor aurkeztu lehiaketa publikora, eta Udalaren Kultura Sailak zuzenean hartu zuen bere gain ekimena. Hartara, ordura arte eskaintzen zen dantza tradizionalaren irakaskuntzari euskal kulturako musika-tresna tradizionalen irakaskuntza gehitu zitzaion. Horrela eratu zen gaur Udal Folklore Akademia izenarekin ezagutzen duguna. 1990-1991n izan zen Akademiaren lehen ikasturte ofiziala.

Akademiaren bilakaeraren hurrengo etapa 1997an hasi zen, Udal Txistulari Banda Akademiaren menpe jarri eta Udal Folklore Akademia – Txistulari Banda atala sortu zenean.

 

Share

San Prudentzio jaietako udal Erretreta

San Prudentzio jaiak direla eta, ohiko Udal Erretreta egingo da Udaletxeko balkoietan. Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko tronpeta-jolek eta atabalariek jaiei hasiera emateko erretreta ezaguna joko dute, ordu laurdenero, 21:00ak arte.

Erretreta deien artean dantza eta musika saioak egingo dira Espainia plazan. Udal Folklore Akademiak eta Indarra Dantza Taldeak dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute programari jarraiki (horren artxiboa dihoakizue).

Parte hartzaileak. Alkate Patxi Lazcoz, Udalbatza eta gonbidatutako agintariak.

Eguna. Asteazkena, apirilak 27

Ordua. 20:00etatik a 21:00etara, ordu laurdenero. 21:00etako deia batera joko dute Udaletxeko eta Probintzia jauregiko balkoietan.

PROGRAMA RETRETA 2011

Share

San Anton eguneko zozketa, 230 urteko historiaduna

San Anton eguneko zozketak 230 urte beteko ditu. Datorren astelehenean, urtarrilak 17, berriz izango da zozketa bitxi hau udaletxeko udalbatzaren aretoan eta bertan adinekoak izango dira protagonistak beraiek banatuko baitute zortea eta txerria (txerrikiak, hobeto esanda). Hauxe izango da lehen saria. Guztira hamar sari izango dira eta 5.829 euroko zuzkidura dute guztira.

Pura Fernandez Andreu andreak (91 urte) eta Hildebrando Madinaveitia jaunak (91 urte) izango dute bolak ateratzearen ardura. San Pedro elizaren atarian 300 kilotik gorako “Tati” txerri emea bedeinkatuko da, eta berak erakarriko ditu ekitaldi honetara bere maskotekin joan ohi den jendearen begiradak.

 Lehen zozketa 1781eko urtarrilaren 17an egin zen babes etxea mantentzen laguntzeko. Babes etxea 1778ko abuztuaren 3an sortu zen Carlos III.aren zedula bat tarteko eta “Real Junta de Diputación de Pobres” taldearen zuzendaritzapean haurrak, eskaleak eta txiroak.

Lehen saria beti izan da txerria, eta beste garai batzuetan 4 txerri ere zozketatu izan dira. Gaur egun arazo legalak tarteko txerririk zozketatzen ez bada ere, zozketaren sinbolo izaten jarraitzen du eta San Pedro elizan bedeinkatzen dute.

Ez dago jasota 1828tik 1836ra bitartean zozketa egin zenik. Egun San Anton Abad egunean egiten da zozketa, hots, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, udalbatzaren aretoan, notarioa, udal agintariak eta San Prudentzio egoitzako ordezkariak bertan direla. Egoitzan bizi eta ekitaldira bertaratzeko gai diren adinekoenek ateratzen dituzte bolatxoak.

Bost urte dira zozketa hau Kultura Sailak kudeatzen duela, txartelen salmenta bultzatu eta ohitura hau berreskuratzeko asmoz. Duela bi urte berritu egin zen zozketa-txartelen eta kartelen irudia eta itxura freskoagoa eta modernoagoa eman zitzaien. Guztira 50.000 txartel jarriko dira salgai – 0,60 euroan bakoitza- honako lekuetan: gizarte etxeak, San Prudentzio egoitza, Euskadiko Kutxa, la Caixa, Ipar Kutxa, elikagai azoka, La Union taberna, La Peña Dulce gozotegia eta Degustación Abendaño. Halaber posta plazan, hilaren 15ean (larunbata), 16an (igandea) eta 17an (astelehena).

 Hauexek dira aurtengo zozketako sariak: 1. Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta (600 euro). 2. Marokora bidaia.  “Basamortua eta “ hiri inperialak” zirkuitua (2.501 euro). 3. Asteburua Santillana del Marreko paradorean (405 euro). 4. LCD  telebista 37” (599 euro). 5. Asteburua Aisia Lekeitio talasoterapia hotelean (460 euro). 6. Kirol ekipamendua (300 euroko txartela). 7. Bazkaria edo afaria  4 pertsonarentzat, Portalonen (300 euro). 8.  DVDa (259 euro). 9. Maleta eta bidaia poltsen sorta (250 euro). 10. Kamera digitala (155 euro).                                                                                               

Udalbatzaren aretoan egingo den zozketaz gain, bestelako ekintzak ere izango dira egun horretan. Horien artean nabarmentzekoak dira txokolatezko bi txerritxoren zozketa (Gasteizko ikastetxeentzat), txokolate-dastatzea, puzgarriak eta gargantua.   Orobat nabarmendu behar da Udal Folklore Akademiaren eta txistu eta gaita-jotzaileen udal bandaren laguntza.

Programa San Antón 2011

Share