Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urria 2019 11:44

 

Udalak, Hiri Paisaiaren Atalaren bitartez, zuhaitz horien azterlan zehatz eta sakona egingo du, tomografien eta resistografo baten bitartez egindako proben laguntzaz.

Arbolen ikerketa dosierra

Gasteizko Udalak Cervantes eta Frai Francisco Vitoria ibilbideetako zuhaiztien egoera eta arriskua ebaluatuko du. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak izenpetu du, dagoeneko, arbolazain aditu batek lan horiek egiteko kontratua. 58 zuhaitz aztertuko dira (44 Frai Francisco ibilbidean eta 14 Cervantes ibilbidean) hiru hilabetean. Zuhaizti hauek zehatz-mehatz aztertu behar direla uste du Hiri Paisaiaren Atalak, duten adina eta nabari zaizkien zahartze-zantzuak direla eta. 55 zuhaitz indigaztainondoakaesculus hippocastanum- dira, eta 100 eta 300 zentimetro arteko perimetroko enborra dute. “Hiriko zuhaiztiak serioski kudeatu nahi ditugu. Udalerriko zuhaiztiei eragingo dien edozein erabakik lan tekniko eta zientifikoa izan behar du atzetik. Horretaz gain, zabalkundea emango diogu, herritarrek egiten diren esku-hartzeak uler ditzaten” azaldu du gaur goizean Gorka Urtaran alkateak. Azken datuen arabera, Gasteizek 2016an baino 2.432 zuhaitz gehiago ditu, guztira 115.000 dira hirian zehar banatuta.

Udalak 21.600 euroko inbertsioa egingo du lan horietarako, eta honako alderdiak landu eta bilduko beharko dira: aurrekariak, kokapena eta ingurunea, fisiologia eta biomekanika arloetako ondorioak, egindako analisiak, fitxak, arriskuen sailkapena eta proposatutako esku-hartzeak. Horretarako banaka aztertu behar dira zuhaitzak.

Enpresak lan hauek egingo ditu: ikusizko analisia eta ale bakoitzaren deskribapena (bizitasuna, adaburuaren dentsitatea, neurriak, akatsak, ikusten diren lesioak), azterketa instrumentala, zulaketa mekanikoko gailuak (resistografoa) eta tomografia sonikoak erabilita, eta laginak hartu eta trakzio-testa, lau aletan gutxienez. Informazio horrekin guztiarekin, balorazio orokorra egingo da, ebaluazio osoa jasotzen deun txostena egingo da (egoera fisiologikoa, sendotasuna, haustura- edo erorketa- arriskua), eta esku-hartze proposamena erantsiko da.

 

Senda ibilbideko lanak

Udalak Senda ibilbideko zuhaitzen azterlana enkargatu zuela gogoratu du Gorka Urtaran alkateak. Kasu honetan 62 bananondo dira, 140 urte ingurukoak, batez beste 250 zentimetroko perimetrodunak eta 30 metroko alturatik gorakoak. “Balore historiko, kultural eta paisajistiko handiko multzoaz ari gara, eta mantendu egin nahi dugu, beti ere herritarren segurtasuna bermatuta” azaldu du alkateak.

Onddoa eta zuloak agertu, eta haize bortitzagatik adarren bat erori izanagatik, udalak hainbat azterketa egin behar izan zituen adituen bitartez. Cervantes eta Frai Francisco ibilbideetan egingo den bezala, orduan ikusizko analisiak, resistografiak, tomografiak eta abar egin ziren usteldutakorik bazen ikusteko, Azkenik, diagnostiko osoa egin zen eta ale bakoitzarentzako proposamena.

Diagnostikoaren arabera, zuhaitz helduak dira, eta egoera fisiologiko eta sanitario onargarria dute, nahiz eta adaburu eta enborrean onddo batek eragindako usteltzerik izan, 39 zuhaitzek kalte horiek dituztela jaso da diagnostikoan. Edonola ere, neurketek adierazten dutenez, egiturek nahikoa egur dute oreka mantentzeko behar den erresistentziarako.

