Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 10:52

Koldo Mitxelena BHI,  Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastegietako DBH 4ko ikasleek ikasturte honetan zehar bizikidetza, kulturartekotasuna eta nazioarteko elkartasunaren inguruan diseinatu dituzten proposamenak ezagutzeko gonbita luzatuko digute. Proposamen horiek harreman-esparru desberdinetatik jorratu dituzte: komunitate-mailan, udalerri mailan eta nazioarteko mailan.

 

 

 

Hiru ikastegi horietako ikasleak Urrezko Zeledonen plazan elkartuko dira (postetxearen aurrean), maiatzaren 17an 11:00etatik 13:00etara bitartean, bizikidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan sortu dituzten proposamenak herritarrei aurkezteko. Gainera, Kidez Kide programaren edizio honen amaiera heldu dela ospatuko dute 14:00 bitartean, musika, dantza eta beste sorpresa batzuk lagun.

Kidez Kide hezkuntza-programa Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak garatutako ekimena da; horren bitartez, hiriko ikasleei aukera eman zaie gaurkotasuneko zenbait gai soziokultural eta ekonomikori buruzko ezagutzak zabaltzeko: globalizazioa, migrazio-mugimenduak, kulturen arteko bizikidetza edo gatazken kudeaketa positiboa.

Fenomeno horien ulermenetik abiatuta, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dira eta beren auzoetako, udalerri osoko zein nazioarteko bizikidetza hobetzeko proposamen propioak martxan jartzen dituzte. Nazioarte mailako proposamenetan, Gasteizekin senidetutako Ibagué udalerri kolonbiarreko gazteekin lankidetzan aritu dira; herri hartako udaleko Garapenerako Lankidetzarako zerbitzuak babestutako proiektuetan parte hartzen duten gazteekin, alegia.

Gainera, udalerri kolonbiar horretako gazteak Gasteizera hurreratuko dira, jarduerak jositako agenda batekin, eta hartara, beraiekin elkarlanean aritu diren gazte gasteiztarrak aurrez aurre ezagutuko dituzte, ikasturte osoan zehar harreman “birtuala” izan ondoren. Horretaz gain, Gasteizko udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren babespean Ibaguéko gazteekin egiten duten lana bertokoen aurrean aurkezteko eta partekatzeko aukera izango dute.

Hezkuntza-programa honen 2. edizioan 65 ikaslek hartu dute parte, eta Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastegietan sustatu da. Ikasle horiek blog batean (https://kidezkide.wordpress.com/) jaso dituzte programan sortu diren proposamenak.

“Hezkuntza proposamen horren helburua da herritarrak elkartasunaren kulturan eta bakearen kulturan heztea, gero eta anitzagoa eta aldakorragoa den —eta zalantzarik gabe izango den— errealitate bati egokitu ahal izateko, nabarmendu du Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 azaroa 2017 13:19

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Fill in Culture kolektibo artistikoaren, Kike Gómez prentsa-argazkilariaren eta Manuel Iradier elkarte afrikanistaren baterako proiektua da #KONTRASTAFRIKA

 2017ko azaroaren 24tik 2018ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik erakusketa

Argazki eta graffitien bitartez, Afrika kontinenteko errealitatea erakutsiko du Montehermoso kulturuneak, Fill in Culture kolektibo artistikoaren, Kike Gómez prentsa-argazkilariaren eta Manuel Iradier elkarte afrikanistaren baterako proposamena den # KONTRASTAFRIKA proiektua dela medio. Afrika kontinentean, zenbait giza eskubide baliatzeko orduan, bizi duten ahultasun-egoeraren inguruan Gasteizko biztanleak sentsibilizatzea da proiektuaren helburu nagusia.

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso kulturuneak batera egindako “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” 2017ko deialdi publikoan hautatutako lana da #KONTRASTAFRIKA proiektua —18.000,00 euroko zuzkidura zuen deialdi horrek, guztira—.

Bai Garapenean Laguntzeko Zerbitzuan, bai Montehermoso kulturunean, uste izan dute sorkuntza artistikoa, bere adierazpide ugariekin —sorkuntza plastikoa, ikus-entzunezkoak, antzezte-arteak…—, berebiziko tresna izan daitekeela agerian jartzeko zein egoeratan dauden giza eskubideak gaur egungo munduan. Testuinguru horretan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala erreferentziatzat harturik —eta abenduaren 10eko ospakizuna—,  GGKEk egiten duten lana zabaldu eta herritarren sentsibilizazioa ahalbidetuko zuen sorkuntza artistikoko proiektu bat —giza eskubideak babestu eta aldezteko nazioarteko elkartasunaren alorreko gizarte-eragileak eta hiriko kultur eragileak elkarlanean jarriko zituen proiektua— hautatzeko deialdia abian jarri zuten Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso kulturuneak 2013an.

Deialdiaren helburua da munduan giza eskubideak zertan diren gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko marko bat sortzea, eta horretarako kultura eta arte adierazpide garaikideak erabiltzea.  Kontzientziak kitzikatzea da asmoa, arteak sortzen dituen emozioak eta sentipenak baliatuz”, nabarmendu du Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek.

DOSIERRA KONTRASTRAFIKA

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 maiatza 2017 13:05

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren barruan antolatu da “Hezkuntzaren alde, hitza eskatzen dut” ekitaldia

Niño Jesús, San Viator eta San Prudencio ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako 8 ikasgelatako ikasle eta irakasleek ekitaldi bat egin dute gaur, eta, hainbat eskari medio, “hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa” galdatu dute, “eta ikasteko aukerak susta daitezela, guztientzat, bizitza osoan”. Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren haritik antolatu da “Hezkuntzaren alde, hitza eskatzen dut” ekitaldia Gasteizen, Udalak garapenerako hainbat urterako hezkuntza-proiektuetarako deialdiaren barruan finantzatu duen Ikastetxetik Auzora proiektuaren bitartez.

Ikasleekin batera, ekitaldian parte hartu dute Jaione Aguirre eta Carlos Zapatero zinegotziek, Itunpeko Ikastetxeetako Guraso Elkarteen Arabako Federazioaren (FAPACNE) ordezkariek eta Serso, Medicus Mundi Araba, Cáritas eta Berakah-eko gizarte-eragileek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 maiatza 2017 15:00

 

 

 

 

 

 

“Ignacio Aldecoa” kultura etxean izango da erakusgai Andoni Lubaki fotokazetariak saharar iheslarien kanpamenduetan eta Mendebaldeko Saharan egindako lana

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak, SAEDen Adiskideen Elkartearen eskutik, Euskal Fondoaren erakusketa aurkeztu dute, hainbat udalerritan zehar ibiliko dena.
Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a. “Ignacio Aldecoa” kultura etxean, gaurtik aurrera eta ekainaren 15era arte, argazki erakusketa bat izango da, saharar herriaren 40 urteko erbesteratze behartuaren osteko errealitatea gerturatuko diguna. “Sahara, 40 urteko erbestea” izeneko erakusketa herriz herri ibiliko da, eta eskatzen duten udalerri guztien eskura izango da.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak gaur goizean aurkeztu dute erakusketa, SAEDen Adiskideen Elkartearen eskutik; Euskal Fondoa elkarteak antolatu du erakusketa, eta bai Arabako Foru Aldundia, bai Gasteizko Udala, biak dira Euskal Fondoa elkarteko bazkide.

Inaugurazioan parte hartu dute Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomiaren Sustapen eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak, Jaione Agirre Gasteizko Udalaren Lankidetzaren arloko zinegotziak, Mohamed Fadel Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkariak eta Andoni Lubaki argazkien egileak berak.

Share