Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 maiatza 2019 12:05

Gaur goizean sinatu dute Gorka Urtaran alkateak eta Lumagorri elkarteko Amets Martínezek Gasteizko Udalaren eta aipatutako elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, LGTBI-fobiaren aurkako behatokia abiarazteko.

Udalak 30.000 euro emango dizkio proiektuari, eta aurreraxeago baita ere lokal bat ere, topaguna bat, non LGTBI pertsonei zuzenduriko bazterkeriazko eta indarkeria matxistazko egoerak atzeman eta horiei aurre egin.

Hitzarmen sinatu berriak LGTBI-fobiaren aurkako behatokia egituratzen du: bertan kolektiboaren aurkako erasoen berri jasoko da modu profesionalean, laguntza eta babesa emango zaie LGTBI pertsona erasotuei, salatu egingo da publikoki LGTBI-fobia, eta jarduerak eta ekimenak antolatuko dira.

“Agintaldi honetan urrats garrantzitsuak eman dira, talde guztien adostasunean oinarrituta, eta elkarteekin batera, hiriak orain arte bazter utzi duen gai bati ekin diezaion, alegia, gure hiriko LGTBI kolektiboaren errealitatea ezagutzea, eta udal-politiketetara ikuspegi desberdin bat eramatea, gure gizartearen errealitate guztiak aintzat hartuko dituena”, azpimarratu du alkateak, eta jarraitu du: “errealitate jakin batzuk ikusarazi eta testuinguruan kokatu behar dira. Horregatik, duela 4 urte Berdintasun Zerbitzua zuzenean Alkatetzearen menpe jarri genuen, zerbitzu “espezializatu” batetik sor daitezkeen hausnarketa eta proposamenak isolatuta geratu ordez, udal-politika guztiak zipriztindu ditzaten: Berdintasun Zerbitzuaren sentsibilizazio eta laguntzatik edo gizarte-politiketatik hasita, baina baita hirigintza-plangintza, kirolak, gizarte-etxeetako jarduera eta zerbitzuak, enplegua, gazteria… Soa altxatu eta ikuspegi zabalago baten beharrean ginen, hirian zer egiten den bere benetako neurrian ikusteko, bere dimentsio errealean atzemateko.

Jarduera-agenda

Behatokia HARA!, 2018-2021 aldian Gasteizko Udalaren berdintasunerako politiken barruan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko agendan aurreikusitako ekintzetako bat da.

Alkateak jakinarazi du argitaratu berri dela planifikazio-agiri hori, non estrategia eta ekintza zehatz guztiak biltzen diren.  Duela bost urte abiarazitako prozesu baten emaitza da agiria, beharrezkotzat jo baitzen berdintasun-politiketan emakume subjektu politikoa zabaltzea, hari uko egin gabe, jatorria sexu-genero sisteman duten arrazoiengatik bazterkeria pairatzen duten pertsonak kontuan hartu ahal izateko.

Zehazki, agendak LGTBI pertsona eta kolektiboekj eskatutako jarduera-sorta bat lehenesten du, irizpide nagusi hauen arabera:

  • Eragin positiboa izatea LGTBI pertsonentzat.
  • Eragina izatea Udalaren edo/eta gizartearen antolaketa-kulturaren balio-aldaketan.
  • Iraungarritasuna (hala eskatzen duten ekimenen kasuan) eta bideragarritasun ekonomikoa.
  • Iturri batek baino gehiagok identifikatua izatea.
  • Bat etortzea Hara! Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planarekin.

 

Maiatzak 17a Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Alkateak gonbidatu egin ditu herritarrak zenbait kolektibok Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzten jarduera eta mobilizazioetan parte hartzera.

Horrez gain, Udalak egun horietarako prestatu duen programazioaren berri eman du.

 

·        Udalaren berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko agenda  

 

Share