Txostenak, zein poster batean laburtu den, hiru esku-hartze mota proposatzen ditu: urteroko kontrol eta mantentzea (39 zuhaitzetan), adaburuak txikitzea (10etan) eta adarrak moztu edo kentzea (13tan). Laster ekingo zaie inausketa lanei, lan horietarako lehia deituko baitu laster udalak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 iraila 2019 13:38

Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea eta Vital Fundazioa elkarlanean arituko dira ‘Vitoria-Gasteiz Lab, Gazteago! Ecosistema Urbano y Rejuvenecimiento’ proiektua abian jartzeko. Deusto Cities Lab katedrak bultzatutako ekimen esperimental bat da, zeinen xedea baita hiriko gazteen premiak aztertzea, Gasteiz haientzat erakargarri izango den leku gisa sendotze aldera. Gaur goizean aurkezu dute ekimena, Gasteizko udaletxean, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Vital Fundazioaren zuzendari nagusi Axier Urrestik, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek eta Deusto Cities Laben zuzendari Roberto San Salvador del Vallek.

“Gazteago egin nahi dugu hiria, eta hiria utzi duten pertsonen talentua berreskuratu. Eta, horretarako, ez dago proiektu berritzaile honetan gauzatuko den esparru akademikoko lankidetza baino hoberik. Badakigu oztopoak daudela, gure gazteek beren bizi-proiektuak gure hirian garatzea galarazi dutenak, eta itzulikatu egin nahi dugu egoera hori. Ahaztu gabe gure gizartea zahartzen ari dela egunez egun”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Vital Fundazioko zuzendari Axier Urrestik, berriz, hiriak garatu behar dituen alderdi sozialekin kezkatuta dauden aldetik entitate horretatik jokatu behar duten papera nabarmendu du. “Kaleetan jarriak ditugu belarriak, eta lurraldeko gazte jendearen kezkak partekatzen ditugu. Horregatik, uste dugu proiektu handinahi honetan parte hartu beharra daukagula, konponbideak bilatzeko aldaketa kultural sakona eskatzen baitu, eta, bidenabar, gazteen garapen pertsonal eta profesionalerako erreferentea izan nahi baitu. Azken batean, etorkizuna eskaini nahi diegu gazteei.”

Unibertsitatearen esparruko adituek, Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean, datuak jasoko dituzte, banako nahiz taldeko elkarrizketak izango dituzte sektoreko eragileekin, inkestak egingo dituzte herritarren artean eta lantaldeak antolatuko dituzte, etorkizunera begira planteamendu bat egiteko. “Ezberdinen artean hitz egiteko” topagune bat ere planteatzen dute. Azterlana zuzentzen duten ikerlarien arabera, ekimen hau “harago joango da”, komunzki administrazioetatik bideratzen diren gazteria-politikei lotuta ez dauden eragileak integratuko baititu. Orobat egingo dira ahaleginak komunikazio-bide bat irekitzeko ohiko foroetatik kanpo geratu ohi diren gazteekin.

Informazio guztiarekin, diagnostiko-txosten bat egingo dute, eta marko komun bat eskainiko diete eragile ekonomiko eta sozialei nahiz erakundeei gazteek proposatzen dituzten ideia eta proiektuetan elkarlanean jareduteko, horiek aurrera ateratze aldera.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 abuztua 2019 12:43

Abuztuaren 4ko jaitsieran eramango dituen osagarriak eman dizkio alkateak Gorka Ortiz de Urbinari, eta errespetua eskatu du, “hala Zeledonekin nola pertsona guztiekin eta ingurumenarekin

Gorka Ortiz de Urbinak, zeinak beste urte batez Zeledon irudikatuko baitu, eta Gorka Urtaran alkateak osagarriak —euritakoa eta zahatoa— emateko ekitaldi tradizionalean hartu dute parte gaur goizean, igandean Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emango dien txupinazoaren protagonistak eraman ditzan.

Andre Maria Zuriaren plazan bertan izan da ekitaldia, Vitoria-Gasteiz hitzak dituen landarezko eskulturaren ondoan. Zeledonek herritarrei dei egiteko baliatu du egokiera:   “Jendeari eskatuko nioke gu laguntzeko, bai ni eta baita nirekin datozenak laguntzeko. Eta txapela eta aterkia pakean uzteko”, esan du Gorka Ortiz de Urbinak.

