Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 ekaina 2018 09:25

Ekonomia berrietan, teknologia-plataforma berrietan eta kultur aniztasun berrietan adituak elkartuko dira jardunaldian, eta Gasteizek ere ordezkaria bidaliko du.

 

Kaleidos.red fundazioak partaidetzarako eta herritarrak inplikatzeko moduen diseinu berri iraunkorrei buruzko jardunaldia antolatu du Zaragozan ekainaren 13rako, eta Gasteizko Udalak bertan parte hartuko du, sare horretako kide den aldetik. Ekonomia berrietan, teknologia-plataforma berrietan eta kultur aniztasun berrietan adituek –Aitor Silván, Diego Isabel La Moneda, Marta Pérez, Dirk Gebhardt, Dani Toro eta Michael Weatherhead, besteak beste– izango dira lan-jardunaldietan, eta horiekin batera lurraldeko hainbat hiritako arduradun politiko eta udal teknikari. Gasteizek ere ordezkariak bidaliko ditu, Herritarren Partaidetza Sailaren zuzendari Jose Luis Pérez “Kotelo” buru delarik.  

Jardunaldi honen xedea da administrazio lokaletik, – eta gobernantzaren eta partaidetza eta herritarrak inplikatzeko modu berrien esparruan–,  gure gizartean ekonomia, teknologia eta aniztasun berrien alorretan izaten diren beharrei erantzun egokia emateko moduaz hausnarketa egitea.

Kudeaketa lokalerako hiru gida prestatzen ari dira. Lehenak, teknologia berriak demokrazia zuzenarekin lotzea proposatzen du;  partaidetzarako ohiko mekanismoen eta informazio-eta komunikazio-teknologiek sustatutako joera berrien artean lortu beharreko oreka, botoetara mugatu gabeko herritarren partaidetza ahalbidetuko delarik, eta erabakiak hartzeko, garatzeko eta konponbideak aurkitzea zikloan zehar gertatuko den partaidetza izaten saiatu.

Bigarren gidak Ekonomia Berriek eskaintzen duten aukera nola baliatu aztertzen du. “Mugimendu Ekonomiko Berriak” direlakoak dagoeneko ari dira eredu alternatiboek – esaterako Ekonomia Sozial eta Solidarioak, eta Guztien Onurarako Ekonomia eta Ekonomia Zirkularrak, besteak beste– dituzten aukerak erakusten. Europar Batasuna bera ari da prozesu hau bultzatzen, bai garapen iraunkorraren ikuspegitik bai negozio-aukeren ikuspegitik.

Hirugarren gidak gizartean partaidetza inklusiboa sortzeko modua aztertzen du, aniztasunaren ikuspegitik. Integrazio partekaturako prozesuen arrakastarako irizpide eta estrategia praktikoak zehaztu nahi dira.  Horretarako ezinbestekoa da  tresna eta prozesuak eraikitzea, horiek baliatuta erakunde lokalek gero eta kultura gehiago dituzten gizarteak bultzatu, moldatu eta kudeatu ahal izan ditzaten, berdintasuna ardatz.   

Kaleidos fundazioak eta Zaragozako udalak antolatutako jardunaldi honek Kaleidoseko kide diren udaletako arduradun teknikoak 2018an adituekin batera egiten ari diren lanari jarraipena emateko eta alderatzeko balio du;  eta landutako agiriak udal administrazioarentzat praktikoak izango diren lantresna eta gida bihurtuko dira.

Horrenbestez, Kaleidos sareko kide diren udaletako hainbat arlotako arduradun politiko eta teknikariek (Alacant, Bilbo, Burgos, Getafe –lehendaritza-, Logroño, Málaga, Sant Boi de Llobregat, Vitoria-Gasteiz eta Zaragoza)  Zaragozan elkartuko dira ekainaren 13an, ezagutza eta esperientziak partekatzeko, herritarren bizi-kalitatea ardatz.

