Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 ekaina 2019 11:00

 

 

 

 

 

 

Europa biltzar jauregiak bi bisita gidatu antolatu ditu, ekainaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata), bertako instalazioak eta eraikin eraginkor eta iraunkor gisa dituen bertuteak erakusteko.

Passivhaus Eraikinetako Ate Irekiko Nazioarteko Jardunaldien barruko ekimena da: egun horietan, Espainia osoko eraikinek irekiko dizkiete instalazioak jende orori, eraikuntza-estandar horren abantailak ezagutzerik izan dezaten.

 Europa jauregiak doako bi bisitaren bitartez emango du barrutik ibiltzeko aukera, ostiral eta larunbatean, 13:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko, gteres@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzi edo 945 16 12 34 eta 945 16 15 20 telefonoetara deitu behar da.

 

Europa jauregia izan zen Espainian Passivhaus XXL ziurtagiria eskuratu duen lehen biltzar jauregia. Passivhaus estandarrean oinarritutako eraberritze eko-arkitektonikoak arkitektura iraunkorraren ikonoa bihurtu du eraikina. Egokitzapen termiko, akustiko eta paisaia aldetikoak, landarez estalitako fatxadarekin, iraunkortasunaren alorreko erreferentzia bihurtzen du halaber. Eguzki-plakak; biomasa bidezko erregaia; CO2 mailak, tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko sistemak eta beste ditu, maila goreneko erosotasuna duten espazioak lortzeko.

Share