 

Alkateak, berriz, jaietan “daukagun onena” ematera animatu ditu gasteiztarrak. “Betiere errespetuz, hiru alderdi hauek kontuan hartuta: Zeledonekin, jaitsieran; pertsona ororekin, bereizketarik gabe, eta ingurumenarekin”. Horrekin lotuta, eta suziriaren jaurtiketan plazara beira sartzea debekatuta dagoelarik, Gorka Urtaranek hau gogorarazi du: “aurten ahalegin berezia egingo dugu latak sartzea eragozteko eta behin bakarrik erabiltzeko plastikoaren kontsumoa murrizteko; aldi berean, lanean ari gara  jaietan sortutako hondakinak murriztu eta birziklatzea handitzeko“. Hori dela eta, Gasteizko alkateak gure ingurunea errespetatzeko eskatu die gasteiztarrei. “Ingurumen iraunkortasunaren alorrean europar erreferentea izaten jarraitu behar du Gasteizek“, adierazi du Gorka Urtaranek.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 uztaila 2019 13:55

 Bost herrialdetako taldeek parte hartuko dute eta nazioarteko hogei adituk esku hartuko dute, espainian dagoeneko urtean 1.530 milioi euro fakturatzen dituen sektore baten ordezkari gisa

 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak F2P Campus Vitoria-Gasteiz aurkeztu dute gaur, free-to-play bideojokoen munduko campus-azeleratzaile bakarra, aurten bigarren edizioa betetzen duena. Lehen edizioaren arrakasta ikusirik, datozen bi hilabeteetan Artium Arte Garaikideko Euskal Museoak hartuko du topaketa. Sektoreko nazioarteko adituetako batzuk ekarriko ditu ekimenak Euskadiko hiriburura, eta aipatzekoa da sektore horrek Espainian

dagoeneko urtean 1.530 eurotik gora fakturatzen dituela, eta 6.000 pertsonari baino gehiagori lana ematen diela. 11 herrialdetako 19 hautagaietatik hautatutako 5 taldek, Kanadako, Finlandiako, Errusiako, Serbiako eta Espainiako talde banak, beren bideojoko-proiektuak garatuko dituzte, aditu horien eskutik eta Jon Beltrán de Heredia eta Raúl Herrero zuzendarikideen zuzendaritzapean, azken bi horiek, besteak beste, Commandos bideojoko garrantzitsuaren sorkuntzan parte hartu dutelarik. “Gure ustez, horrelako ekitaldi bati esker, Gasteiz eta Euskadi erreferentziak dira jada bideojokoen industrian oro har eta free-to-play sektorean (jokatzeko ordaindu beharra eskatzen ez duten bideojokoak) bereziki. Hori oso garrantzitsua da, etengabe hedatzen ari den jarduera ekonomikoko nitxo bat den heinean. Izan ere, AEVI Bideojokoen Espainiako Elkartearen azterlanen arabera, 2021erako Espainia osoan 12.000 pertsona egongo dira sektore horretan lanean. Iturri horien arabera, Euskadin gaur egun Espainiako industriaren guztizkoaren % 5etik gora fakturatzen da jada, beste erkidego batzuen atzetik (Katalunia eta Madril daude buruan, alde handiarekin, eta jarraian, atzerago, Valentzia eta Andaluzia)”, Arabako campusaren antolamenduko arduradunek adierazi dutenez.

Bere aldetik, Ramiro González, Arabako diputatu nagusiak azpimarratu du bideo-jokoen arloan diharduten gazteen talentua sustatu beharra dagoela eta F2P Campus bezalako ekimen berritzaileak eredugarriak direla prestakuntza eta negozio arlo horretan “Araba munduan jartzen dutelako”.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak sormenari lotutako arloak bultzatzeak duen garrantzia nabarmendu du: “Kultura eta Sormen Industrien sustapenaren ikuspegitik abiatuta, Euskadiko erakundeetatik ahalegin bat egiten ari gara kulturaren mugetan egon diren sormenari lotutako arloak bultzatzeko. Diseinuaz, modaz, hizkuntzaren industriaz edota bideo-jokoez ari gara. F2P Campusa horren adibide da. Gainera, bideo-jokoen arloak garrantzi berezia dauka, beste kultur arloetan eragiten baitu. Bideo-jokoak egiteko irudigileak, diseinatzaileak, musikariak edota gidoilariak behar dira”.

Alkateak kanpusaren lehenengo edizioaren arrakasta ospatu du. “Orain bigarren edizioa egingo dugu. Ziur gaude kulturaren arloko industriaren eskutik datorrela etorkizuna, enplegua sortzeko eta ekonomia dinamizatzera begira. Gasteizen ekimen hau egitean mundu mailan sektore honek bere begirada gure hirian jartzea lortzen dugu. Horrela gure burua ezagutzera ematen dugu Europako superhiri erreferente bezala. Bide batez, kanpoko talentua erakartzen dugu eta bertakoa iere ndartzen dugu. Gasteiz bideojokoen egileentzat aukera-gune bezala kontsolidatu nahi dugu. Gainera, F2P Kanpus delakoan parte hartu zuten taldeetatik bat gure hirian geratu da lan egiten”, azalea du Gorka Urtaranek.

