Prentsa Oharren banner

Kultura Sailak 120.000 euro emango ditu 2021ean Santa Maria katedralaren estalkia hobetzeko

Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Santa Maria Katedrala Fundazioarekin. Horren bitartez, 120.000 euro jarriko ditu Hezkuntza eta Kultura Sailak 2020-2021 ikasturtean hezkuntza-programa bat gauzatzeko.

Zehazki, transeptu edo zeharkako nabearen goi aldeko estalkien zaharberritze integrala egingo da. Gaur egun, estalki horrek XVII. mendeko jatorrizko egituraren zati bat gordetzen du.

Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi estíbaliz Cantok azpoimaratu duenez, “2021ean finantzatuko dugun esku-hartzearen xedea Santa Maria katedrala uraren eta gorabehera termikoen aurrean babestea da; hartara, areagotu egingo dira Gasteizko harribitxi artistiko hori erabiltzeko eta bisitatzeko aukerak”.

Babesa tokiko eragileei

Horrez gain, Kulturak 40.000 euro emango ditu, guztira, Gasteizko bi kultur eragileren jarduera diruz laguntzeko.

 

Ortzai kultur elkarteak 20.000 euro jasoko ditu, Hirigune Historikoko Familientzako XII. antzerki zikloa, Gasteizko Antzerki Sakratuko XII. Zikloa eta Udako Klasikoak zikloa antolatzeko. Hitzarmenari esker hirigune historikoko laborategi dramatikoak ‘Lankidetzak’ (‘Colaboraciones’) izeneko programa garatuko du, bertoko zein kanpoko artista eta kolektiboen artean trukerako eta sormena sustatu eta babesteko ekimena.

Hona Canto andrearen hitzak: “Ortzairen lana babesten dugu, kultura eta artea irakaskuntzaren, adierazpen artistikoaren eta gizarte-kohesioaren bidean aurrera egiteko tresna gisa sustatzen duelako, asmo horrekin prestakuntza-, dibulgazio- eta arte-jarduerak garatuta, bereziki arte eszenikoen alorrean, beste diziplina artistiko eta kultural batzuekin elkarreraginezko harremanetan”.

Bestalde, Udalak 20.000 euroko laguntza emango dio Arrakala Koop. Elkarte Txikia elkarteari, sorkuntza eta ikerkuntza eszenikoaren gainean Baratza aretoan burutzen duen lana babesteko.

2013an ireki zenetik, arte eszenikoen zentro horrek kultur katea osatzen duten faseen (prestakuntza, sorkuntza, ikerkuntza, hedatze-lana…) sustapenean aritzen da, hots, hausnarketa sakona egiten du arte-ingurune zein -bitartekaritzari eta artista-egoitzei buruz.

Gainera, parte hartzen du Europako proiektuetan (esaterako ikus-entzuleen kudeaketarako “Europa Creativa” izenekoan), bitartekaritza hiriko ikastetxeetan, prestakuntza proiektuetan, egonaldi eta erakusketa programetan, hala nola Bertako Fest, Zurrunbilo, Dantzan tzan eta Urterurrena izenekoetan.

“Zentro garrantzitsua da gure hiriko kulturarentzat, bulkada handikoa, ehun eszenikoa aberastera eta gabezia oso nabarmenak betetzera datorrena”, azpimarratu du zinegotziak.

Share

Udalak 20.000 euroko laguntza emango dio Ortzai Kultur Elkarteari

Gasteizko Udalak lankidetza hitzarmena onartu du Ortzai Kultur Elkartearekin, 2020an jarduerak garatzeko. Batzuk COVID-19ren pandemiaren aurretik egin ziren, eta gainerakoak hemendik aurrera egingo dira, beharrezko neurri higieniko-sanitarioak hartuz.

Ortzai sorkuntza eta ikerketarako zentro artistikoa Gasteizko hirigune historikoan dago  (Pintore kalea, 39), eta 2005ean ireki zituen ateak. Orduz geroztik, programazio egonkorra mantendu du, prestakuntza- eta sorkuntza-lanarekin osatua.

“Hiriko kultur proiektu sendoenetakoa da.  Kultura eta artea irakaskuntzarako, arte-adierazpenerako eta gizarte-kohesiorako tresna gisa sustatzeko duen ahalegina egiten du eta horretan oinarritzen da gure laguntza. Balioetsi egiten dugu prestakuntza-, dibulgazio- eta arte-jardueren kalitatea, batez ere Arte Eszenikoei dagokienez, beste diziplina humanistiko, artistiko eta kultural batzuekin elkarreraginean” adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Bi zatitan ordainduko da dirulaguntza. Laguntzaren ehuneko 80 hitzarmena sinatu ondoren ordainduko da, eta gainerako ehuneko 20a gastuak justifikatu ondoren

.

 

Share