Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 uztaila 2018 11:28

Iaz sortu zen musika-campusaren aurrekontua 15.000 euro handitu da, eta horri esker zenbait berrikuntza egin ahal izan dira, eta parte hartzaileek gutxiago ordaindu beharko dute

 Lehen edizioaren arrakasta ikusita, Luis Aranburu Udal Musika Eskolak Udaband musika-campusa berriro antolatzea erabaki du. Musika-campus hori guztiz berritzailea da Gasteizen, eta praktikoa.

Uztailaren 16an (astelehena) hasiko da, 10:00etan, eta hilaren 21ean (larunbata) amaituko; egun horretan, parte-hartzaileek kontzertua emango dute Falerina lorategian, aste osoan egindako lana erakusteko.

Iaz 19 pertsonak eman zuten izena; aurten, berriz, 31k, eta horietako 14k iaz ere hartu zuten parte. “Horrek campusak lortu dituen harrera ona eta fideltasuna erakusten du; instrumenturen bat jotzen jakin behar da parte hartu ahal izateko”, zehaztu du eskolako lehendakari Estíbaliz Canto zinegotziak. Ikasleei ekainean bidaltzen zaizkie partiturak, aldez aurretik lantzerik izan dezaten eta lana partekatzean asteari etekin handiagoa atera diezaioten.

Aurten berrikuntza ugari egin dira, besteak beste, Santa Maria Katedrala Fundazioaren aterpean lo egiteko aukera, Udal Musika Eskolaren eta fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Eguneko 24 orduetan bi monitorek lagunduko diete aukera horretaz baliatzen diren ikasleei.

Gainera, irakasle gehiago izango dira, parte-hartzaile bakoitzak jasotzen duen prestakuntza espezifikoagoa izan dadin. Xabier Inunciaga, Iker Uriarte, Asier Urreta, Begoña Divar, Virginia de la Casa eta Iosu Izaguirre arituko dira irakasle, eta Ana Isabel Bravo —campusaren fundatzailea—da zuzendaria.

Bestetik, parte-hartzaileak David Cidek (Luis Aranburu Udal Musika Eskolako ikasle ohia) Jazzaldian ematen duen kontzertura joan ahalko dira uztailaren 17an (asteartea), etengabeko ahaleginari eta interesari esker etorkizunean noraino hel daitezkeen egiaztatzerik izan dezaten.

Kirol Zerbitzuak ere egin du ekarpenik: Aldabeko igerilekuan bi kale utziko dizkie parte-hartzaileei, astea atseginagoa gerta dakien.

Egindako apustuari zor zaio hori guztia, lehenengo campusa sortuz, eta orain aurrekontu-partida 15.000 euro handituz, eta bide horretatik jarraitu nahi dugu; horri esker zenbait berrikuntza egin ahal izan dira, eta parte hartzaileek gutxiago ordaindu beharko dute”, bukatu du Cantok.

Uztailaren 20an Udal Musika Bandarekin batera emango dute kontzertua, Arka plazan, beraz, profesionalekin partekatuko dituzte agertokia eta emanaldia; uztailaren 21ean, amaitzeko, kontzertua emango dute Falerina lorategian,  20:00etan.

UDABAND PROGRAMA

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 ekaina 2017 13:20

 

 

 

 

 

 

130 musikari baino gehiago ibiliko dira bihar, ekainaren 21ean, hainbat jarduera egiten hiriburuan zehar.

Bihar, ekainaren 21ean ospatuko da Musikaren Nazioarteko Eguna, eta hori dela eta, musikari bakarrik emanak dauden udalaren hiru erakundeek, Udal Folklore Akademiak, Luis Aranburu Udal Musika Eskolak eta Udal Musika Bandak batera egin dute lana, Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak koordinatuta, lehen aldiz hirian zehar hainbat musika-jarduera erakutsi ahal izateko.

Hala aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotziak; Iker Olazabal, Udal Musika Bandaren zuzendariondokoak; Roberto Alvarez, Udal Folklore Akademiaren zuzendariak; eta Paco Galve, Luis Aranburu Udal Musika Eskolako zuzendariak.

Cantoren esanetan “Musikaren egunean musikaren asmoa adierazpen herrikoi gisa defendatzen da, eta mundu osoari irekita, generoen eta praktiken hierarkiarik gabe, musika mota guztiari irekita egon behar duela ere defendatzen da. Munduko elkarte guztietarako zein onuragarria den musikaren artea aitortzeko ospatzen dugu eguna, eta zehazki gure hirirako duen onura. Musika indartzearen aldeko apustu handia egiten ari gara, eta egun hau aurreko urteetan ez bezala ospatu nahi izan dugu”.

Musikaren egunak Kalejirak izango ditu, ganbera-taldeak eta comboak, eta amaierako kontzertua. Arratsaldean musika 18:30ean hasiko da Udal Musika Eskolako ganbera-talde eta comboekin, hiriaren erdialdeko hainbat txokotan egongo baitira, eta horiekin batera izango dira Folklore Akademiako kalejira bat eta hango “marching band” ere bai. Jarduera-egunari Andre Maria Zuriaren plazan emango zaio amaiera, eta orduan izango da “Swingetik popera” izeneko Udal Bandaren kontzertua eguna amaitzeko.

Honekin batera doa argibideak jasotzen dituen liburuxka: 20170620 folleto Día de la Música

 

 

Share