Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 otsaila 2019 13:06

Hitzordua Gasteizen egingo den lehen aldia izango da, eta Euskadin azken 28 urteetan hegaztien bilakaera nolakoa izan den eta arlo horretan klima-aldaketak zer eragin izan dituen aztertuko dute

Gasteizek Euskadiko II. Ornitologia Biltzarrari arrera egingo dio otsailaren 22tik 24ra bitartean. Euskadiko Ornitologia Batzarrak eta IGIk antolatu dute, eta Vital Fundazioaren, HAZI Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren, Interreg POCTEFAren, Basque Tour-en eta Eusko Jaurlaritzen laguntza jaso du.

Biltzarraren bigarren edizio honetan, Euskal Herri Atlantikoko hegazti faunaren ugalketan azken 28 urteetan izan diren aldaketak aztertuko dira, eta paisaian eta kliman gertatu diren aldaketek bilakaera horretan izandako eragina egiaztatuko da. Biltzarrak ornitologian aditu diren 50 aditu inguru batuko ditu, eta urreratuko direnen artean inaugurazio-hitzaldia emango duen Luis Maria Carrascal dago. Helbide honetan kontsultatu daiteke programa:

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak honakoa azpimarratu du: “Euskadiko Ornitologia Batzordeak paper garrantzitsua du oso zientziaren alorreko informazioaren ikerkuntzan, zabalkundean eta trukean, ez soilik ikertzaileen mailan, baizik eta baita txoriak behatzeko zaletasuna dutenen artean ere”, eta biltzarra Gasteizen egitea oso positibotzat jo du. Horretaz gain, “hegaztien kudeaketa eta kontserbazioa koordinatzeko eta unera arte egindako lana hedatzeko” instituzioak elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu du.

Bestalde, batzorde antolatzaileko lehendakari Juan Arizagak azaldu du Euskadiko II. Ornitologia Biltzarrean landa-garapenaren inguruko saio, hitzaldi eta mahai inguru asko egingo direla bai, oro har, biodibertsitatea kontserbatzeari buruz, zein, bereziki, hegaztien kontserbazioari buruz. Besteak beste, landa-inguruekin, hiriekin, itsasoekin eta berotze globalarekin lotura duten gaiak aztertuko dira, bai eta muturreko fenomeno meteorologikoak eta horiek hegaztiengan duten eragina ere.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 azaroa 2018 10:22

Lantegiak egingo dira Artapadura kaleko instalazioetan

herritarrek objektu guztiak gordetzen diren biltegira sartzeko aukera izango dute

 

 

Gasteizko udalak ate irekiko jardunaldia antolatu du larunbaterako Escor enpresak kudeatuta, bigarren eskuko objektuak hartzeko Reutilizagune zerbitzuan. Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearekin bat eginez antolatu da jarduera, asmoa delarik are gehiago ezagutaraztea Reutilizaguneren instalazioak, zein 2015etik aurrera Artapadura kalearen 5.ean dauden. Zerbitzua 2012an hasi zen, beste leku batean.

“Herritar askok ezagutzen ez duten, baina pozteko motibo bat baino gehiago eman dezakeen zerbitzua da. Sustatu egin nahi dugu Reutilizaguneren erabilera, objektuak bigarren bizitza izan dezaketela uste baitugu erabat. Reutilizaguneren erabilera normalizatzeak hondakin-bolumena murriztea ekarriko du, eta jendeari aukera emango zaio gauza benetan erraz bat egiteko: egoera ezin hobean egon arren, bete pertsona batzuek bota egin dituzten objektuez gozatu ahal izatea. Funtsean, gure kontsumo-ohituretan aldaketa bat egitea da, Gasteizen filosofia berdearekin bat datorren molde baten arabera”, azaldu du Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusillak. Zinegotziak Hondakinen Kudeaketako buru Joseba Sánchez izan du alboan.

