Prentsa Oharren banner

Udalak 900.000 eurotik gora lortu du bere haur-eskolak sendotzeko

Maiatzaren 9an amaituko da 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea.

 

Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekiko hitzarmena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020-2021 ikasturtean titularitate publikoko haur-eskolak sendotzeko. Udalari 911.977,49 euroko ekarpena egin zaio.

Hauek dira udalaren haur eskolak: Haurtzaro (hirigune historikoan), Sansomendi, Zaramaga, Lourdes Lejarreta (Lakuan) eta Zabalgana. Maiatzaren 9an amaituko da 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea.

2021eko maiatzaren 5etik 14ra bitarteko haurren kasuan, 2021eko maiatzaren 19ra bitartekoa (egun hori barne) izango da izena emateko epea. Onartuen behin-behineko zerrendak eta itxarote-zerrendak ekainaren 4an argitaratuko dira; erreklamazio-epea ekainaren 4tik 9ra bitartean izango da, eta ekainaren 21ean argitaratuko dira behin betiko zerrendak. Gurasoek ekainaren 21etik 25era bitartean egin ahal izango dute matrikula.

Ikasturtea hasita, 2021eko irailean, familiek hilero matrikulatu ahalko dituzte seme-alabak, leku librerik izanez gero. Ikasturtea 2021eko irailetik 2022ko uztailera artekoa izango da (biak barne).

Izena on line eman daiteke, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo, bestela, aurrez aurre, gizarte-etxeetako Herritarrei laguntzeko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Share

Apirilaren 12an irekiko da haur-eskola publikoetan matrikulatzeko epea

Internetez  egin ahalko da izapidea, edo Gasteizko herritarrei laguntzeko bulegoetan, hitzordua hartuta. 

 

Seme-alabak 2020-2021 ikasturterako Gasteizko haur-eskola publikoetan matrikulatu nahi dituztenek apirilaren 12tik maiatzaren 9ra bitartean egin ahalko dute. Hala iragarri du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok matrikulazio-kanpaina aurkezteko gaur goizean egindako prentsaurrekoan. “Gasteizko Udalak Haurreskolak Partzuergoarekin lan egiten du herritarrei leihatila bakarreko zerbitzua eskaintzeko, eta ondorioz, matrikulazioa errazteko, edozein delarik familiek aukeratu nahi duten eskola” adierazi du.

Pandemiak aldatu egin du baliabide hauen ohiko funtzionamendua, eta segurtasun-protokolo eta -neurri zorrotzak aplikatzen dituzte COVIDari aurre egiteko. Neurri horiek mantendu egin dira 2020-2021 ikasturtean, eta hala izango da osasun-egoerak eskatu bitartean.

Zinegotziak azpimarratu nahi izan duenez “datorren urtean ere doakoa izango da udalaren haur-eskola 18.000 eurotik beherako familia-errenta duten familientzat. 2019an ezarri genuen neurri hori”.

Izena on line eman ahalko da, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez. Identifikazio digitaleko ziurtagiria izan behar da horretarako. Horretaz gain, aurrez aurre egin daiteke matrikula, aurretiaz hitzordua eskatuta, gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan edo San Antonio kaleko bulegoan.

Matrikulatzeko epea maiatzaren 12tik maiatzaren 9ra izango da. 2021eko maiatzaren 5etik 14ra bitarteko haurren kasuan, 2021eko maiatzaren 19ra bitartekoa (egun hori barne) izango da izena emateko epea. Ekainaren 4an argitaratuko dira onartuen behin-behineko zerrendak eta itxarote-zerrendak. Erreklamazio-epea ekainaren 4tik 9ra bitartean izango da, eta ekainaren 21ean argitaratuko dira behin betiko zerrendak. Matrikula ekainaren 21etik 25era bitartean egin behar da.

2021eko irailean ikasturtea hasita, leku librerik izanez gero, familiek hilez hile eman ahalko dute izena. Ikasturtea 2021eko irailetik 2022ko uztailera artekoa izango da (biak barne).

 

Leku-kopurua

Gasteizko  haur-eskola publikoen sareak 25 eskola ditu, eta 1.428 leku: 304 leku 0 urteko haurrentzat, 962 leku urte batekoentzat, eta 162 leku bi urtekoentzat.

Udalak 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako bost eskola kudeatzen ditu;  gainerako 20 haur-eskolak, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat dira eta Haurreskolak Partzuergoaren menpe daude. Bi ordutegi aukera dago: 5 ordu edo 8 ordu egunean.

Hauek dira udalaren haur eskolak: Haurtzaro (hirigune historikoan), Sansomendi, Zaramaga, Lourdes Lejarreta (Lakuan) eta Zabalgana. 8 orduko modalitatean jantoki zerbitzua eskaintzen da, eta udaleko sukaldariek eskoletan bertan prestatzen dute janaria, sasoiko elikagaiak erabiliz —gehienak, ziurtagiri ekologikoa dutenak—.

Informazio gehiago emate aldera, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak bi hitzaldi emango ditu: Apirilaren 12an, astelehenean, 18:00etan, Europa biltzar-jauregian, eta hilaren 13an, asteartea, Salburuko gizarte-etxean. Hitzaldietan parte hartzeko izena eman behar da udalaren webgunean. Saioak streaming  bidez ere emango dira.

Informazio gehiago    

EUS haur eskolak izen ematea-2021-eus

 

Share