Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 ekaina 2017 15:10

 

 

 

 

 

 

Berretsi egin du talde politiko guztiekin adosten jarraitzeko duen borondatea, salbuespenik gabe.

 

Udal politikari buruzko udalbatzako bigarren saioaren esparruan, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek oposizioari itun hirukoitza eskaini dio Gasteizen alde, datorren hamarkadako lehia garrantzitsuei bermeekin aurre egin ahal izateko. Alkateak berretsi egin du talde politiko guztiekin adosten jarraitzeko duen borondatea, salbuespenik gabe.

 

Itunak, lehenengo eta behin, alderdi soziala du, eta horren helburua da gizartea zahartzeak eta aniztasunak dakartzaten lehiak aintzat hartzea, eta ezberdina denaren pobrezia eta bazterketaren aurka egitea. “Ahalegin handiak egin behar ditugu pertsonekin eta haiek dituzten beharrizanekin”, azaldu du Gorka Urtaranek. Alderdi ekonomikoak, berriz, herritarrei zerbitzu publikoak bermatzea du helburu, familien, enpresen eta oro har zergadunen egoera oso kontuan hartuta. “Udal honek ez du sortzen gastu eta beharrezko inbertsioei aurre egiteko beste aurrezpena. Akordio serio eta zorrotza izan behar dugu datozen urteetan diru-sarreretan gastuetan baino hazkunde handiagoa izan dezagun”, gehitu du alkateak. Hirugarren alderdia etorkizunekoa da. “Gasteizek prestatuta egon beharra dauka 2025erako, gure hirian aldaketa eta azken hamarkadetan inoiz ez bezalako iraultza datorrelako, neurri batean trenaren korridorea lurperatzeak eraginda. Gasteizen etorkizuna dagoeneko martxan da”, zehaztu du alkateak.

 

Bestalde, oposizioko taldeei erantzuna emateko txandan, PPren eta Bilduren kritikei erantzun die. “Eskuinak ezkerraren esparru erradikalaren eskuetan gaudela dio, eta ezkerrak, berriz, kontrakoa. Ba, seguruenez, ez bata eta ez bestea izango da. Udal gobernuak ez dio alderdi bati edo beste bati begiratzen, Gasteizi baizik, bertan bizi garen pertsona guztiei, salbuespenik egin gabe”.

 

Gorka Urtaranek gogorazi duenez, urte bi hauetan askotan luzatu die eskua gainerako alderdi politikoei. “Politikan denak ez du balio eta gobernu honek akordioak lortu nahi ditu talde guztiekin, salbuespenik gabe. Akordiorako aukerak daude Masterplan Centron, mugikortasunean, etab.”, zenbatu du alkateak, eta era batera, Podemos eta Irabazi taldeei eskertu egin die laguntza, Gasteizek 2017ko aurrekontua edukitzeko aukera eskaintzeagatik.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 ekaina 2016 14:33

 

“Udalaren azken hamabi hilabete hauetako jarduera laburtzen duen” akordio politikoa nabarmendu du alkateak

Udal politiken arloko akordio politikoa nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak, Gasteiz hobea lortzeko tresna gisa. “Akordio politikoa da Udalean azken hamabi hilabete hauetan garatu den jarduera politikoa ongien azaltzen eta laburtzen duena. Urtebete igaro da gure Udalean aldaketa politikoa gertatu zenetik. Hoberako aldaketez, aldaketa positiboz betetako urtea izan da. Lana, elkarrizketa eta akordio politikoa nagusi izan diren urte trinkoa”, azpimarratu du alkateak, udal politikari buruzko osoko bilkuraren lehen saioan.

“Elkarrekin lan egiten jarrai dezagula eskatzen dizuet. Agintaldi osoan hitz egiten eta adosten jarraitzea da nire nahia. Eskuzabaltasunez jokatu beharra daukadala esan nahi du horrek, guztiok jokatu behar dugula leialtasunez. Berriro ere eskaintza egiten diet udal taldeei gaur, lankidetza hori estutzen jarraitzeko”, errepikatu du Gorka Urtaranek.

Udalean urte honetan lortu diren akordioak zehaztu ditu alkateak, “udal talde guztien meritua. Bereziki, jarrera arduratsu eta eraikitzailetik hitz egiten, adosten eta Gasteizen eta gasteiztar guztien onerako erabakiak hartzen dituztenen meritua”.

Zehazki, agintaldiaren lehen urte honetan lortutako akordioak nabarmendu ditu Gorka Urtaranek:

 

  • Gobernagarritasun-akordioa, eta, gerora, sozialisten udal taldearekin gobernua osatzea.