Reutilizagunen gailu elektriko eta elektronikoak, liburuak, altzariak, eta gainerako objektu-motak biltzen dira, herritarrek utzita, beste batzuek eraman ditzaten. Objektuak jasotzerakoan, Reutilizaguneko arduradunek horien erabilera eta egoera onean dauden aztertzen dute, katalogatu, eta reutilizagune.escor.es webgunean ipintzen dituzte argazkiak. Produktu jakin bat eramateko nahikoa Artapadura kaleko instalazioetara joatea eta nahi den hura adieraztea.

Ate irekiko jardunaldia 10.00etatik 14:00etara luzatuko da; bertaratzen direnek pabilioiaren barrualdera sartzeko aukera izango dute (behin-behinekoz, gainerako egunetan ez baita baimentzen) biltegiratutako objektu guztiak ikustera. Bertara joateko modurik onena tranbia da, Abetxukurako noranzkoan, eta Artapadura geltokian geratzea.

Birziklapenarekin loturiko zenbait lantegi antolatu dira haurrentzako, denak parte hartzekoak. Esaterako, jolasak, panpinak, puzzleak, jostailuak, mozorroak eta abarrez gozatu ahalko dute… Horrez gain, pneumatikoekin aulkiak egiteko lantegia ere izango da, beste bat kartoizko objektuak egitekoa, eta azkenik, arropa esekitzeko kako, CD, VHS, oihal eta ontziekin egindako objektuen erakusketa.

2017an, objektuak uzteko eta hartzekoak zenbatuta, 11.940 bider joan izan da jendea Reutilizagunera, eta 9.500 objektu jaso izan ziren guztira. Reutilizagunen aurkitu daitezkeen objektuen artean, batez ere jostailuak, haurrentzako artikuluak, etxerako apaingarriak, elektrotresnak eta liburuak ematen dira.

Udalak ekidin egin nahi du, baita, zerbitzua estigmatizazioa. “Bigarren eskua ez da hondar gisa baztertzekoa, ez eta baliabiderik gabeko jendearentzat soilik. Edonork izan dezake Reulitizaguneko produktuak eramateko interesa, egoera onean baitaude”, azaldu du Iñaki Prusillak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 azaroa 2018 10:10

Iñaki Prusilla zinegotziak azaldu duenez, “hiriak Green Capital gisa aurrera eraman duen ingurumen-estrategiarekin aurrera jarraitu nahi dugu, eta maila lokalean klima-aldaketaren kontra borrokatu, sailaren aurrekontu guztiarekin.”

 

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak bere sailaren aurrekontu-proiektuaren ildo nagusiak azaldu ditu gaur goizean. 63.388.130 eurokoak dira kontu horiek, eta udal aurrekontuan pisurik handiena hartuko duen saila izango da horrenbestez. Izan ere, % 1,32 handitu da Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren aurrekontua aurreko ekitaldiaren aldean.

 

“Mugikortasunaren aurrekontua da, zalantzarik gabe; inbertsioak ekarriko dituen aurrekontu bat, zeinen bitartez Green Capital gisa bideratutako ingurumen-estrategiarekin aurrera jarraitu nahi baita. Aurrekontu honen bitartez, klima-aldaketaren arazo globalaren kontra borrokatu nahi dugu, maila lokalean”, adierazi du zinegotziak.

 

2015 Estrategiaren funtsezko ardatzetako bat da mugikortasunarena. Eta, hain zuzen ere, hori da Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren aurrekontu-proiektuaren apustu nagusietako bat. Ildo horretatik, hainbat proiektu jasotzen dira kontuetan, hala nola hegoaldeko tranbia (1.092.000 euro 2019an eta 2.674.950 euro 2020an), Salburuko tranbia (106.000 euro 2019an eta 8.586.000 euro 2020 eta 2021ean), BEA ezartzea (3,7 milioi euro baino gehiago 2019an eta milioi bat 2020an), Ariznabarreko parkinga (365.000 euro), autobusentzako kotxetegi berriak (300.000 euro 2019an eta 1,5 milioi euro 2020 eta 2021ean), Latinoamerika plazako biribilgunea lurperatzea (2 miloi euro 2019, 2020 eta 2021 artean), edo ziklistentzako azpiegiturak (200.000 euro), besteak beste.