Kaleidos.red erakundeak Espainiako udalak hartzen ditu bere baitan, eta 2000 urteaz geroztik dihardu arlo honetan lanean. Egun, bere hausnarketa europar eremura bideratu nahi du Building up Europe from Local Authorities (Europa eraikitzen administrazio lokaletik) proiektuaren barruan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 ekaina 2018 14:00

Eledunen batzarrak, 2018ko ekainaren 5an elkartuta, honako adierazpena adostu du EH Bildu, EAJ-PNV, Podemos eta Irabaziren baiezko botoekin eta PP eta PSE-EE taldeen aurkako botoarekin.

2018ko ekainaren 1ean Auzitegi Nazionalaren lehen sekzioak 17/2018 epaia eman du, 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakarien inguruko prozesu judizialaren inguruan, eta honako zigorrak ezarri dizkie auzipetuei, ebazpen judizialak probatutzat jotzen dituen ekintzen zigor kalifikazioen haritik:

Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi: 13 urteko espetxe zigorra

Jokin Unamuno Goikoetxea eta Adur Ramirez de Aldari: 12 urteko espetxe zigorra

Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari: 9 urteko espetxe zigorra

Ainara Urkijori: 2 urteko espetxe zigorra

 

Horrenbestez, Gasteizko Udaleko Eledunen Batzarrak erakunde adierazpen hau onetsi du:

  1. Gasteizko Udalak gaitzetsi egiten ditu zigorrak, neurriz kanpokoak direlako. Neurrigabekeria present izan da prozesu judizial osoan, gertakizunak delitu terroristatzat jotzean, eta Auzitegi Nazionalaren ikerketa, epaitze eta zigorrean.
  1. Zigorren neurrigabekeria kontuan hartuta, bide judizial guztiak agortu bitartean zigortuak ez espetxeratzeko eskatzen dugu.

 

  1. Presio politiko eta mediatikoak neurriz kanpoko zigorrak ezartzea eragin du. Presio horrek berekin ekarri du gertakariak ustezko delitu terroristatzar jotzea, eta mailaz kanpoko gehiegizko egoera batera iristea, Estatuko beste leku batzuetan horrelako egoerei normalean ezartzen ez zaien zigor-maila baita.
  1. Gasteizko Udalak justizia eskatzen du kasu honetarako, eta horrenbestez Altsasu Gurasoak taldeak antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu hiritar guztiak.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 maiatza 2018 14:38

 

 

 

 

 

Gasteizko Udalak aitorpena erakutsi nahi izan dio Martín Fiz maratoi lasterkariari, duela gutxi sekula inork lortu gabeko mugarri historikoa bete baitu: sei maratoi handietan (New York, Tokio, Boston, Berlin, Chicago eta Londres) irabaztea; hain zuzen ere, apirilean irabazi zuen Londresko proba, balentria osatuz.

 

 

 

 

 

 

 

Bide batez, ibilbide osoan lortu dituen ohore, sari eta arrakasten zerrenda luzea omendu eta aitortzeko balio du aitorpen honek. Izan ere, maratoia estatu osoan ezugutarazten lagundu du, eta atleta askorentzako bidea irekitzen.

Ekitaldian Gorka Urtaran alkatea, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, Estíbaliz Canto, eta korporazioko beste kide batzuk izan dira.

 

 

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 martxoa 2018 09:26

Gasteizko Udalak ibilbide luzea dauka egina berdintasun-politika publikoaren alorrean. Horren planifikazioa borondate politikoaren adierazpen argienetako bat da, batetik, berdintasunaren alorrean indarrean dagoen lege-esparrutik eratorritako betebeharrak garatzen dituelako eta, bestetik, aginte publikoen jarduera gidatuko duten helburu lehenetsiak zein izango diren zehazten duelako, baita denbora epe jakin batean horiek lortzeko zein konpromiso hartzen den ere.