Red Meat Games (Kanada), Tuokio (Finlandia), Unnyhog (Errusia), PWNRS (Serbia) eta Evil Zeppelin (Bartzelona) dira gaur beren bideojoko-proiektuak aurkeztu eta F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusean garatu behar dituzten 5 taldeen izenak. Guztira 11 herrialdetako 19 taldek hartu dute parte hautaketa-prozesu zailean, eta horiexek dira irabazle atera direnak. “Aurten kalitate handiagoa izan da lehen edizioan baino, eta azken erabakia hartzeko lehia ere estuagoa izan da. Finlandiako eta Kanadako zenbait hautagai izan ditugu aurten, eta guretzat hori topaketa honek nazioarte-mailan urtebete eskasean lortu duen arrakastaren adierazgarri da, kontuan hartuta herrialde horiek erreferentziazkoak direla bideojokoen diseinuaren alorrean”, adierazi dute Gasteizko campuseko zuzendarikideek. Gainera, edizio honetan bi talde gehiagok parte hartuko dute saio batzuetan. Batetik, Hunters of Magic taldea dugu, Bilbokoak, eta bestetik, Danimarkako beste talde bat. Hautagaitzarik ez zuten aurkezterik izan

bi talde horiek, 2 hilabeteetan Gasteizen egoteko aukerarik ez zutelako, baina gastuak beren kontura ordainduz bertaratuko dira saio batzuetara, mentoreen kalitatea tarteko.

 

Ekitaldi gehiago herritarrekin eta sinergia gehiago beste toki-ekimen batzuekin

F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusak ekitaldi-agenda estua izango du, datorren irailaren 26an azken Demo Day-arekin amaitu arte. Hasi, uztailaren 23an hasiko da, asteartearekin, hitzordu bikoitz baten eskutik. Goizean, Araba Ekinean ekimenarekin elkarlanean, Ekin Breakfast bat izango da, bideojokoen sektorean ekiteko moduaz hitz egiteko; Campuseko zuzendarikideek parte hartuko dute, eta, besteak beste, Euskadin kokatutako bi proiekturen adibideak jarriko dituzte. Batetik, Hypeful Malagako taldea izango dugu, campusaren lehen edizioan parte hartu zuten taldeetako bat, urte-hasieratik egoitza Gasteizera aldatu zutenak eta dagoeneko Erdi Aroko hiriguneko enpresen udal-haztegian lanean ari direnak. Bestetik, Hunters of Magic Bilboko enpresa ere izango da gurekin.

Euren arduradunek bertaratzen direnekin partekatuko dute bideojokoen merkatuaz duten ikuspegia, kontuan hartuta merkatu horrek dagoeneko nabarmen gainditu duela zinemaren eta ikus-entzunezko aisialdiko beste alternatiben merkatua. Hitzordua goizeko 09:30ean izango da Villasuso Jauregian, eta jende guztiarentzat irekia izango da; bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, Araba Ekinean ekimenaren webgunean: www.alavaemprende.com. Arratsaldean, lehen hitzaldi irekia izango da. Hitzaldi irekiak campusaren iraunaldi osoan barrena antolatuko dira, campusera mentore gisa datozen estatuko eta nazioarteko adituen eskutik. Oraingo honetan Sven Liebich izango da gonbidatua, Arteko lehendakariordea dena Social Point sektoreko enpresa nagusietako batean. Liebich sorkuntza-zuzendaria da, eta 1997az geroztik The Settlers edo Lord of Ultima eta sektorean oso ezagunak diren beste bideojoko batzuk sortzeko prozesuan parte hartu du. Uztailean, abuztuan eta irailean, hitzaldi ireki horiek Dendarabako Luis de Ajuria aretoan eta Sokaren Etxean egingo dira, ospe handiko pertsonen parte-hartzearekin, hala nola Stephane Assadourian edo Eugene Yailenko, Arabako hiriburuan bueltan dauzkagunak iaz ere gurean izan baitziren campuseko parte-hartzaileekin beren ezagutza partekatuz. Lehena Assassins´ Creed saga ospetsuaren sortzaileetako bat da, eta bigarrena, berriz, C.A.T.S., King of Thieves, Cut the Rope 2 eta beste bideojoko batzuen diseinugile burua izan zen. Mentore berrien artean beste aditu batzuk dauzkagu, esaterako Gerard Fernández Omnidroneko CEO eta fundatzailea, edo Carlos Coronado indie garatzailea.

