Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 urtarrila 2019 11:44

 

 

 

 

 

 

Gaur goizean hasi ditu Udalak Andre Maria Zuriaren plazako eta Foru plazako argiztapena hobetzeko lanak. Zerbitzu Elektrikoek Andre Maria Zuriaren plazako 28 proiektagailu aldatuko dituzte guztira, hamar urtetik gora baitute, eta horien ordez led teknologiako berriagoak jarriko dituzte. Zehazki, 63, 55 eta 43 watt-eko ‘visio’ modeloa jarriko da. Foru plazan, berriz, 63 eta 55 watt-eko 15 luminaria jarriko dira.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak sustatutako hobekuntza horri esker, argiztapen- eta uniformetasun-maila handiagoa lortuko da bi plazetan. Luminaria berriak aurrekoak baino eraginkorragoak izango dira, energia-kontsumoa murriztuko baita, eta itsutzea eta argi-kutsadura sortzea eragotziko da aldi berean.  Mantentze kostua ere gutxituko da, horien bizitza baliagarria ohikoena baino luzeagoa baita. Lan horietaz gain, beste leku batzuetako argiteria publikoa areagotu du duela gutxi Udalak: Loma Jeneralaren plazan eta Dato kalean, Iradier, Florida, San Prudentzio, Araba Jenerala eta Posta kaleekiko bidegurutzeetan.

 

Share