Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 ekaina 2017 09:05

Gasteizko alkate Gorka Urtaran IMART 2017 Errugbi Inklusiboaren Txapelketaren bigarren edizioaren aurkezpenean izan da gaur goizean; Betoñuko udal zelaietan egingo da txapelketa, abuztuaren 21etik 25era bitartean. Alkateak baieztatu duenez, kirolaren hiria eta hiri inklusiboa izanik, Euskadiko hiriburuak ekitaldi hori hartzea merezi du, zeinean ia 1.000 pertsona bilduko baitira, hamalau herrialdetatik etorritakoak.

Gorka Urtaranek Gaztedi Rugby Taldearen lana eskertu du, Gasteizen hautagaitza arrakastaz defendatu duelako; Udalak une oro lagundu dio horretan. “Gure hiria kirolaren hiria da, orografia eta azpiegiturak direla kausa ezin hobea baita kirolean aritzeko, eta bertan kirol ekitaldi garrantzitsuak antolatzen baitira. Gainera, hiri inklusibo, plural eta anitza da, eta bertan pertsona orok du lekua, eta eskubide berberak. Hain zuzen ere, pertsona askok maila berean hartzen dute parte gure gizartean kirolari esker. Hori dela eta, Gasteiz ekitaldi horren egoitzatzat hautatu izana hautaketa bikaina da”, esan du alkateak.

Share