Bigarren edizio honetan parte hartzen dutenek marketinez ikasteko aukera izango dute, halaber, Tilting Point editore amerikar garrantzitsuaren eskutik, urtean 100 milioi dolarretik gorako funtsa daukana plataformetan bideojokoak sustatzeko. “Marketina gabezia handienetako bat da talde hasiberrien artean, eta beraz alderdi hori laguntza handikoa izango da produktuak mundura zabaltzen lagunduko dien heinean”, Jon Beltrán de Herediak adierazi duenez.

Azkenik, Iñaki Amurrio arabarrak ere parte hartuko du F2P Campusean. Zeppelin TVko animazioko burua eta Katsulako zuzendaria da, eta, horrenbestez, Laura Gallego idazlearen “Memorias de Idhun” ipuinean oinarrituta 2020an Neflixek estreinatuko duen animazio-sailaren arduraduna. “Guretzat garrantzi handikoa da toki-industriaren eta campusaren artean sinergiak sortzea, lankidetza horietatik ekimen edo proiektu berriak sor daitezkeelako, animazioa funtsezkoa baita bideojoko bat abiarazteko prozesuan”, Raúl Herrerok azpimarratu duenez.

 

F2P Campus Academy

Alabaina, F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusaren bigarren edizioaren berritasun nagusia F2P Campus Academy izango da. Ideia sortu da gazteen artean bideojokoen industriarekin bat egin nahi duten bokazio berriak sortzeko asmoarekin, hainbat alorretan profil espezializatuen premia handituz doala kontuan hartuta. Jende guztiarentzat irekitako tailer horretara bertaratzen direnek beren lehen bideojokoa garatu ahalko dute, aldez aurretik inolako ezagutzarik ez badute ere. Tailerra datorren irailaren 21ean egingo da Sokaren Etxean, baina lehenago, uztailaren 25ean, lehen tailer pilotu bat egingo da, Euskaltel Fundazioak antolatutako Euskal Encounterraren esparruan.

F2P Campus Vitoria-Gasteiz Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatutako eta BIC Arabak koordinatutako ekimena da. Edizio honetarako babesle pribatu garrantzitsuak ere izango ditu, hala nola Euskaltel Fundazioa, Vital Fundazioa, ENTI Bartzelonako Unibertsitateari atxikitako bideojokoen Unibertsitate Eskola edo Amazon, besteak beste.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 ekaina 2019 13:13

Gorka Urtaranen hitzetan, “abiadura handiaren etorrera eta trenbidea lurperatzea proiektu estrategikoa da gure hiriaren etorkizunerako, eta ezin da berandutu. Agintaldiaren lehen egunetatik ari gara lanean proiektua abian jar dadin eta ahalik eta azkarren gauzatu dadin”.

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Sustapen Ministerioak Gorka Urtaran alkateari baieztatu dionez, AHT Gasteizera iristeari buruzko informazio-azterlana amaitu da eta datorren asterako BOEra bidaliko, argitara dezaten. Azpiegituren Idazkari Nagusia Julián Lópezekin izandako elkarrizketan, Gorka Urtaranek hau esan dio: “abiadura handiaren etorrera eta trenbidea lurperatzea proiektu estrategikoa da gure hiriaren etorkizunerako, eta ezin da berandutu. Agintaldiaren lehen egunetatik ari gara lanean proiektua abian jar dadin eta ahalik eta azkarren gauzatu dadin. Izan ere, datozen urteetan hiria garatzeko proiektu garrantzitsuenetako bat da”.

Gobernuaren ordezkariak alkateari baieztatu dionez, “informazio-azterlana dagoeneko idatzita eta amaituta dago, baina Estatuaren abokatuaren txosten bat falta zaio”. Estatu idazkariak hitz eman du izapide horiek datorren asteko lehen egunetan bete eta bukatuko direla, eta bidaliko dela BOEra argitara dezaten.