 

  • Aurreko gobernuak utzitako 68 milioi euroko defizit ekonomikoari aurre egiteko akordioa.

 

  • 21 Zabalgunea sozietatea eraldatu eta modernizatzeko akordioa, etxebizitzak eraberritzeko eta hiri kontsolidatua berritzeko sozietatea izan dadin.

 

  • TUVISAren autobusak berritzeko akordioa —10 autobus berri 2017an eta beste 10 2019an—, eta Udalaren garraio-enpresaren garajeak udal mintegiaren lursailean jartzeko akordioa.

 

  • Udaleko sei indar politikoek sinatutako aurrekontu-akordioa.

 

 

  • Herritarren Partaidetzaren Plana garatzeko akordioa.

 

  • Aurrekontu parte-hartzaileak abian jartzeko akordioa.

 

  • Herritar-kontsulten Araudia onesteko akordioa.

 

  • Salburuko eta Zabalganeko lursail-banaketa berria gauzatzeko akordioa —dentsitatea aldatzearen ondorioz—, zeinek aukera emango baitu Errekabarri eta Aldaialdeko ikastetxeen eraikuntza desblokeatzeko.

 

Orobat nabarmendu du Gorka Urtaranek udal gobernuak lehen urte honetan beste erakunde batzuekin landu dituen akordioak eta lankidetza. Zentzu horretan, gogora ekarri du:

 

  • Arabako Foru Aldundiarekiko akordioa, 68 milioi euroko defizitaren ordainketa arintzeko.

 

  • Eusko Jaurlaritza eta Aldundiarekiko akordioa, mugikortasun iraunkorra bultzatzeko Gasteizen, eta, era berean, industrialdeak sustatzeko.

 

  • Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta Merkataritza Ganberarekiko akordioa, Forondako aireportua bultzatzeko.

 

  • Eusko Jaurlaritza eta Aldundiarekiko lankidetza, Jundizko zentro multimodal logistikoa bultzatzeko.

 

  • Aldundiarekiko lankidetza, gizarte-zerbitzuen karteraren dekretua garatzeko.

 

  • Eusko Jaurlaritza eta Aldundiarekiko akordioa, abiadura handiko trena Gasteizen integratzeko.

“Elkarrizketa, kontsentsua, lankidetza eta akordioa. Horrek jarraitu behar du izaten Udal honen bide-orria. Ez dugu aldatuko, proiektu estrategikoei ezarri nahi zaien blokeo ulertezina gorabehera. Ez gaitezen erori gauza guztiei “ez” esatean, batzuk agintaldiaren hasieratik egiten ari diren bezala, orain eta oposizioan egotea egokitzen zaien guztietan. Ezin da ulertu, akordioez betetako urte baten ondoren, aurrerapen eta lan ugari egin den urte honen buruan, orain gauza guztiei ezetza ematen dietenen tranpan erortzea”, azpimarratu du alkateak.

Zentzu horretan, modu positiboan baloratu du Gorka Urtaranek “lehenengo urte hau, udal talde gehienen arteko akordioak lortu diren urtea, talde politiko gehienek ekarpenak egin dituzten eta hiriaren alde lan egin duten urtea. Eskertu egin nahi dut agintaldiaren lehen urte honetan gehienek emandako laguntza, eta lankidetzarako eta akordioak bilatzeko borondatea, batez ere hirian aldaketa politikoa posible egin zutenei, baita PSEri ere, zeinekin orain gobernu-zereginak partekatzen ari garen, koalizio-gobernua osatu ondoren. Anitzago egiten gaitu horrek, udalerriko errealitate sozio-politikora are gehiago hurbiltzen gaitu, eta, gainera, gehiago gara horrela”.

Berriro ere egin du eskaintza alkateak, udal gobernuaren kudeaketa alderdiekin partekatzeko, adostasuna sortzen den gaietan eta gobernu-arlo jakinetan. “Irekita jarraitzen dut zinegotzi ordezkariordearen figura sortzera, gai jakin bat dela eta berariazko ardurak izan ditzan. Oraindik ere uste dut tresna egokia dela udal politikaren kudeaketa partekatuaren bidea urratzeko, gobernuaren eta oposizioaren arteko dikotomia gainditzeko, guztiok bihur gaitezen Gasteiz hobea eraikitzeko behar diren piezak”.

GORKA URTARAN ALKATERAEN DISKURTSOA

Share