Prentsa Oharren banner

Gamarrako igerileku olinpikoa itxita egongo da udako kanpainan

 

  • Jasaten duen matxuraren konponketa, sakonera eta iraupenagatik, ez da bateragarria udako kanpainarekin, eta geroago egingo da.

 

Gamarrako igerileku olinpikoa itxita egongo da udako kanpainan, izan ere bulkatze-hodien hausturaren ondorioz ezinezkoa da behar bezala betetzea. Udal teknikariak matxuraren jatorria aztertzen ari dira. Matxurari buruzko lehen txostenean jasotzen denez, 8 bat aste beharko dira matxura konpontzeko, baina kopuru hori ez da behin betikoa, oraindik ez baita azterlana amaitu.

Konponketa lanak, materialen garraioa eta makinen erabilera ez dira bateragarri Gamarrako gainerako igerilekuetan izan daitekeen jendearekin.

 

Hori dela eta, udako kanpaina amaitu ondoren ekingo zaie konponketa-lanei, hartara, normaltasun osoz erabil daitezen gainerako igerilekuak, trabarik eragin gabe, eta segurtasun-baldintzak betez.

Share