 

2019ko aurrekontuko zenbait partida garrantzitsu nabarmendu ditu arloko zinegotzi arduradunak. Espazio Publikoaren Gida-planaren bitartez (1.396.937,14 euro), Gasteizko hainbat kale hobetuko dira. Hirigunea biziberritzeko Bost Enparantza planaren bitartez, berriz, Santa Barbara plaza eraberrituko da (3 miloi euro).

 

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak egindako kontuek orobat barne hartzen dute, lehenengo aldiz, Gardelegiko zabortegiko lindano araztegia ustiatzeko diru-zenbateko bat (175.000 euro), eta 300.000 euroko inbertsioa jasotzen du bide-segurtasunaren arloko jardueretarako, 260.000 euroko ekarpena Koroatzeko Planerako, beste bat, 130.000 eurokoa, Sansomendin jolastoki osasungarriak jartzeko, eta 250.000 euroko partida bat Olarizuko lorategi botanikoa bultzatzeko. “Batzuetan irudipena dugu herritar askok ez dutela ezagutzen Eraztun Berdeko bitxi hori; beraz, protagonismo handiagoa eman nahi diogu hirian”, azaldu du Iñaki Prusillak.

Share

 

 

 

 

 

 

 

‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-prozesuaren barruan sartutako proiektua gauzatzeko 120.000 euro inbertitu dira.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Borinbizkarreko haurrentzako jolastoki berria bisitatu du gaur goizean, Zabalganean. Harekin batera izan dira Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez. Zabalgana Batuz elkarteko kide Alain Larreinak lagundu die bisitan udal gobernuko ordezkariei. Izan ere, talde horrek proposatu zuen 120.000 euro inguruko inbertsioa, ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-prozesuaren barruan.

 

 

 

 

 

 

“Gaur parke berria dugu, Zabalganeko auzokoen proposamenari jarraituz egina. Guztion artean egiten dugu hiria, eta hori oso garrantzitsua da. Gainera, leku berritzaile honek badu gehigarri bat: umeen sormena, irudimena eta askatasuna handitzen lagunduko duen gune naturalizatua, Francesco Tonuccik aldarrikatzen duen “umeen hiria” filosofiarekin bat eginez. Azken batean, Udalak auzoetan inbertitzeko egiten duen ahalegin handiaren beste adibide bat dugu hau, auzokoen ekarpenak kontuan hartuz egin ere”, nabarmendu du alkateak.

“Partaidetza Sailean oso pozik gaude ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ programaren bi edizioek izan duten erantzunarekin, eta are gehiago pozten gara proiektu bat gauzatzen denean. Nabarmendu beharra dago lehen aldiz sei milioi euro bideratu direla guztira partaidetza-proiektuetara, eta gutxi gorabehera urtebeteko epean egiteko konpromisoa betetzen ari garela. Proiektuen hastapenetatik amaierara parte hartzeaz herritarrek duten poza eta emaitzak ikusirik, bide horretatik jarraitu behar dugu”, esan du Isabel Martínezek.

Ozeano Barearen kaleko 13.etik 19.era bitarteko etxeen atzeko aldean dagoen espazio bikoitza hartzen du haurrentzako jolasgune berriak, eta bi zona ditu: bata konbentzionala eta bestea naturalizatua. Borinbizkarra Zabalganarekin lotzen duen oinezkoentzako pasabiderako sarbideetako batek bereizten ditu bi sektore horiek. Aterpe gisa ere erabili ahal izango da hori euria egiten duen egunetan.

 

 

 

 

 

 

 

Izan ere, lehenengo zona, konbentzionalena, pasabideak estaltzen du, eguraldi txarra egiten duenean ere erabiltzerik izango dela bermatzeko. Duela zenbait hilabete ireki zen. Ohiko jolasak daude bertan: zabuak, txirrista, kulunkak…

