Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 azaroa 2018 16:46

Toki Gobernuaren Batzarrak gaur goizean onartu du Indesa 2010 sozietate publikoaren 39 partaidetza erostea, udala ofizialki egon dadin sozietatearen administrazio-kontseiluan. 2014tik partaidetza soziala bazuen ere, erosketa honekin sozietatearen zuzendaritza-organora sartu ahal izan da udala, eta, hortaz, Indesa 2010en ohiko kudeaketan hartuko du parte.

 

Partaidetzak erosita, nabarmen aldatuko da udalak Indesa 2010 sozietatearekin duen harremana, hemendik aurrera erabakietan esku hartu ahalko baitu udalaren zerbitzu-hornitzaile nagusien artean dagoen sozietatearen barruan. Oso urrutira joan gabe, Indesa 2010 sozietateak 2.385.863 euro fakturatu zizkion iaz Vitoria-Gasteizko Udalari; hau da, guztizko fakturazioaren % 20 inguru. Izan ere, Indesa 2010 sozietateak ematen die garbiketa-zerbitzua udalaren hainbat instalaziori (adibidez, dozena bat gizarte-etxeri) eta beste zenbait ekipamenduri, eta horrek ondorio positiboak dauzka lan horietan jarduten duten pertsonen lan-txertaketan.

 

Indesa 2010 sozietatearen kapitalaren % 100 da publikoa, eta desgaitasunen bat duten pertsonei enplegu egonkorra eta kalitatekoa emateko sortu zen, horiek guztiz gizarteratu eta laneratu daitezen. Plantillan, 800dik gora langile dira, eta horien % 92k dute desgaitasunen bat.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 urria 2018 12:37

 

 

 

 

 

 

Gaurtik hasita, Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala dibertsitate funtzionala duten pertsonak lanean integratzeko xede duen Indesa 2010, SL sozietateko kide dira. Sozietate horrek 800 langile baino gehiago ditu eta horietatik %92k desgaitasunen bat dute.

Bi erakundeek berriki eskuratu dituzte Indesa 2010 sozietatearen partaidetzak, harekin dituzten zerbitzu harremanen ondorioz. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, partizipazioak lehenengoz eskuratuta Indesa 2010 baliabide propiotzat jo ahal izango du, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren menpeko erakundeen zerbitzu baliabidetzat ere. Gasteizko Udalak Indesa 2010 sozietatearen partaidetza bat 2014tik eduki arren, aurten handitu egin du partaidetza.

Apustu horren bidez, bi erakunde horiek Indesa 2010 sozietatearen Administrazio Kontseiluan eta ohiko kudeaketan sartu ahal izango dira. Sozietatean Arabako Foru Aldundiak dauka partizipaziorik handiena, eta harekin batera, lurraldeko beste toki entitate batzuek.

Gaur goizean bildu lehenengo aldiz Indesa 2010 sozietatearen Bazkideen Batzar Nagusia, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak berriki haren partizipazioak eskuratu ostean. Erakunde horretako partaide dira Arabako Foru Aldundia, haren bazkide nagusia, Arabako Batzar nagusiak eta Gasteizko, Laudioko, Oiongo, Arratzua-Ubarrundiako, Aiarako eta Burgeluko udalak, bai eta Eusko Jaurlaritza ere, sartu berria.

Erakunde horien ordezkaritzan jardun dira Beatriz Artolazabal, Gorka Urtaran, Marian Olabarrieta, Pedro Elosegi, Natxo Urkijo, Eduardo Terroba, Blanca Antépara, Gentza Alamillo, eta Natividad López de Munain, eta Ramiro González Arabako diputatu nagusiak agurtu egin ditu Batzar Nagusiaren hasieran.

Ondoren Administrazio Kontseilua bildu da, zeinaren partaide dira gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala. Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) eta Laudioko eta Oingo udalek osatzen dute erakunde hori.

 

 

Share