Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 maiatza 2019 13:40

Ekainaren 1ean egingo da Gasteizko Big Band Festival jaialdiaren XVI. edizioa. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Gasteiz Big Bandeko kide Jimmy Bidaurreta eta Eneko Espinok aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Big Band Festival jaialdiak ezaugarri propioak ditu, irisgarria eta parte-hartzailea da, eta gure hiriko kultura giroan sendotuta dago; gainera, jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari ematen dio hasiera.

Antolatutako proposamen artistikoak eta partaidetza aktiboa direla kausa, arrakastaz konektatzen du era guztietako publikoarekin, haur, gazte zein heldu izan.

Programazioa:

12:00 Ghost Number & his Tipsy Gypsies

13:30 Big Band Berri

20:00 Gasteiz Big Band

22:00 Dani Nel.lo y los saxofonistas salvajes

Share