Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 otsaila 2019 11:24

“Familia adimentsuak. Gurasotasun positiboaren praktika” izeneko hitzaldia emango du otsailaren 23an, larunbata, 16:00etan, Europa jauregian.

Datorren larunbatean, otsailaren 23a, Vitoria-Gasteizko eta Arabako Guraso Eskolen XXIII. Topaketa egingo da Europa biltzar-jauregian, 16:00etan.

Hauxe izango da aurtengo topaketaren izenburua: “Familia adimentsuak. Gurasotasun positiboaren praktika”. Antonio Ortuñok etxean sortzen diren gatazkak hobeto ulertzeko gakoak emateaz gain, horiek modu arduratsuan, positiboan eta praktika egokiak erabiliz konpontzeko tresnak eskainiko dizkigu, arazoak zigor, oihu edota sermoirik gabe konpontzeko.

 Bi orduko hitzaldiaren ondoren, solasaldia izango da eta bertaratuek parte hartu ahalko ute. Ekitaldia 19:00etan amaituko da.

Sarrera librea lekuak bete arte. 2 urtetik gorako haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua egongo da (75 leku), askaria barne, gurasoek hitzaldiarekin atsegin hartu bitartean haurrak zainduta egon daitezen.

 Hizlaria:

Antonio Ortuño psikologoa, psikologia klinikoan aditua eta familia terapeuta da. 25 urtetik baino gehiago darama haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin lotutako arazoen arloan lanean, eta eremu publikoan zein pribatuan familiei aholkuak ematen. Prestakuntza lanak zein terapeutikoak egiten ditu eta estatuan zein nazioartean hitzaldiak eta lantegiak ematen dizkie hezkuntza agenteei. Antonio Ortuñok hainbat liburu idatzi ditu, eta horien artetik hauek nabarmentzen ditugu:  “Familias inteligentes: claves prácticas para educar” eta “¿Quién cuenta cuentos a mis padres?”. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren Familia Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritu da

Guraso Eskolen XXIII. Topaketa

 

 

Share