Ministerioarekin izandako elkarrizketez gain, Gorka Urtaran ADIFeko ordezkariekin jarri zen harremanetan atzo, lurperatzeari eta tren-geltoki berriari buruzko informazio-azterlanaren argitalpenaz galdetzeko. Garraio sailburuorde Antonio Aizekin ere hitz egin zuen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 ekaina 2019 13:28

Gorka Urtaran SEADen Lagunen Elkartearen ordezkariekin batera joan da Genevara, Mendebaldeko Saharan gertatzen diren eskubide-urraketei buruzko “Arrail bat harresian” txostena aurkeztera

 Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gorka Urtaran alkateak Gasteizek elkartasunarekin eta oinarrizko eskubideen defentsarekin duen konpromisoa azaldu du NBEaren Giza Eskubideen Kontseiluaren egoitzan, eta hiriak saharar biztanleei emandako sostengua ezagutarazi. “Elkartasunaren eta giza eskubideen aktibistei esker, Gasteiz ez da Saharako errefuxiatuez ahaztu, eta etengabe eman die laguntza humanitarioa. Hala ere, denbora luzean ez gara ohartu Marokok okupatutako lurraldeetan bizi den saharar populazioaren egoeraz. Giza eskubideen alorreko aktibista sahararren kemenari esker, giza eskubide oinarrizkoenen urraketak ezagutu ahal izan genituen, bereziki eskubideen defendatzaileen edo beren identitatea aldarrikatzen zutenen kontrakoak. Baina ez genekien ondo zer esan nahi zuen okupazioak biztanleen eguneroko bizitzan. Horregatik, Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan ekonomia, gizarte eta kultura eskubideei buruzko ikerketa bati laguntzea proposatu zigutenean, ez genuen zalantzarik izan“, azaldu du alkateak Genevan akreditatutako nazioarteko ordezkari eta diplomazialari ugariren aurrean.

Mendebaldeko Sahararen aldeko taldeko estatuek “Arrail bat harresian” txostena aurkezteko antolatu duten ekitaldian hitz egin du alkateak. Beste hauek ere hartu dute parte: Miren Ogando eta Ahmed Ettanji, txostenaren egileetako batzuk; Europarako ministro sahararra, Mohamed Sidati; Hegoafrikaren enbaxadorea; Mikol Savia, Juristas en Acción GKEko kidea, eta Mediterraneoko Giza Eskubideen eta Enpresen Behatokiko ordezkari bat. Giza Eskubideen Kontseiluko kide diren estatuek berek antolatutako goi mailako bileretako bat izango da. Arratsaldean, ‘Un agujero en el muro’ proiektatuko da, France Libertés: Fondation Danielle Mitterrand erakundeak antolatutako ekitaldi batean.

“Soziologoa naizen aldetik, jabetzen naiz ikerketa ezohikoa dela, hasteko, horretan aritu ziren ikasle gazteei zekarzkien segurtasun arriskuengatik. Reporteros Sin Fronteras elkarteak duela gutxi egindako txosten batek Mendebaldeko Sahara “informazio zulo beltza” zela zioen, eta halaxe da ikerketa soziologikorako edo populazio sahararraren errealitatera hurbiltzeko edozein saiakeratarako. 

Edonola ere, jasotako lekukotasunek zalantzarik gabe berresten dituzte lana, hezkuntza eta osasuna eskuratzeko eskubideen urraketa sistematikoari buruzko ondorioak, baita haien identitate ezaugarriak ezabatzeko saiakera ere. “Arrail bat harresian” txostenak egoera hori iraultzen laguntzea espero dut, eta bereziki, Espainiako Gobernuak lehenengo, baita Europar Batasunak ere, berehala har dezaten beren gain gatazka konpontzeko duten erantzukizuna“, adierazi du alkateak.

Gorka Urtaranek gogorarazi duenez, “Nazio Batuek garapen iraunkorreko helburuei laguntzeko dei egin digute tokiko agintarioi. Gasteiz hiri ertaina da, Europar Hiriburu Berdea izateaz harro dagoena, eta uste osoa dugu 2030 Agendaren maila askotako estrategiarekin bat egin behar dugula, ingurumen-iraunkortasunari edo ongizateari dagokienez ez ezik, baita 16. helburua lortzeari dagokionez ere, hau da, “bakea, justizia eta erakunde sendoak”. Horretarako ezinbestekoa da Saharako herriaren eskubideak errespetatzea eta gatazka amaitzea. Gasteizek superhiri europarra izan nahi du, iraunkortasunarekiko konpromisoagatik ez ezik, baita giza eskubideekiko begirune handiagatik ere. Nire hiria erreferentea, sustatzailea eta eredua da giza eskubideen defentsan, eta guretzat nahi duguna besteentzat ere nahi dugu”.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 otsaila 2019 11:49

