Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 maiatza 2019 13:39

Gasteizko udalak Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deituriko urteko deialdiaren ebazpena onetsi berri du. Deialdi hori Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak antolatzen du Montehermoso kulturunearekin batera.
Aurten sei proposamen aurkeztu dira: Garapen Bidean elkarteak aurkeztutako “Dies Irae” proposamenak lortu du punturik gehien.

Proiektuak pertsonen eta herrien eskubideei, memoriari eta hondamendi ekologikoei buruzko hausnarketa egiten du, 1970ean Peruko Yungay hiria lurperatu zuen Ancasheko hondamendia abiapuntu hartuta.

Juan Arrosagaray  izango da proiektuaren zuzendari artistikoa, eta ikus-entzunezko lanak eta audioak bateratuko ditu.  SERSO San Viatorreko Amaia Zorrillaren eta ketxueraz emititzen duen Yungayko San Viator irratiko kolaborazioa ere izango du.

2019ko azaroaren 17tik 2020ko urtarrilaren 15era bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 apirila 2019 11:52

 

 Pasa den ostiralean, apirilaren 12an, amaitu zen eskaerak aurkezteko epea. Guztira, zazpi proposamen aurkeztu dira, iaz baino lau gehiago.

 

Urtez urte, gero eta harrera hobea izaten ari da “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdia. Zazpigarren edizio honetan, zazpi proposamen aurkeztu dira, hau da, iaz baino lau gehiago; eta nazioarteko itzal handiagoa izan dute, bai eragile artistikoek, bai proposamenetan inplikatutako gizarte-eragileek.

Datozen asteotan, balioespen-batzordeak balioetsiko ditu aurkeztutako proiektuak; Montehermoso kulturuneko eta Gasteizko Udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuko zenbait teknikarik osatzen dute batzordea.

Prozesu horren ondoren puntuaziorik onena lortzen duen, eta aukeratzen den, proposamenak 14.999,00 euroko zuzkidura ekonomikoa lortuko du hura ekoizteko, gauzatzeko eta aurkezteko, 2019ko hurrengo hiletan. Zuzkidura hori handitu egingo da, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren aurrekontuko beste ekarpen ekonomiko batzuekin, bestelako zenbait gasturi aurre egiteko (instalazioak muntatzetik eta desmuntatzetik, jarduera osagarriak antolatzetik eta abarretatik eratorritakoak).

Bereziki aipatzekoa da gaien aniztasuna, Giza Eskubideen urraketari lotutako hainbat gairi heltzen baitiete: edateko ura izateko eskubidea Afrikan, emakumeen sexu-eskubideak eta ugaltze-eskubideak Erdialdeko Amerikan, arma-salmentaren eragin makurrak, femizidioa Bolivian, herrien eskubideak Perun, hirian espazio publikoaz gozatzeko eskubidea…

Proposamen artistikoaz gain, zenbait jarduera osagarri ere proposatzen dituzte proiektuek, ikusgaitasun handiagoa emateko gaiei.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 ekaina 2018 13:35

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak Montehermoso kulturunearekin batera antolatzen duen “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdiaren ebazpena onetsi du udalak.

Gasteizko udalak Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa deituriko urteko deialdiaren ebazpena onetsi berri du. Deialdi hori Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak antolatzen du Montehermoso kulturunearekin batera.

Aurten hiru proposamen aurkeztu dira. UNESCO ETXEAk aurkeztutako “#Fem Rigths” proposamenak lortu du puntuaziorik altuena. Proiektuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena du ardatz, eta emakumeen eskubideen urraketa jorratzen dute, bereziki.
2018ko azaroaren 27tik 2019ko urtarrilaren 13ra bitartean izango da ikusgai Montehermoso kulturunean, eta lehen solairu guztia hartuko du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 martxoa 2018 09:59

Oinarriak kaleratu direlarik, abian da dagoeneko 2018ko “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdia. Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso kulturuneak elkarrekin antolatzen duten Programaren seigarren edizioa da aurtengoa.

Deialdiren xedea sormen artistikoko proiektu bat hautatzea da, bat baino ez, giza eskubideekin harremana duena, eta ezinbestean Gasteizko kolektibo sozialen baten parte hartzearekin. Proiektuaren sorrreran kolektibo horren eta artistaren arteko elkarreragina ageri beharko da.

Proiektu hautatua Montehermoso kulturunean aurkeztuko da, azaroaren 26tik aurrera.

Aurtengoan, programa euskal erakundeek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren aldarrikapenaren 70. urteurrena oroitzeko asmoz sustatu duten “Eskerrak giza eskubideei / Gracias a los derechos humanos” kanpainaren testuinguruan kokatzen da.

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da.

Share