Aipatutako politika hirian planifikatzeko zenbait berdintasun plan landu dira. Gasteizko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (2014-2015) izan zen azkena, eta ondoren Gasteizko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2017ko Agenda landu zen. Une horretan plan berria diseinatzeko beharra ikusi zen, genero-berdintasunen esparru orokorraren oinarri teorikoak ezartzearren. Harrezkero, eta 2017ko irailera arte, partaidetza-prozesu bizia garatu zen, hiriko hainbat gizarte-eragileren inplikazio, motibazio eta parte-hartze handiarekin: plana gauzatzeko ardura duten eta/edo hori lantzen parte hartu duten sail eta zerbitzuetako langileak, Berdintasun Elkarguneko eta talde feministetako kideak, emakumeen elkarteak eta LGTBI kolektiboak, IV. Planaren Zuzendaritza Batzordea, Udalaren Berdintasun Batzordea, etab.

Prozesu horren ondorioz, Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planaren (2018-2021) oinarrizko dokumentua adostu zen, eta hortik IV. Planaren zirriborroaren azken bertsioa landu. 2017ko azarotik 2018ko otsailera arte, berriz, erkaketa-fasea egin da, eta parte hartu duten eragileen ekarpenak, alegazioak, balioespenak eta proposamenak jaso dira, komunikazio bide eta metodologia ezberdinak baliatuz. Irismen eta eduki ezberdinetako jarduerak proposatu ziren, eta horiek aztertu eta berrantolatzeak prozesu luze eta nekeza eskatu du, dokumentuari sendotasuna eta koherentzia eman ahal izateko.

Azkenik, behin betiko agiria idatzi zen, Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021) izenekoa; aurretik, Emakundek horri buruzko txostena egin zuen, zeinak egiaztatzen baitu planaren edukia bat datorrela EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planean aurreikusitako esku-hartze ildoekin eta jarraibideekin.

 

  1. Planak lau erronkari heldu nahi die, eta horietako bakoitza ildo estrategiko batean garatzen da:
  1. erronka: Pertsona guztiei (emakumeei bereziki, baina baita LGTBI pertsonei ere) beren herritartasun osoa garatzeko eta bermatzeko behar diren baliabideak bermatuko dizkien egite-moduak sustatzen dituen udala.

 

  1. ildo estrategikoa. BERDINTASUNA UDAL-GOBERNUAREN EREDUAN
  1. erronka: Bere agendaren erdigunean zainketak jartzen dituen udalerri bat, zainketen hornidura- eta harrera-eredu bidezkoago eta jasangarriago baten aldeko apustua egiten duen ekintza publikoaren bidez.

 

  1. ildo estrategikoa. ZAINKETEN EKONOMIA FEMINISTA
  1. erronka: Ahalduntze feministari laguntzen dioten baliabideak eta tresnak dituen hiria, prozesu pertsonal eta kolektiboei bide emateko eta berdintasunerantz aurrera egiteko xedez.

 

  1. ildo estrategikoa. AHALDUNTZE FEMINISTA
  1. erronka: Indarkeria matxistaren prebentzioaren, arretaren eta erreparazioaren arloan duen erantzukizuna bere gain hartzen duen administrazioa, Gasteiz berdintasunezkoago baterako bidean aurrera egite aldera.

 

  1. ildo estrategikoa. INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO HIRIA

Ildo bakoitzak bere xede estrategiko eta operatiboak ditu, eta horietako bakoitzean, halaber, lehenengo bi urtekorako jarduerak zehazten dira, eta hurrengo bi urtekorako ildo orientatiboak proposatzen; lehenengo bi urtekoko ekintzak  eta emaitzak amaitu eta ebaluatu ondoren diseinatuko dira berariaz azken horiek.

2018rako aurrekontu kalkulua egin da Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzeko eta konpromisoak eta helburuak bideratzeko, eta Udalak konpromisoa hartu du 2019, 2020 eta 2021erako behar den aurrekontua ere bermatzeko, kreditu nahikoa izatearen baldintzapean.

Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu lana, denbora eta ahalegina eskainiz Plana lantzen parte hartu duten entitate, elkarte, eragile eta banako guztiei.

Azpimarratzekoa da sailek eta Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek plan hau sustatzen eta lantzen egin duten lan bateratua, datozen urteetan berdintasunaren alorreko plangintzak erakundeei —eta bereziki udalei— eskatuko dizkien erronketan erreferentzia izan nahi baitu.

 

Horrenbestez, Gasteizko Udalbatzak hau

ADIERAZTEN DU 

GASTEIZKO GENERO BERDINTASUNERAKO IV. PLANA tresna garrantzitsua dela hiri bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko bidean aurrera egiteko, desberdinkeria eta bazterkeria matxistaren arrazoi nagusietan eraginez.

 

HITZ EMATEN DU 

Planaren programetan indarraldiko lau urteetarako ezarritako jarduerak garatuko dituela, eta ezartzeko behar duen aurrekontuaz zuzkituko duela ekitaldietako bakoitzean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 martxoa 2018 10:35

 

Udal sozietateak egun hau baliatu du ura giza eskubiderako dei unibertsala zabaltzeko eta azken urteko uraren kudeaketaren balantzea aurkezteko.

 

Uraren Mundu Eguneko kartela

Gaur, Nazio Batuek proposaturik, Uraren Mundu Eguna da, eta Gasteizko Udalak zein AMVISA udal sozietateak  bat egin dute horrekin. Gaurko egunez, mezu ugarik gogorarazten digute munduan oraindik alde handiak daudela edateko ura eta saneamendua edukitzeari dagokionez —erronka horiek bete gabe daudenez Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan daude sartuta—, eta horien artean datu hau nabarmentzen da: 2.100 milioi pertsonak ez dute segurtasunez kudeatutako urik. Izan ere, bakarrik uraren zikloaren kudeaketa ziur, efikaz eta eraginkor batek ahalbidetzen die herri eta hiriei garatzea, osasun publikoko adierazleak hobetzea eta, gainera, iraunkortasunez egitea.

Egoera hori konpontzen laguntzearren, AMVISAk bere aurrekontuaren % 1 (250.000 euro gutxi gorabehera) bideratzen du beste kontinente batzuetan hornidura eta saneamenduaren lotutako proiektuak finantzatzera. Hain zuzen ere, proiektu hauei eman zitzaien laguntza 2017an:  edateko ura eramatea San Benito, Los Encuentros eta El Cortijora (El Salvador); akueduktu komunitarioa eraikitzea Las Veredasen (Kolonbia), 2. fasea, eta  Thieppe (Senegal) herrira ura eramatea, 2. fasea. Orobat, Etiopian lehortea arintzen lagundu zen, Larrialdietarako Arabako Funtsaren bitartez.

“AMVISAk ahaleginak egiten jarraitzen du kalitate-berme handieneko zerbitzua eskaintzeko, edateko urari ez ezik, baita banaketa, saneamendu eta arazte prozesuei zein herritarren arretari eta hiriarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoari dagokienez ere”, azaldu du AMVISAko lehendakari Jaione Aguirrek.

2017n, berriro ere, minimo historikoa erregistratu zen Arakako araztegitik hiriko banaketa-sarera sartutako uraren bolumenean: 17.974.000 metro kubiko, hau da, aurreko urtean baino % 0,65 gutxiago. Bi arrazoirengatik lortu da hori: batetik, kontsumoak ez direlako aldatu, biztanleria handitu arren, eta Gasteizko sareak inoiz baino ur gutxiago galtzen duelako. Izan ere, sarean sartutako uraren % 91,30 eraginkortasunez baliatzen da, erabilera ezberdinetan, eta kontagailuek —arrazoi teknikoak direla kausa— gutxiago neurtzen dutela kontuan hartuz gero, esan daiteke sarera hornitutako uraren % 95etik gora iristen dela azken helmugara. AEAS-Ur Hornikuntzaren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearen “XIV Estudio Nacional de Suministro de Agua Potable y Saneamiento en España 2016” azterlanaren datuen arabera, estatuko hirietan kontrolatu gabeko uraren bolumena % 20 eta 25 artekoa zen, beraz, Gasteiz benetako galera gutxien (% 5etik behera) duten hirien artean zegoen.

