Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2018 13:46

Udalak 100.000 euro jarriko ditu Goian kultur eta kirol elkarteak kudeatutako hitzarmenerako

 Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak elkarteak aste honetan antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Gasteizko bizilagunak, bizikidetza lantzeko dituzten proposamenak ezagut ditzaten

Udal gobernuak Hirigune Historikoko hezkuntza komunitarioko programarekiko konpromisoa berritu du, 100.000 euro jarriko baititu Goian kultur eta kirol elkarteak kudeatutako hitzarmenerako.

Izan ere, Goian elkartea hezkuntza komunitarioko ekimen bat sustatzen ari da 2018an Hirigune Historikoan, sareak, baliabideak, taldeak, pertsonak eta energiak konektatu eta artikulatzeko xedez, bertako bizilagunen aisialdi beharrak bete, haien artean erlazionatzeko eta elkar ezagutzeko prozesuak sortu eta alor horretan erreferentziazko egitura bat osatzeko.

Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak elkarteak aste honetan antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Gasteizko bizilagunak, bizikidetza lantzeko dituzten proposamenak ezagut ditzaten. Hitzaldiak, solasaldiak, mahai inguruak, kirol topaketak eta jolasak antolatu dituzte.

 

 

 

 

Share