Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 martxoa 2019 12:12

Vitoria-Gasteizko Udalak arazketa-instalazio bat jarriko du Gardelegiko hondakindegian, lindanoak kaltetutako lixibiatua tratatzeko eta substantzia hori Zadorra ibaira iristea saihesteko asmoz. Horretarako, 192.571 euro inbertituko ditu Urtaranen Udal gobernuak. Gaur Gobernu Batzarrak kontratua esleitu du. Yarritu enpresak egingo ditu lanak.

Udako garai zehatz batzuetan, HCHren kontzentrazioak hauteman dira hondakindegitik hondakin-uren sare bateratura iristen diren hondakin-uren fluxuan. Egoera konpontze aldera, instalazio horren (araztegiaren) eraikuntza lizitaziora ateratzea erabaki du Gorka Urtaranen taldeak. Araztegiari esker, ikatz aktibozko tratamendu baten eta hareazko iragazki batzuen bidez, lixibiatuak tratatu ahalko dira. Halaber, mintzagai dugun lixibiatua neurtzeko, ponpatzeko eta araztegiraino bideratzeko behar diren azpiegiturak jarriko ditu udalak hondakindegian, lurpean. Araztegian, 84 egunetan egingo dira lanak, eta, ponpaketan, 45 egunetan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 urtarrila 2019 13:41

Vitoria-Gasteizko Udalak arazketa-instalazio bat jarriko du Gardelegiko hondakindegian, lindanoak kaltetutako lixibiatua tratatzeko eta substantzia hori Zadorra ibaira iristea saihesteko asmoz. Horretarako, 192.571 euro inbertituko ditu Urtaranen Udal gobernuak. Gaur Gobernu Batzarrak lehiaketara aurkeztutako enpresen artean eskaintza onena hautatu du. Yarritu enpresak egin duena.