Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 apirila 2018 12:15

 

  • Maiatzaren 6an amaituko da enpresei hasierako unean laguntzeko ekimen honetara ideiak aurkezteko epea

Gasteiz Fool’s Dinner ekimenaren seigarren edizioa azken xehetasunak prestatzen ari da, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailaren laguntzarekin, zeinak Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa utzi dien antolatzaileei , bertan egiteko proiektuen aurkezpena. Ekimenaren xedea negozio-ideiei lehen unean laguntzea da.

Fool’s Dinner ekimena hasi zen networking-afari gisa, non pertsona ekintzaileak eta jende ipurterrea bilduko ziren, eta guztien artean erabakitako enpresari hasierakoan lagundu. 30 euro balioko dute afariko txartelek, eta kopuru horren erdia enpresa-proiektu irabazleak jasoko duen sarirako izango da. Edozein negozio-ideia onartzen da, non eta diru-laguntza txiki bat erabakigarria den, eta emaitzak denbora-epe laburrean ikusi ahal daitezkeen.

Martxoaren 1ean hasi zen  ideiak aurkezteko epea, zein maiatzaren 6an (igandea) amaituko den. Parte hartzeko, nahikoa da informazio-txosten labur bat bidaltzea (hiru orri asko jota), ideia ahalik eta mudurik argi eta zehatzen azalduaz, helbide honetara: foolsdinner@gmail.com . Aurkezten direnen artean, 3 eta 5 proiektu artean hautatuko ditu epaimahaiak finalerako. Maiatzaren 10ean jakinaraziko dira proiektu hautatuak, eta astebete izango dute horiek beren hautagaitza ezagutarazteko.

Azkenik, maiatzaren 17an, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dira proiektu finalistak Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan, aurkeztu diren guzti-guztiak aipatuko direlarik. 21:00ean izango da dastaketa-afaria eta bozketa, Gora Projecten. 23:00etan jakingo da zein proiektuk irabazi duen.

Antolatzaileek Fool’s Dinnerren laguntza jaso duten hiru sostengu zehatz aipatu dituzte, adibide gisa: 3D inprimagailu bidez prototipo bat egitea, enpresa-proiektua aurkezteko ekimen batera joan ahal izatea, eta jarduera burutzeko baimen eta lizentziak ordaintzea.

“Fool’s Dinnerren antzeko ekimenen baliorik handiena da ekintzaile-komunitatea sortzek duen ahalmena, hots, lagun-talde baten lagun txiki bat nahikoa izan daitekeela enpresa-proiektu jakin bati sostengu erabakigarria emateko. Honen antzeko esperientziek kohesionatu egiten dute gure ekintzailetza-ekosistema eta indartu jarduera gehiago eta berriak sortzeko duen ahalmena”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Informazio gehiago: Fool’s Dinner Vitoria-Gasteiz

Share