Bestetik, dotazio orokorra eguneko eta biztanleko 200 litrotik beherakoa izan da lehen aldiz, zehazki, 197,8 litro. Kontsumo horren zatirik handienak (% 58) etxeetakoak izaten jarraitzen du, eta batez besteko kontsumoa eguneko eta biztanleko 107 litro izan da (hirigunea bakarrik kontuan hartuz gero, 106,3 litro, hau da, aurreko urtean bezalatsu). Gainera, hiriko 28 auzoetako 15etan —nekazaritza eremuak kenduta— kontsumoak batez bestekoaren azpikoak izan dira, eta seitan (Arana, Arantzabela, Pilar, Zaramaga, Salburua eta Zabalgana) ez dira biztanleko eta eguneko 100 litrora iritsi. AEASen azterlanaren datuen arabera, estatuko kontsumoa pertsonako eta eguneko 139 litro zen (Europako txikienetako bat); hori ikusita, esan daiteke Gasteizko biztanleek ura eraginkortasun handiz erabiltzen jarraitzen dutela, eta eraginkortasunaren kultura hori gainerako sektoreetara zabaltzen ari dela.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 martxoa 2018 14:30

  • Ordezkaritza instituzional batek, ProWein Europako ardo azoka garrantzitsuena bisitatu du, Araba eta Gasteizko ekonomia eta turismo indarguneak erakustera bideraturiko Alemaniarako bidaia baten barruan

Aste honetan, erakunde misio bat Alemaniara joan da bisitan, Gasteizko Udala tartean, eta gaur goizean Prowein ardo ferian izan da, Dusseldorfen, Europako garrantzitsuena baita arlo horretan. Parte hartzen duten berrogeitik gora arabar upeltegiei adierazi dietenez, ardogintzaren alorreko enpresei kalitatea hobetu eta bereizteko prozesuan laguntzeko asmoa dute, kanpoko merkatuan presentzia handiagoa lortzen jarrai dezaten.

Araba eta Gasteizko ekonomia eta turismo ahalmenak erakusteko egunotan Alemania bisitatzen ari den ordezkaritza instituzionala gaur ProWein azokara hurbildu dira, haien laguntza erakusteko Arabako upeltegiei. Arabako Foru Aldundiaren ordezkariek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza Ganberak -–berak koordinatu du bidaia–– eratuko dute ordezkaritza.

ProWein Europako azoka garrantzitsuena bezala finkatu da, eta erakusketarien artean munduko ardoen eta beste edari alkoholdunen ekoizle nagusiak ditu. Aurten, ProWein azokan, edarien 400 berezitasun baino gehiago eskaintzen duten 60 herrialdetako 6.600 erakusketari baino gehiago egongo dira. Iazko erregistroak argi eta garbiak dira: 130 herrialdetako 58.500 profesional espezializatuk bisitatu zuten azoka. Profesionalentzat baino ez da azoka, eta hara doazen bisitariak banaketa kanal desberdinetako erosle adituak dira.

Halaber, Alemania, 2016ko datuen arabera, munduko lehenengo herrialdea izan zen ardoak inportatzen, bolumenari erreparatuz gero, eta hirugarrena balioan, eta Espainiako estatua izan da hornitzaile nagusietako bat, Italiaren eta Frantziaren atzetik. Gainera, Alemania izan zen Espainiako esportazioen helmuga nagusia, balioari erreparatuz gero (365 milioi euro). Horrek guztiak erakusten du ProWein azoka merkataritza palanka garrantzitsu gisa finkatu dela Arabako upeltegien artean, haien kanpoko jarduerarako.

