Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2017 13:05

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek Eginaren Eginez elkarteak antolatu duen Bizitza Independenteari buruzko Jardunaldiaren hasiera-ekitaldian hartu du parte, Europa jauregian; bertan izan dira, halaber, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artolazabal, eta foru diputatu Marian Olabarrieta.

Mugimendu horren inguruan beste erkidego eta probintzia batzuetan garatzen ari diren esperientziak ezagutarazi dira topaketan. López de Munainek hitzetan, “helburu komuna dugu: desgaitasuna duten pertsonak bizitzaren arlo guztietan integratzea. Hori dela eta, alderdi orotan hiria irisgarriagoa eta integratzaileagoa bihurtzen saiatzen gara Udalean: hirigintza, gizartea, osasuna, hezkuntza, etab. Azken batean, desberdina dena osotasunaren zatia izan dadin hirian. Dibertsitatea errespetatzen eta balioesten duen hiria lortu nahi dugu, zeinean pertsonek bere bizitza-proiektua erabaitzerik izango baitute”.

Bizitza independentea Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak bultzatzen dituen zahartze aktiboaren politiketan jasotako ideia da. Auzoetan lan handia egiten ari da adinekoei laguntzeko sareak sortzen. Orobat, adinekoentzako aholkularitza juridikoa jarri da martxan, haiek erabaki dezaten lege-auziez, eta ez bestek. Horri Etxean Laguntzeko Zerbitzua gehitu behar zaio, zeinari esker adinekoek etxean bizitzen jarraitu ahal baitute, egoitza batera joan beharrik gabe. “Zerbitzu eta programa horiek adinekoei beren bizitzen norabidea erabakitzen laguntzen diete, guztiok baitugu horretarako eskubidea, errespetatu beharrekoa”, azaldu du López de Munainek.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

Lehen alkateorde Peio López de Munain Viphoto feriaren aurkezpenean izan da, Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Luna, Arabako Argazkilarien Elkarteko lehendakari Rocío López, eta feriaren koordinatzaile Pilar Gutierrezekin batera.

Udalak, Estíbaliz Cantok gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du lehen aldiz Arabako Argazkilarien Elkartearekin, 8.000 eurokoa, haien jarduerak (Viphoto barne) garatzeko.

Informazio gehiago: www.viphoto.es

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 maiatza 2017 17:36

Ostegun honetatik aurrera, medikuntza, erizaintza, psikologia, fisioterapia edo gizarte laneko 250 adituk baino gehiagok adinekoentzako arretaz eta “bizitzaz beteriko zahartzaroaz” hitz egingo dute Europa jauregian,“Zahartzaroa” Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoaren XVI. Biltzarrean eta espezialitate bereko Nafarroako Elkartearen IX.ean. Gaur arratsaldean inauguratu dira biltzarrak, lehen alkateorde Peio López de Munain bertan izan delarik.

López de Munainek Udalak adinekoei begira garatzen dituen prebentzio politikak nabarmendu ditu “haien autonomia sustatzeko, bakardadea eragozteko eta zahartze aktiboa eta baldintza duinetan izan dezaten lortzeko”.

Gasteizen 65 urtetik gorako 50.000 pertsona bizi dira. hau da, populazioren % 20.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 azaroa 2016 18:51

Los Molinos udal egoitzak ateak irekitzeko jardunaldi bat antolatu du gaur arratsaldean, hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Alkate Gorka Urtaranek eta Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek hartu dute parte ospakizunean, egoiliarrekin, familiekin eta Adurtzako bizilagunekin batera.

Bertaratuek askaria hartu ahal izan dute, jokoetan parte hartu, eta 1986an ireki zenetik egoitzaren eboluzioa islatzen duen argazki-erakusketa ikusi.

Los Molinos egoitzak 40 leku ditu. Udalak horrelako lau zentro ditu 65 urtetik gorako pertsonentzat, gizarte eta osasun baldintzak direla eta beren etxeetan bizitza-kalitate egokiari eusterik ez badute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2016 13:29

Gasteizko Udalak harrera ofiziala egin die ikasturte honetan zehar haurren eta nerabeen parte hartzerako Aktiba(tu) programan ibili diren umeen ordezkariei. Gorka Urtaran alkateak, Peio López de Munain lehen alkateordeak eta udal talde politikoen ordezkariek egin diete harrera hainbat ikastetxetako 160 ikasle ingururi.

Aktiba(tu) programaren helburua da Gasteizko udalerriko haurrek eta nerabeek beren eskubideak eta horiek dakartzaten erantzukizunak ezagutzea eta, aldi berean, eskubideak gauzatzea. Horretarako, azken hilabeteetan jarduera ezberdinak egin dira: Eskubideen Batzordeak, Antzerki-Foroa, Hirikoak, eta haurrek eta nerabeek parte hartzeko foroak.

Horretaz gain,  Aktiba(tu)k ikasleen parte hartzea sustatu du ikasketa esperientzien bitartez eta parte hartzeko eta kontsultatzeko taldeen bitartez, zeinetan umeek iritziak emateko aukera izan baitute hiriko talde aktibo gisa.

Udaletxean egindako harreran esperientzia horietako batzuk entzun ahal izan dira. Alkateak eskerrak eman dizkie umeei, bai eta ikastetxeetako hezkuntza komunitateei eta udal teknikariei ere. “Eskerrik asko parte hartzeagatik eta umeen eskubideak sustatzeagatik. Zuek eta zuen eskubideak daukagun garrantzitsuena zarete. Zuen ekarpenak eta kexak entzun nahi ditugu, erantzun ahal izateko”, adierazi du Gorka Urtaranek.

Lehen alkateorde eta Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek, berriz, Aktiba(tu)ren bidez parte-hartzea herritar guztiengana iristea lortu dela azpimarratu du. “Gazteenengana iristea falta genuen, eta orain lortu dugu. Zeregin aktiboa izateko aukera eman dizuegu eta badakigu horri  esker etorkizunean ere gure hiriko partaidetza-foroetan ekarpenak egiten eta iritziak ematen ikusiko zaituztegula”.

Orobat, umeen zein irakasleen ordezkariek hitz egin dute. Denek oso positibotzat jo dute programa, hiria ezagutzen lagundu dielako, beren eskubideak defendatzen, parte hartzen eta ezberdinen arteko bizikidetza lantzen.

Share