Prentsa Oharren banner

Haziak proiektuak Gasteizko gazteen hamar bat ideia saritu ditu laguntza tekniko eta ekonomikoarekin

Haziak proiektuak Gasteizko gazteek bultzatutako hamar bat ideia saritu ditu laguntza tekniko eta ekonomikoarekin. Gaur eman dira ezagutzera hautatutako proiektuak, kulturaren, ingurumenaren, sare sozialen eta beste gai batzuen arlokoak.

Maiatzaren 3an amaitu zen Haziak ideia gazteen azken deialdiko ideiak bidaltzeko epea. Gazteria Zerbitzuak 18 proposamen jaso zituen guztira; horietatik 4 14-18 kategoriakoak ziren, eta gainerako 14ak 19 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Udaleko Kultura, Berdintasun eta Gazteria zerbitzuetako teknikariek osatutako epaimahaiak edizio honetako ideiak lantzen dituzten gaiak eta askotariko esparruak baloratu ditu, eta bekak merezi dituzten ideiak zein izango diren erabaki du.

Saritutako ideiak hauek dira:

Tira. Udako abestia KAI-NAKAI-rekin: Abeslari gasteiztarrak kantu baikorra proposatzen digu konfinamenduaren ondoren euskarazko reggaeton estiloan.

 Red Artean: artistak, sortzaileak, kolektiboak eta erakundeak konektatuko dituen online plataforma.

 RENT, el musical: Antzerki musikala LGTB+ gaiarekin, gidoiaren egokitzapen propioarekin.

Pistas para artistas: abesti batek dakarren ikusentzunezko prozesuaren inguruko saio teoriko praktikoak.

 Galdu Gordean: sormen prozesuen eta hiriaren inguruan sortutako elkarrizketak.

 Jornada para el clima: Fridays for Future kolektiboarekin batera, klimaren urgentziari aurre egiteko ekintzak.

Lo + trendy: sormenezko makillajea, argazkia eta edizioa sare sozialetarako

 Anime y Manga: gai honen inguruko gazte komunitatea.

Wellcome Inside: antsietatearen eta depresioaren islada argazki eta bideoetan.

 Euskara zabaltzen artearen bidez: gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duen abestia.

 Re-conecta contigo: pantailak deskonektatzeko eta zeure burua aurkitzeko jarduerak.

Epaimahaiak bideragarritasuna, proiektuen arteko zeharkakotasuna, originaltasuna eta gazteen xede-publikoari ematen zaion protagonismoa nabarmendu ditu. Era berean, lehentasuna eman zaie 2020an gai berdinekin sarituak izan ez diren proiektuei, proiektu berriei gauzatzeko aukera emateko.

 

Share