“Zorionak eman nahi dizkiogu ardogintzaren sektoreari, gure ekonomiarentzat gako den produktu batentzat nazioarteko merkatuak zabaltzen ahalegintzeagatik. Gasteiz zenbait proiektu lantzen ari da Arabako Errioxako sarrerako atea izatearen aukera ahalik eta gehien aprobetxatzeko, turismo, enpresa eta merkataritza sinergiak sortuz. Gainerako euskal erakundeekin koordinatzen eta elkarrekin lan egiten jarraitu nahi dugu, lehen sektoreari laguntzeko, haren lan bikaina errespetatuz eta sustatuz”, adierazi du Nerea Melgosak, erakundeen ordezkaritzak ekitaldian dauden Arabako 43 upeltegietako bakoitzari egin dioten bisitan –haietarik 29k Eusko Jaurlaritzako taldean parte hartu dute– ordezkaritza instituzionalak eginiko bisitaldian, eta horri esker zuzenean jakin ahal izan dute haien merkataritza jardueraren emaitza.

Ordezkaritza horretan, Enplegu eta Garapen Jasangarriaren arloko zinegotziaz gain, honako hauek ere daude: Ramiro Gonzalez diputatu nagusia, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua, Cristina González, Enplegu, Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua, Gregorio Rojo Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako lehendakaria, Eduardo Mozo de Rosales Ganberako idazkaria, eta Maider Etxeberria Eusko Jaurlaritzako Turismo  zuzendaria.

 

Bisita Pferd Ruggeberg enpresaren lantegi nagusira

Arratsaldean, Arabako ekonomia eta merkataritza espedizioa Alemaniako Marienheide herrira hurbildu da, han baitago Pferd Ruggeberg (Caballito izenez ere ezagutzen da) enpresaren lantegi nagusia. Enpresaren jabe Jorn Bielenberg-ek eta Gasteizko lantegiko Jacek Michalec-ek egin die harrera, zeinek enpresa horretako administrazio, logistika, ekoizpen eta ikerketa eta garapeneko gunea osatzen dituzten instalazioak erakutsi baitizkie. Bilera horrek balio izan du harremana estutzeko eta enpresaren arduradunei helarazteko Arabako erakundeak erabat prest daudela enpresaren Arabako filialean egin daitezkeen inbertsioetan laguntzeko.

Enpresa hori liderra da mozketa tresnak fabrikatu eta merkaturatzean. Egun, 24 merkataritza ordezkaritza eta 7 ekoizpen gune ditu, eta Gasteizkoa da Europako modernoena urratzaileen sektorean, non enpresak munduko 100 herrialdetan dauzkan 1850 langiletatik 218k lan egiten baitute. Munduan 275 milioi euro fakturatzen ditu urtean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 uztaila 2017 11:49

Udalaren Gardentasun Indizeak (ITA) gehienezko puntuazioa eman dio Udalari, 6 arlotan banatuta dauden 80 adierazleen % 100 betetzen direla egiaztatu baitu

2017an, Udalaren Gardentasun Indizeak (ITA) gehienezko puntuazioa eman dio Gasteizko Udalari, aztertzen diren 80 adierazleen % 100 betetzen direla egiaztatu baitu. Horrenbestez, Gasteizek buru izaten jarraitzen du indizeak ebaluatzen duen 110 udalen zerrendan; aurten, gainera, betekizunak zorrotzagoak ezarri dira udalen betetze-maila aztertzerakoan. Esate baterako, informazioa eskuratzeko eskubidea baliatzeari buruzko adierazleak sartu dira, eta betekizun berriak kontratazio, hitzarmen eta diru-laguntzen arloan.

Gorka Urtaran alkateak  eskerrak  eman dizkie udal langileei bereziki, haiei esker “bete-betean geureganatu baitugu herritarrek erakundeak gardenagoak izateko egin duten eskaera. Eta halaxe egin  dugu herritarrak gure politika publikoen erdigunean daudelako”.

