Prentsa Oharren banner

Hiriko muralak ikusteko bisitak, bazkari “slow” batek eta argazki-lehiaketak osatzen dute #IgersGasteiz komunitatearen 4. urteurrenaren ospakizuna

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostegunean bukatuko da epea  IV. AnIgersarioGasteiz jardueran izena emateko

#IgersGasteiz komunitateak laugarren urteurrena beteko du igandean, eta herritarrei irekitako zenbait jarduera antolatu ditu, aldez aurretik izena emanda. Hiriko muralak ikusteko bisitak emango dio hasiera jardunaldiari, 10:30ean. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “Instagram baliatuz argazkiak partekatzen eta horietaz gozatzen duten pertsonei gure hiria erakutsi nahi  diegu”.

#Hirimargotua ezagutzeaz gain, #IgersGasteiz komunitateak denboraldiko produktuak dastatzea proposatzen du, Slow Food Araba elkartearekin eta bertako hornitzaile batzuekin (Cafés Foronda eta Junguitu) antolatutako bazkarian.

Bazkalostean jardunaldian hartutako argazkiak editatuko dira, eta argazkiak, bideoak edo istorioak hautatu eta sarituko.

Izena emateko epea ostegunean bukatuko da; helbide honetara idatzi behar da: contacto@instagramersgasteiz.com. Pertsonako prezioa: 15 euro.

 

 

 

Share