Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 urtarrila 2019 12:05

-Aurtengoa da ekimena martxan jarri zenetik Udalak proposatu duen eskaintza handiena.

-Beren etxebizitzek ingurumenean duten eraginaz kezkatuta dauden familiek bihartik martxoaren 3ra arte eman ahalko dute izena hezkuntza-programa horretan; otsailaren 6an aurkezpena egingo da Kordoi Etxean

-Vital fundazioarekiko lankidetzan eta Gasteizko Leroy Merlin saltokiaren laguntzarekin garatuko da jarduera

Gasteizko Udalak ‘Hogares Verdes-Etxe Berdeak’ programaren bosgarren edizioa aurkeztu du gaur goizean; Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatzen du programa, Vital fundazioarekiko lankidetzan eta Leroy Merlin enpresaren laguntzarekin. Beren eguneroko erabaki eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako heziketa jarduera da, etxearen –eta ondorioz, hiriko ingurumenaren– kudeaketa arduratsuagora aldatzeko prozesuan laguntzeko xedez. “Etxeko ur eta energia kontsumoa kontrolatzen lagunduko dieten keinu txikiak beren egunerokotasunean sartzen laguntzen diegu, bai eta era etiko eta ekologikoagoan erosten ere”, azaldu du Ingurumen zinegotzi eta IGIko lehendakari Iñaki Prusillak.  “Honako honetan, 55era igo dugu plaza-kopurua, gero eta familia gehiagok baitute parte-hartzeko interesa”, azpimarratu du zinegotziak.

Iñaki Prusillak zehaztu duenez, 2019an 55 familiak parte hartu ahalko dute programan, azken edizioetan baino gehiago. ‘Hogares Verdes – Etxe Berdeak’ programa 2015ean sortu zen, eta urte hartan 25 familiak hartu zuten parte.

Parte hartuko duten familiei etxeko kontsumoak aztertzeko hasierako auditoretza egingo zaie, eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute urtebetez; gainera, gaikako lantegiak (energia, hondakinak, lorezaintza eta baratzezaintza, ura, mugikortasuna eta garraioa, eta kontsumo arduratsua) emango zaie. Aurreko urteetan parte hartu zuten familien jarraipena ere egingo da.

Parte hartu nahi duten herritarrek udalaren web-orrian eman dezakete izena; posta elektronikoz (cea@vitoria-gasteiz.org) edo baita telefonoz  (945 162696) ere. Otsailaren 6an, aurkezpen jardunaldi irekia egingo da, Kordoi Etxean. 18:00etan. Hilaren 7an eginen da zozketa interesa erakutsi duten familien artean.

Share


 

 

 

 

 

 

 

Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital fundazioaren laguntza jasoko du ekimenak  

Azaroaren 4tik 6ra bitartean izango da produktu ekologikoen, bizimodu osasungarriaren eta kontsumo arduratsuaren Bioaraba azokaren 4. edizioa, Gasteizko Iradier Arenan. Azokaren aurkezpenean izan dira Nerea Melgosa, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia; Pilar García de Salazar, ahaldun nagusiordea; Jose Miguel Knörr, Bioarabako lehendakaria, eta  Josune Albizu, Vital Fundazioaren zuzendaria. Ohitura eta bizimodu osasungarriagoak eta ingurumenarekiko errespetu handiagoz jokatzen dutenak errazten dituzten produktu eta zerbitzu berriak sustatzea da azokaren helburua. Guztira, 70 bat saltoki izango dira, eta beren produktuak eskainiko dituzte bertan ekologiaren eta kontsumo arduratsuaren esparruko ekoizle, merkatari eta banatzaileek.

Gertuko produktu ekologikoak ezagutu, erosi eta dastatzeko aukera eskaintzen die Bioarabak herritarrei, hainbat espazio tematikoren bitartez, baita produktu eta zerbitzuen inguruko hitzaldi eta erakustaldietara joateko aukera ere. Elikadura ekologikoarentzako berariazko eremu bat izango da azokan, non dastatu eta erosi ahal izango baitira barazkiak, gaztak, frutak, gozokiak eta ogia, kontserbak, haragia, ardoa, sagardoa, txakolina, olioa, marmeladak eta abar. Erakustaldi gastronomikoak ere izango dira —sukaldaritza osasungarria, ekonomikoa eta arduratsua—, Gasteizko jatetxeetako sukaldarien eskutik, eta inguruko produktu ekologikoekin sukaldean zer egin daitekeen erakutsiko.