Udalaren Gardentasun Indizea udalek herritarren eta gizartearen aurrean duten gardentasunaren maila neurtzeko tresna da. Indizea aplikatuz, udal bakoitzak puntuazio jakin bat eskuratzen du, eta, horrela, ebaluatutako udalen gardentasun mailaren araberako sailkapena egiten da.

2008 urteaz geroztik, Transparencia Internacional erakundea arduratzen da ITA gardentasun indizea taxutu eta ebaluatzeaz, sei arlotan banatutako 80 adierazle baliaturik. 2017an, arlo hauek aztertu dira:

  • Gardentasun aktiboa eta udalbatzari buruzko informazioa.
  • Webgunea, herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak eta herritarren partaidetza.
  • Ekonomia- eta finantza-gardentasuna.
  • Kontratazioen, hitzarmenen, diru-laguntzen eta zerbitzu-kostuen
  • Hirigintzaren, obra publikoen eta ingurumenaren alorreko gardentasuna.
  • Informazioa eskuratzeko eskubidea.

Kategoria horietan banatutako adierazleetako batzuk aldatu egin dira 2014az geroztik, eta ebaluatzeko modua ere aldatu da, adierazle bat partzialki betetzen denean 0,5 puntu emateko aukera baita orain (2014ra arte, 0 edo 1 ziren aukera bakarrak). % 100 lortu izan esan nahi du Gasteizko Udalak ez duela bat  ere puntu partzialik izan.

 

Eboluzioa sailkapenean

 

  2008 2009 2010 2012 2014 2017
Batez bestekoa % 52,1 % 64 % 70,2 % 70,9 % 85,2 % 89,7
Gasteiz % 43,8 % 75,0 % 87,5 % 86,3 % 100 % 100

 

ITA udalaren web-orrian

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 maiatza 2017 14:21

Kontu-hartzaile nagusiak aurrekontu-egonkortasunaren printzipioakebaluatuz urtero egin ohi duen txostenak adierazten  duenez, 2016ko aurrekontu-likidazioan Udalak egonkortasuna betetzea lortu zuen, eta emaitza positiboa 2015ekoa baino askoz handiagoa izan da. Zehazki, 1. aurrekontu-kapitulutik 7.era artekoetan, diru-sarrerak gastuak baino % 3,87 handiagoak izan ziren. 2015ean % 0,4 izan zen portzentajea.

Kontu-hartzailearen txostenean aipatutako beste alderdi positibo bat hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea betetzea da. Epe horrek 60 egunetik beherakoa izan behar duela ezarrita dago (30 egun faktura onartzeko eta beste 30 ordaintzeko). Gasteizko Udalean 38,9 egunekoa izan zen epea; Gorka Urtaran alkatearen hitzetan, epe horrek agerian uzten du enpresa hornitzaileekin seriotasunez lan egiten dela.

Kontu-hartzaileak adierazitakoaren arabera, 2016an zorpetze-muga bete zen. Gastu-arauak goranzko aurrekontuak kontrolatu nahi ditu, aurreko urtearen aldean gastu-ehuneko jakin bat ezin dela gainditu ezarriz. Horri dagokionez, Udalak 22,8 milioi euroan gainditu zuen ezarritako muga. Zenbateko horrek nabarmen hobetzen du 2015eko emaitza, orduan 47 milioi euro izan baitzen.

“Itxura guztien arabera, 2016. urtea ona izan da ekonomiari dagokionez, indarra berreskuratzen ari gara, zailtasunak izan arren, eta adierazle guztiek bide onetik goazela erakusten dute. Zoragarria izan gabe, oraingo egoera aurreko urteetakoa baino hobea da.  Gogoan izan behar  da agintaldi hasieran egoera oso zaila zela, jaso genuen zulo ekonomikoari aurre egiteko plan bat ezarri behar izan baikenuen, eta oraindik horretan dihardugu”, adierazi du Urtaranek.

