Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 abendua 2018 11:57

 

 

 

 

 

 

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok Gasteizko XXXVI. San Silvestre lasterketa aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Harekin batera izan dira Atletismo Federazioko lehendakari Andrés Sánchez, Federazio horretako teknikari Mikel García Zurbano eta Laboral Kutxako kide Kepa Ortiz de Urbina. Lasterketa abenduaren 31n izango da, Korazonisten kaletik abiatuta, eta helmuga Olagibel kalean duela.

Salvamento Marítimo GKEko kide Izaskun Arriaranek ere hartu du parte prentsaurrekoan, izen-emate bakoitzaren 0,50 euro harentzat izango baita.

Herri lasterketa 18:30ean abiatuko da Korazonisten kaletik, eta Olagibel kalean bukatuko, 6.450 metro egin ondoren.

Txikientzako lasterketa (2004tik 2013ra bitartean jaiotakoentzat) 17:30ean hasiko da; irteera eta helmuga Olagibel kalean izango dira, eta 1.100 metroko ibilbidea egin beharko da.

Abenduaren 20ra arte eman ahalko da izena, internetez. Hilaren 29, 30 eta 31n ere eman ahalko da izena, turismo-bulegoan. Informazio gehiago: www.mediamaratonvitoriagasteiz.com.

Folleto San Silvestre 18

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 abendua 2017 13:49

 

 

 

 

 

 

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok Gasteizko XXXV. San Silvestre lasterketa aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Berarekin izan dira Atletismo Federazioko lehendakari Andrés Sánchez, Federazio horretako teknikari Mikel García Zurbano eta Laboral Kutxako Kepa Ortiz de Urbina. Lasterketa abenduaren 31n izango da, eta Olagibel kalean izango ditu irteera eta helmuga.

 

Share