Bigarren zonak, naturalizatuak, 825 metro koadro ditu, eta ume ugarik erabiltzen dute duela aste batzuetatik hona. Gasteizko hiri-azpiegitura berdearen estrategiaren ildotik —berdeguneak, parkeak eta jolas-lekuak birnaturalizatzea lortu nahi baita horren bitartez—, aire zabaleko espazioek eta naturak berak eskaintzen dituzten abantailak gozatzeko aukera dute haurrek. Inguru horretan ez da zoladurarik jarri, landare-lurra bakarrik. Jolaserako erabiltzen diren egitura, eraikuntza eta elementuei naturaren ahalik eta kutsurik handiena eman zaie eta hiri-baso batean integratuta daude. Enborrak, gabioiak, harria, lurra, hondarra, sokak, birziklatutako materialak eta beste erabili dira “suge” bat, “soka hormatxoa”, oreka jolasak eta mahaitxo eta aulki batzuk egiteko.  Gainera, banku eta aulkiak, paperontziak, iturri bat eta bizikletak aparkatzekoak jarri dira.  Horretaz gain, argiteria eta ureztatze-sarea hobetu dira. Jolasak 0 eta 12 bitarteko haurrentzat dira aproposak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 urria 2018 12:48
  • Udalak panelak jarriko ditu Atarian, suhiltzaileen etxean, Jundizko enpresa-zentroan, eta Olarizuko zein Abetxukuko baratzeetan
  • Udalaren Energiaren Agentziak zuzentzen du proiektua, trantsizio energetikorako udal estrategiaren barruan

Gasteizko Udalak bost eguzki-instalazio fotovoltaiko jarriko ditu, Udalaren Energiaren Agentziaren bitartez. Urtaranen gobernuak bultzatzen duen ekimen horrek 153.690 euroko aurrekontua (BEZa barne) izango du orotara, eta udalaren bost eraikinetan eguzkiaren energia garbi eta doakoaren autokontsumoa sustatzeko balioko du. Zehazki, Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan, suhiltzaileen etxean (Agirrelanda), Jundizko Udal Enpresa Zentroan, eta Olarizuko zein Abetxukuko baratzeetan jarriko ditu panelak Udalak. “Bost instalazio horiekin, azpiegitura horietan kontsumitzen den  energiaren % 20-30 sortzea espero dugu”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta IGIren lehendakari Iñaki Prusillak.

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi duen baldintza-agiriaren arabera, enpresa esleipendunak instalazioak hornitu, instalatu, legeztatu eta martxan jarri beharko ditu. Eguzki-plaka guztiak eraikinetako estalkietan jarriko dira, Atarian izan ezik; han, eraikinaren ondoko lursail batean jarriko dira. Lanak gauzatzeko epea 3 hilabetekoa izango da, kontratua sinatzen denetik.

Hornitutako elementu guztiek hiru hilabeterako fabrikazio, instalazio eta diseinu bermeak izan beharko dituzte. Modulu fotovoltaikoek, berriz, 10 urteko bermea izango dute. Inbertsoreek eta eusteko egiturak, azkenik, gutxienez bost urteko bermea. Orobat, bi urtez sistema mantentzeaz arduratu beharko du esleipendunak. instalazio fotovoltaikoak monitorizazio-sistema telematikoa izan beharko du, udal zerbitzu teknikoek hainbat alderdiri buruzko informazioa eskuratu dezaten: tentsioa, intentsitatea, egunean sortutako energia kopurua eta guztira kontsumitutako energia kopurua.

Udala trantsizio energetikoaren alorrean gidatzen ari den estrategiaren barruko proiektua da. “Gasteizek klima-aldaketaren kontrako borrokan aktiboki parte hartzeko konpromisoa du. Neurriak eta konpromisoak hartu behar ditugu energia-kontsumoarekin eta ekoizpenarekin lotuta. Ildo horretatik, gero eta beharrezkoagoa da berriztagarrietan oinarritutako ereduan aurrera egitea”, esan du Iñaki Prusillak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 iraila 2018 13:59

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak inauguratu du gaur Gasteizen, Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatu Josean Galera eta Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotzi Iñaki Prusillarekin batera, Birziklapenean jaioak gara kanpainaren instalazioa; Arabako hiriburuko Probintzia plazan egongo da irailaren 30era arte (igandea).

Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean euskal udalerri zenbaitetan egiten ari diren kanpainaren helburua da Euskadin, 2030era bitartean, ontzi guztien % 60a birzikla daitezen lortzea, eta pertsonen artean ekonomia zirkularraren printzipioak sustatzea. Arabak gainditu du Europako birziklatze-helburua beirazko ontziei dagokienez, haien % 81 birziklatzen baititu.  Kartoi-paperezko ontziei dagokienez, berriz, arabarrek % 61 birziklatzen dituzte.

Ontzi arinei dagokienez (edukiontzi horian botatzen direnak, alegia), hobetzeko tarte handia dago, ordea; oraingoz, guztien % 28 baino ez baitira birziklatzen.

Araban, ditugun azken datuen arabera, 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira urtean, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie.

 

Kanpaina ibiltaria

Birziklapenean jaioak gara kanpaina guztira hogeita hamar udalerri ingurura iritsiko da 2018an, karpa ibiltari handi baten bidez. Gasteiztik igaro ostean, kanpaina Tolosa, Bilbo, Irun, Gernika eta Donostiara iritsiko da.

Hiru atal izango ditu: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Jendeak parte hartzeko modukoak izango dira hirurak, bi helbururekin. Batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie, eta, bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie. Hiriburuan dagoela baliatuta, euskarazko bisitaldi gidatuak egingo dira Lehen Hezkuntzako lehen mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

 

Kanpainaren edukia

Erakusketaren atalean, informazio-panelen bidez, Euskadiko hondakin-planeko helburuak azalduko dira, modu ulergarrian eta grafikoan, azpimarratuta herritarrek garrantzi handia dutela helburu horiek lortzeko orduan, eta aholku probetxugarriak emango dira ekonomia zirkularreko oinarrizko kontzeptuei buruz, hala nola hondakinak gutxitzeari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruz.

 

Panelak zazpi bloke handitan egituratu dira:

  • Nola birziklatu ondo: aholku praktikoak, gomendioak eta datu bitxiak, ondo eta erraz birziklatzeko eta zer birzikla dezakegun jakiteko; birziklapenari buruzko mitoak eta onurak.
  • Nola birziklatzen da?: birziklatze-prozesuari buruzko azalpena, ontziekin, dagokien edukiontzian uzten ditugunean, zer gertatzen den jakiteko.
  • Birziklatu zure aitzakiak: birziklatzeko orduan etxean dauden traba nagusiei buruz (leku falta, interes falta, uste okerrak…) gogoeta egiteko eta horiei konponbidea bilatzeko panela.
  • Jarduera ludikoa: hondakinak bereizi, eta bakoitza dagokion edukiontzian utziko dugu.
  • Ecoembes barometroa: Espainia osoan jasotzen eta birziklatzen diren hondakinen datuei buruzko mapa, autonomia-erkidegoko eta udalerriaren xehetasunarekin batera.
  • Ecovidrio jarduerak: beira birziklatuarekin ale apaingarriak egiteko lantegiak, eta beirazko ontziak ezagutzeko jolasa.
  • Reciclatest / Reziklatesta: kanpainarako berariaz prestatutako 15 galderako test interaktiboa, non erantzunetan hiru aukera emango diren.

 

Kaleko ekintzak karparen kanpoaldean egingo diren hiru jarduera ludikorekin osatuko dira:

  • Nire konpromisoa: photocall saioa, non atrezzo txiki baten bidez, nahi duenak, gehiago eta hobeto birziklatzeko zer konpromiso hartzen duten adieraziz, argazki bat egin dezakeen.
  • Birziklapenean jaioak gara: kanpainako pertsonaietako bat izatera jolastuz, norbere buruaren argazkiak egiteko panela.
  • Batukada: ordu erditik ordu erdira, gutxi gorabehera, kanpainako abestia entzungo da (Reciclar es lo nuestro, ta zurea ere bai) eta dinamizazio berezi bat egingo da, inguruetan dabilen jendea parte hartzera animatzeko: musika-tresna birziklatuak eta ontziekin eginak banatuko dira, kanpainako abestia eta koreografia interpreta dezan.
Share