Hona hemen 2016ko eboluzio ekonomiko onuragarria adierazten duten beste kopuru batzuk:aurrezpen garbia  (4,9 milioi euro); aurrekontu-likidazioaren emaitza positiboa (201.987 euroko superabita); zorraren murrizketa (3,7 milioi euro gutxiago), eta agintaldiaren hasieran aurkitutako 68 miloiko zuloan 26,2 milioi euro gutxitzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 abendua 2016 09:50

Udalak azaroko azken igandea, hilak 26, finkatu du 2017an  herritar-kontsultak egiteko, baldintzak betetzen dituen proposamenik bada. Joan den 2016ko urriaren 6an jarri zen indarrean Herritar-kontsulten Araudi Organikoa, Gasteizko Udalbatzak aho batez onetsitakoa. Araudiaren arabera, alkateak urtero finkatu beharko ditu hurrengo urteko herritar-kontsultak egingo diren datak. Hartara, kontsulta proposatu nahi duten taldeek edo herritarrek prestatzeko denbora izango dute.

Printzipioz, proposamena aurkezten denetik kontsulta egin arte aurreikusi diren epeek bederatzi hilabete inguru har dezakete —laburtu baliteke ere— eta horri organo instrukzio-egileak eta Udalbatzaren Idazkaritzak aldeko txostena egiteko, gobernu zentralaren baimena lortzeko eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko behar den denbora gehitu behar zaio.

Kontsulta egin aurreko prozesuak fase hauek ditu: proposamenaren aurkezpena, organo instrukzio-egilearen eta Udalbatzaren Idazkaritzaren txostena, Gobernuaren baimena, proposamenaren onespena, sinadura-orria, sinadura-bilketa eta egiaztapena, Udalbatzaren onespena, alkatearen ebazpena, ALHAOko argitalpena eta kontsulta egitea. Ondoren, emaitza jakinarazi eta ezartzeko proposamena egingo litzateke.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 apirila 2016 10:21

 

Gaur, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizko Udalak biodibertsitatearen kontserbazioarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa erakutsi nahi du.

2016an, Ama Lurraren Eguna bat dator klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioa sinatzeko zeremoniarekin, zeina Nazio Batuek New Yorken duten egoitzan izango baita. Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenaren parte ziren 196 estatuek onetsi zuten akordioa, Parisen, 2015eko abenduaren 12an. Herrialde horiek guztiek hitz eman zuten tenperatura globalaren igoerari 2 gradu zentigradutik behera eusten saiatuko direla, eta, arrisku larria kontuan izanik, ahaleginak egingo dituztela 1,5 gradutik beherakoa izan dadin.

Gasteizko Udalak, Gorka Urtaran alkatearen bitartez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzeko konpromisoa hartu zuen Parisko tokiko agintarien gailurrean. Udalbatzak hiriek eta toki-erakundeek duten zeregina aitortzen du, borroka horretan eta eredu aldaketan funtsezko osagaiak baitira. Hori dela  eta, Gasteizko Udalak berretsi egiten du hartutako konpromisoa, eta hitz ematen du azkartu eta areagotu egingo dituela bere ahaleginak, Arabako hiriburua beti egon baita iraunkortasun politiken abangoardian.

Pertsonen, gainerako espezie bizien eta planetaren arteko dependentziak esperientziak eta informazioa trukatzeko sareak osatzera behartzen du, planetaren muga ekologikoak aintzat hartzen eta errespetatzen dituen eredu jasangarri baterako trantsizioa azkartzerik izan dadin. Gasteizko Udalak aitortzen du Lurraren iraupena karbono maila txikiko ekonomia batean baino ez dela posible izango, zeinean produkzio sistema eraginkorren bidez energiaren, lehengaien eta uraren kontsumoa murriztuko baita,  hondakinak edo kutsadura eragotziko, eta ekosistemak eta biodibertsitatea babestuko.

 

Share

« HurrengoakAurrekoak »