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean iragarri duenez, Udalak 1,2 miloi euro inbertituko ditu Tornay Medikuaren kalea oinezkoentzat uzteko eta plaza irisgarri eta erakargarriagoa bihurtzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak dagoeneko onetsi du lan horiek egiteko kontratazio-dosierra; lanak gauzatzeko 8 hilabeteko epea emango da, esleitzen direnetik. Udalak 983.612,58 euro jarriko ditu, eta AMVISAk, 299.147,53 euro. “Esku-hartze honen bidez ‘super-etxadiak’ garatzen jarraitu nahi dugu, orain berraztertzen ari den Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Planak markatutakoaren ildotik. Izan ere, Tornay Medikuaren kalea Olagibel kaleak, Judimendi hiribideak, Done Jakue hiribideak eta Jose Mardones kaleak mugatutako ‘super-etxadiaren’ erdigunean dago, eta esku-hartzearen ondoren kalitateko espazioa izango da jendearentzat. Orain oso hondatuta dago kale hori. Hemendik gutxira, aldiz, oinezkoentzako plaza modernoa izango da, bizi-bizia”, nabarmendu du alkateak.

Gaur egun, espazioa oso hondatuta dago; zoladura, zaharkitua, eta altzariak, egoera txarrean. Gainera, ibilgailu motordunei emandako lekua neurriz kanpokoa da, espazio gehiena hartzen baitute; ondorioz, espaloiak estuak dira, eta oinezkoentzako ibilbideak bihurgunetsuak eta asmatzen zailak. Bestetik, inguruko lokal asko itxita daude.

Egoera iraultzeko, Urtaranen gobernuak eraberritze integrala proiektatu du, 5.500 metro koadro barne hartuko dituena, eta hainbat hobekuntza egingo ditu. Judimendi hiribidearen eta Cola y Goiti eta Benito Ginea kaleen arteko zatia oinezkoentzat bihurtuko da, eta sortzen den espazioak “inguruaren kalitatea hobetzeko eta auzoa dinamizatzeko balio izatea espero da”. Horretaz gain, oinezkoentzako pasabide goratuak jarriko dira Benito Ginea eta Cola y Goiti kaleekiko bidegurutzeetan, irisgarritasuna hobetzeko. Done Jakue hiribidean ere beste zebra-bide bat eraikiko da.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak bi barne plazatxo diseinatu ditu, zeinek galtzada-harri zeramikozko zoladura izango baitute, gainerako lekuetan erabilitako zoladurarekin kontraste egin dezan.  Miranda de Ebro kaleak eta Trebiñoko Konderriaren kaleak, berriz, ibilgailuentzat izaten jarraituko dute, Done Jakue hiribidetik sartu eta irteten delarik. Tornay Medikuaren kaleko zatian, ordea, galtzada espaloien mailan geratuko da, oinezkoei lehentasuna emanez; asfalto leunduzko zoladura jarriko da hor. Orobat, Saez de Quejana kaleko parterreak kenduko dira, eta Trebiñoko Konderriaren kaleko haurrentzako jolasgunea eraberritu eta handituko. Kolpeak moteltzeko kautxuzko zoladura jarriko da inguru horretan.

Aldi berean, argiteria publikoaren sarea eta saneamendu-sarea egokitu eta modernizatuko dira, azken horrek 70 urte baititu. Hiri-altzariak ere eguneratuko dira, eta eserleku berriak, paperontziak, bizikleta aparkatzekoak, piboteak eta bi iturri ipiniko dira. Auzokoek estatutakoari jarraituz, zuhaitz batzuk ere kenduko dira, gaixo daudelako edo fatxadetatik oso hurbil. Horien ordez beste batzuk landatuko dira. Zehazki, masustondoak landatuko dira txorkoetan, eta tamaina handiko Celtis australis (almez) bat.