Azokaren babesle dira Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, eta orobat jasoko du Vital Fundazioaren laguntza. Aparteko eremu batean, beste hainbat gai jorratuko dira: bioeraikuntza, energia berriztagarriak, garraio iraunkorra, ekoturismoa, kosmetika eta higiene natura, oihal eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, garbiketa-produktuak, terapia naturaletarako osagarriak, ingurumen-ekimenak, terapiak eta osasuna, eta bidezko merkataritza.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak honela adierazi du: “Azokak aukera emango digu oraindik ere gehiago, ahal bada, Gasteiz elikaduraren, eraikuntzaren, energiaren eta berrikuntzaren arloko garapen iraunkor lokalari lotua dagoen udalerri gisa nabarmentzeko. Gure udalerriaren ADNean estu atxikita dauden kontuak dira, hiri moderno eta iraunkorra lortzeko bidean. Adibide bat jartzearren, uste dut herritarrek gero eta garrantzi handiagoa ematen diola erosketa-saskian tokiko produktuak sartzeari”.

Pilar García de Salazar ahaldun nagusiordeak, berriz, honela azaldu du: “bizi-ohitura osasungarriek protagonismo handia duten herrialde batean bizi gara, eta horregatik da garrantzitsua horiei etengabe aitortzea duten balioa. Araba berdea, osasungarria eta iraunkorra, horra foru-gobernuaren helburu estrategikoetako bat. Eta balio horiei lotutako produktuak garrantzitsuak eta funtsezkoak dira, lurraldearen garapen ekonomikorako”.

Vital Fundazioaren zuzendariaren esanetan, “Vital fundazioak bat egiten du azoka honek sustatu nahi duen horrekin: produktu ekologikoa, bizimodu osasungarria eta kontsumo arduratsua, eta guztia ere ingurumenarekiko errespetuz. Horretan laguntzen jarraituko dugu, lurralde osorako gure jarduera-ildoen bitartez.” Zentzu horretan, “hitzaldiak, sukaldaritza-erakustaldiak eta haurrentzako lantegiak eskainiz lagunduko du Vital fundazioak, guztiak ere Bioaraba azokaren esparruan bertan, horrek iraun bitartean”.

 

 

SALTOKIAK

 

ELIKAGAIAK

LACTICS ARTELAC

AZAFRAN LA CARRASCA

AROMAS DE TE

ECORIGINAL SÉSAMO ECOLOGICO

BIOCICER – CERRO VERDE

ACEITES VIZCANTAR

AYURVEDA AUTENTICO

MONTBRU

YOGI TEA

OILIBIDE/DELIKA2

ALDABA ZAHAR

PIENSOS GOIMAR/AGROPECUARIAS SAN CRISTOBAL

MERMELADAS JAKION

CESTAS URBIDE

OLAKO

TXOZNA ECOLOGICA

TOMATE SECOS LA VERDERA

ARTEPAN

ARROCES ECOLOGICOS

ECOTALO TXAPELDUN

FUNDACION MASCOTAS VERDES

EXCLUSIVAS VIALBE

FRUTO DEL HUERTO/ QUESOS LA MAJADA DE LA BARCINA

ORKITXA

QUESOS UHARTE GAZTA

GOBEIES

PRODUCTOS ECOLÓGICOS LOPEZ DE ARKAUTE

CHARCUTERIA GASCOI

BODEGAS AZPILLAGA URARTE

TXOZNA ENEEK

ASOCIACION LABORAL JOSENEA

NUTRIVITALIS AJONEGRO

TRIBAL TRADING

 

BIOERAIKUNTZA ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

EKIDOM

DOMIKO ESTUFAS Y CALDERAS DE BIOAMASA

ECOETXE NATURE

CONSTRUCCIONES LOPEZ DE ERENCHUN

IEB

BINHO

ECOHABITAR

EMBARRO

MILLÁN PLASOL

COSMETICA ECOLOGICA

SAPER COSMETICA

ABILIA COSMETICA

LE FLEUR DE ALOE

 

PRODUKTU NATURALAK

ALOE PLANT ECO

NATURALMENTE MEDITERRÁNEO

PRODUCTOS NATURALES LARA

 

JANTZIAK ETA OINETAKOAK

AURORA BEBE ECO

ZAPATARI

AITOR BASTARRIKA

CARRETERA Y MANTA

 

EREMU MISTOA

OSKAR

EGUZKI SOLUTIONS

LIBRERIA EQUILIBRIO HUMANO

NOVIPROM

JAVIER LORENTE ADN RAM

TEKNABLEU

EINES PER SALUT

LA CAMA AZUL

PINK COPA/ ESPONJAMARINA.COM

RAINBOW

ESCARDENA COMPOSTERO

INCIENSOS HUMAGIC

TIERRA VIVA

ARTE JAVANE

EINES PER LA SALUT

LAVANDA EXPERIENCE

SINPLASTICO.COM

PORCELANA CON ALMA

KONPOSTA

ECOVELA

KOBOLD

JUGUETES ALTERNATIVOS

TIC TAC TOYS

HOLOSINTESIS

MI TIENDA ECOLÓGICA

NATURALI SILNATUR

CAJAVITAL OBRA SOCIAL

Share