Prentsa Oharren banner

Gauekoak berriz ere abian aisialdirako musika, abentura eta sorkuntzako jarduerekin

Abiatzeko prest dago Udalak antolatutako gazteen aisialdi aktiboko Gauekoak programa, eta musika, abentura eta sorkuntzaren arloko jarduerak eskainiko dizkigu. Pandemiara egokitutako edizio berri honetan, eskaintzak bere izaerari eutsi dio. “Baikorrak gara denboraldi berri honekin, eta bertako kulturaren nortasuna sendotzearen aldeko apustua egiten dugu, eta eskaintza anitzaren bitartez partaidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu gazteei” adierazi du Gazteria zinegotzi Miren Fernández de Landak. Gaur aurkeztu dute programa zinegotziak, Gazteria Zerbitzuko buru Oskar Fernandez Jarasek eta Gauekoak programaren arduradun Idoia Ruizek.

Euskararen erabilera, kulturartekotasunaren sustapena eta gizon eta emakumeen arteko partaidetza ekitatiboa izan dira Gauekoak programaren udaberri-udako programazioa prestatzeko ardatz nagusietako batzuk. AGIRI honetan kontsultatu daiteke programa:

DOSSIER UDABERRI-UDA

Jarduera oro doakoa da, eta izena eman behar da udalaren webgunean, herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan. Otsailaren 22an hasiko da izena emateko epea. www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak.

 

 

 

 

Share