Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 10:52

Koldo Mitxelena BHI,  Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastegietako DBH 4ko ikasleek ikasturte honetan zehar bizikidetza, kulturartekotasuna eta nazioarteko elkartasunaren inguruan diseinatu dituzten proposamenak ezagutzeko gonbita luzatuko digute. Proposamen horiek harreman-esparru desberdinetatik jorratu dituzte: komunitate-mailan, udalerri mailan eta nazioarteko mailan.

 

 

 

Hiru ikastegi horietako ikasleak Urrezko Zeledonen plazan elkartuko dira (postetxearen aurrean), maiatzaren 17an 11:00etatik 13:00etara bitartean, bizikidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan sortu dituzten proposamenak herritarrei aurkezteko. Gainera, Kidez Kide programaren edizio honen amaiera heldu dela ospatuko dute 14:00 bitartean, musika, dantza eta beste sorpresa batzuk lagun.

Kidez Kide hezkuntza-programa Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak garatutako ekimena da; horren bitartez, hiriko ikasleei aukera eman zaie gaurkotasuneko zenbait gai soziokultural eta ekonomikori buruzko ezagutzak zabaltzeko: globalizazioa, migrazio-mugimenduak, kulturen arteko bizikidetza edo gatazken kudeaketa positiboa.

Fenomeno horien ulermenetik abiatuta, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dira eta beren auzoetako, udalerri osoko zein nazioarteko bizikidetza hobetzeko proposamen propioak martxan jartzen dituzte. Nazioarte mailako proposamenetan, Gasteizekin senidetutako Ibagué udalerri kolonbiarreko gazteekin lankidetzan aritu dira; herri hartako udaleko Garapenerako Lankidetzarako zerbitzuak babestutako proiektuetan parte hartzen duten gazteekin, alegia.

Gainera, udalerri kolonbiar horretako gazteak Gasteizera hurreratuko dira, jarduerak jositako agenda batekin, eta hartara, beraiekin elkarlanean aritu diren gazte gasteiztarrak aurrez aurre ezagutuko dituzte, ikasturte osoan zehar harreman “birtuala” izan ondoren. Horretaz gain, Gasteizko udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren babespean Ibaguéko gazteekin egiten duten lana bertokoen aurrean aurkezteko eta partekatzeko aukera izango dute.

Hezkuntza-programa honen 2. edizioan 65 ikaslek hartu dute parte, eta Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastegietan sustatu da. Ikasle horiek blog batean (https://kidezkide.wordpress.com/) jaso dituzte programan sortu diren proposamenak.

“Hezkuntza proposamen horren helburua da herritarrak elkartasunaren kulturan eta bakearen kulturan heztea, gero eta anitzagoa eta aldakorragoa den —eta zalantzarik gabe izango den— errealitate bati egokitu ahal izateko, nabarmendu du Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 ekaina 2018 12:36

 

 

 

 

Aste honetan amaituko da Kidez Kide programaren barruan 14 eta 18 urte bitarteko gazteekin Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastetxeetan egindako esperientzia pilotua

 

Gasteizko hiru ikastetxetako ikasleek amaitu berri dituzte eskola ingurunean eta beren auzoetan bizikidetza, kulturartekotasun eta nazioarteko elkartasunarekin lotuta landutako proposamenak, Udalak sustatutako esperientzia pilotu baten barruan.

Kidez Kide izeneko ekimena udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Gazteria Zerbitzuak garatutako programa da; horren bitartez, hiriko ikasleei aukera eman zaie gaurkotasuneko zenbait gai soziokultural eta ekonomikori buruzko ezagutzak zabaltzeko: globalizazioa, migrazio-mugimenduak, kulturen arteko bizikidetza edo gatazken kudeaketa positiboa. Fenomeno horiek ulertu eta beren ikasgela eta auzoetan zein udalerri osoan bizikidetza hobetzeko proposamenak eta ideiak landu dituzte ikasleek, beren ikaskuntzaren protagonista bihurturik.

Aurten Koldo Mitxelena BHI, Vera Cruz LHBHIP eta Federico Baraibar BHI ikastetxeetan egin da esperientzia, eta parte hartu duten ikasleek blog batean (https://kidezkide.wordpress.com/) jaso dituzte proposamenak.

“Hezkuntza proposamen horren helburua da herritarrak elkartasunaren kulturan eta bakearen kulturan heztea, gero eta anitzagoa eta aldakorragoa den —eta zalantzarik gabe izango den— errealitate bati egokitu ahal izateko, nabarmendu du Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek.

 

 

Share