Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 ekaina 2018 13:33

Gorka Urtaran Alkatearen audioa

Suziaren jaurtiketara eta Zeledonen jaitsierara kolore moreko jantzi edo osagarriren bat eramatera gonbidatu ditu Gorka Urtaranek herritarrak, plaza gasteiztar orok berdintasunarekin duen konpromisoaz bete dadin

 Emakumeen ahalduntzearen eta jarrera matxistekiko zero tolerantziaren aldeko jarrera positiboa eta parte-hartzailea proposatzen du Udalak

 Datozen egunetan aurkeztuko da Berdintasun Zerbitzuak aurtengo jaietarako diseinatu duen kanpaina

 Aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan, Gasteiz morez  jantziko da, jai espazioetan indarkeria eta jarrera matxistarik izan ez dadin eskatzeko. Halaxe iragarri du Gorka Urtaranek udal politikari buruzko eztabaida orokorraren bigarren saioan.

Abuztuaren 4an Andre Maria Zuriaren plazara Zeledoni harrera egitera hurbiltzen diren pertsonei kolore moreko jantzi edo osagarriren bat eraman dezaten eskatu die alkateak, “berdintasunaren eta jarrera matxistekiko zero tolerantziaren aldeko konpromiso positiboa eta parte-hartzailea erakuts dezagun guztion artean, jaietan bereziki, urte osoan bezala“.

Datozen egunetan aurkeztuko da Berdintasun Zerbitzuak aurtengo jaietarako diseinatu duen kanpaina: alkateak iragarri duenaren antzeko bistaratze eta sentsibilizazio ekintzez gain, informazio eta arreta bitarteko bereziak jarriko dira, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa berrikusiko da eta informazio eta sentsibilizazio materiala banatuko da; beste berrikuntza batzuk ere izango dira.

“Emakume eta pertsona guztiek hiriko txoko eta jai eremu bakoitzaz aske gozatu ahal izatea eskatzen dugu. Matxismoaren eta indarkeriaren itzala gure gizartetik desagertu dadin. Etorkizunera begiratu nahi dugu, guztion arteko konplizitatearekin nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Share