Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 uztaila 2019 11:54

Udaberria elkartearekiko eta  EHUren Udako Ikastaroen Fundazioarekiko hitzarmenak ere onetsi ditu

Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, ikasteko zailtasunak dituzten haurrei  laguntzeko 2019-2020 ikasturterako deialdia eta oinarriak onetsi ditu Tokiko Gobernu Batzarrak; 161.171 euro dira orotara.

Udalak beharrezkotzat jotzen du ikasteko arazoak dituzten ikasleei laguntza psikopedagogikoa ematea, Hezkuntza Zerbitzuaren bitartez, ume horien testuinguruak dituen balizko gabezien eragina hezkuntzaren bidez konpentsatzearren.

Diru-laguntzaren bidez, laguntza psikopedagogikoa jasoko da  ikastetxeek proposatutako Gasteizko kabinete psikopedagogikoetan saioak egiteko.

Hitzarmenak

Aipatutako zerbitzuak proposatutako bi hitzarmen ere onetsi ditu Tokiko Batzarrak. Lehena, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen Fundazioarekin,  nazioarteko zuzenbideari eta nazioarteko harremanei buruzko 2019ko ikastaroak egiteko, 30.000 euroan.

Bigarrena, Udaberria elkartearekin, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako musika-programa gauzatzeko, 7.000 euroan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 urtarrila 2019 11:33

ON:GIZ elkarteak antolatu du, eta aldez aurretik bi informazio-hitzaldi egingo dira urtarrilaren 30ean eta otsailaren 5ean, parte-hartzaileekin ordutegiak adosteko

20190123 liburuxka

Udalaren Hezkuntza Zerbitzuak —Estíbaliz Canto zinegotzia da buru— “Gure seme-alaben hazieraz eta hezkuntzaz arduratzen den aitatasuna eraikiz” lantegia antolatu du bigarren urtez, Udaleko haur-eskoletako zein Haurreskolak Partzuergoko 0 urtetik 3 urtera bitarteko haurren aitentzat.

Zinegotziak berak eta ON:GIZ elkarteko bi kideetako batek, Eduardo Portillak aurkeztu du gaur prentsaurrekoan; hain zuzen ere, elkarte horrek genero-berdintasunaren alde egiten du lan, gizonak bide horretan inplikatzeari bereziki erreparatuz.

“Denbora erabilerari buruzko inkestek berriro ere adierazten dute ugalketa-lana ez dela berdin banatzen gizon eta emakumeen artean, eta beraz, etxean eta zaintzan lan-zama eta erantzukizuna ez da parekidea. Hori galga handia da emakumeentzat, espazio publikoan ez ezik baita publikoan ere”, azaldu du Cantok, eta orobat adierazi du zen den ikastaroaren helburua: “aitek erantzukizun handiagoa hartzea umeen zaintzan eta hazieran, hausnarketaren eta prestakuntzaren bidez”.

Orotara 12 ordu iraungo du, eta otsailetik maiatzera bitartean egingo da, interesdunek zehazten dituzten egun-orduetan. Horretarako, aldez aurretik bi informazio-hitzaldi egingo dira:

  • Urtarrilaren 30ean, asteazkenez, 16:00etatik 17:00etara, Zaramagako haur-eskolan (Nafarroako Errege-Erreginen kalea, 16B)
  • Otsailaren 5ean, asteartez, 16:00etatik 17:00etara, Zabalganeko haur-eskolan (Ilustrazioaren hiribidea, 46).

“Ikastaroa eginez, interesdunek aita arduratsuak bihurtu ahalko dira, hori nahi badute, eta, batez ere, beren etxeak guztion artean eraikitzen ahalegintzen ari garen berdintasunezko gizartearen isla izango dira”, amaitu du Cantok. Orobat iragarri du ekimen hori ez dela bere sailak berdintasunaren alorrean prestatutako bakarra, 2018an hasitako proiektu pilotua errepikatuko baita otsailean, Zaramagako haur-eskolan, gizonek erantzukizun eta inplikazio handiago izan dezaten sustatzeko, eta Lourdes Lejarreta haur-eskolara zabalduko da.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2016 19:20

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, Xavier Bonal soziologoak hitzaldia eman du Europa biltzar-jauregian, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok moderatua.

 

 

Share