Horren guztiaren osagarri, TUVISAren Judimendi/San Juan geltokia lekuz aldatuko da, oinezkoentzako pasabidetik urrunago dagoen leku batera, segurtasun-arrazoiak direla eta. Gainera, lurperatu egingo dira proiektuaren eremuaren barruko telefoniako airetiko kableak, Estibaliz hiribidean, eta Eduardo Velasco, José Lejarreta eta Federico Baraibar kaleetan. Azkenik, desagertzen diren aparkaleku-plazak konpentsatzeko, Udalak beste leku batzuk egokituko ditu Jose Mardones kalean eta Judimendi hiribidean.

MEDICO TORNAY KALEKO DOSIERRA

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:45

Urtaranen gobernuak gaur goizean onetsi duenez, 500.000 euroko aurrekontua bideratuko du Euskara Zerbitzuak antolaturik hiriko gizarte etxeetan ematen diren euskara-ikastaroak kontratatzeko. Aspaldi sortutako ekimena hiriko hainbat talderi zuzentzen zaie: eskola adinean dauden seme-alabak dituzten gurasoak, 55 urtetik gorako pertsonak, merkataritzako eta ostalaritzako langileak, atzerritarrak, udal langileak, eta Euskara Biziberritzeko Ekintza Plana garatzeko estrategikotzat edo lehentasunezkotzat jotzen diren beste batzuk. Izan ere, helduen euskalduntzea da Udalaren ildo estrategikoetako bat hizkuntzaren arloan.

Enpresa esleipendunak behar diren mailaketa-probak egingo dizkie antolatzen diren ikastaroetan matrikulatu nahi duten pertsonei, HABEren homologazioa izan beharko du, eta klaseak aurrez aurre eman. Kontratuaren iraupena 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartekoa izango da, eta beste bi alditan (12 hilabetekoa bakoitza) luzatu ahalko da. Gizarte etxeetan, udalaren beste eraikin batzuetan eta hiriko zenbait ikastetxetan emango dira ikastaroak.

Ikastaroen ezaugarriak: gurasoentzako ikastaroak 140 ordu izango du, ikasturtean zehar banatuta; astean hiru saio emango dira, ordu eta erdikoak. Ostalaritza eta merkataritzako langileentzako ikastaroak hastapenekoak izango dira; 60 ordu iraungo dute, eta astean ordu eta erdiko hiru saio emango dira. 55 urtetik gorakoentzako ikastaroak ere oinarrizko mailakoak dira; 90 ordu iraungo dute, astean ordu eta erdiko bi saiotan banatuta.  Atzerritarrentzako ikastaroek 60 ordu iraungo dute, astean bi orduko hiru saiotan banatuta. Udal langileek, berriz, astean 60 minutuko klasea izango dute.

“Ikastaro horietan parte hartzen duten pertsonei esker da Gasteiz gero eta euskaldunagoa, bai eta irakasle eta euskaltegiei esker ere. Inplikatutako guztiok ari gara lanean euskaraz bizitzeko helburua lortzeko”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 iraila 2018 13:21

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkatea Txileko Etxebizitza eta Hirigintzako ministro Cristián Monckeberg Brunerrekin bildu da gaur goizean, egun hauetan Euskadira bisitan etorri baita, hiri kudeaketarekin eta azpiegiturekin lotutako zenbait proiektu eta eredu ezagutzera.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 urtarrila 2018 09:33

 

 

 

 

 

 

Udalaren, Aldundiaren eta Arabako Batzar Nagusien ordezkariak —bakoitzaren zerbitzu juridikoen laguntzaz— Martxoaren 3ko Biktimen Elkartearekin bildu dira gaur, udaletxean. Erakundeek laguntza eskaini diote elkarteari, Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzerik izan dezaten, bakarka edo antolakunde gisa, auzitegiak Gasteizen 1976an gertatutako krimenei buruz erabaki dezan.

Udalaren izenean, Gorka Urtaran alkateak hartu du parte bileran; Batzar Nagusien izenean, Pedro Elosegi lehendakariak, eta Aldundiaren aldetik, Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendari Nekane Zeberiok. Erakundeek aholkularitza juridikoa eskaini diote Martxoak 3 elkarteari, eraildako bost pertsonentzako justizia eta ordain eskaera Estrasburgora eramaterik izan dezaten; laguntza teknikoa ere eskaini diete.

Eguerdian egindako bileran, europar auzitegiak kasua aztertu dezan zein aukera ezberdin dagoen aztertu da, eta Auzitegi Konstituzionalak berriki plazaratutako ezespenaren ondoren, iritzia eman dezan. Laster erabakiko da zein den formularik egokiena.

Share

Aurrekoak »