Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 urria 2018 13:03

Vitto Wai y el misterio del anillo” web serieak saria eskuratu du asteburu honetan, Seriesland jaialdian, non 25 lurraldetako ehun webserietik gora lehiatu diren. Seriea Gasteizko Turismo zerbitzuak hiria euskarri berrien bitartez sustatzeko duen estrategiaren baitakoa da.

Jaialdian 150 profesional – hogei bat nazionalitatekoak– eta hirurogei enpresatako arduradunak izan dira. Enpresen artean, Paramount, HBO, EiTB, Mediapro eta RTVE besteak beste. Euskal serie onenaren saria jaso du “Vitto Way y el misterio del anillo”  serieak.

Zazpi kapituluko “Vitto Wai y el misterio del anillo” websailean hiriko txoko nagusiak ageri dira, eta Argiztu elkarteak ekoitzi eta Gasteizko Udalak babestua da. Detektibe baten eskutik, ikusleek hiriko leku interesgarrienak ezagutuko dituzte.

“Publiko-mota desberdinetara iristeko Sailak egiten duen ahaleginetan, boladan dauden komunikabideak baliatu ditugu, “branded content” kanpaina hau diseinatuz, xede-publikoekin konektatzeko eta gehiago ezagutarazteko gure hiriaren marka eta definitzen gaituzten balioak, hala nola turismo berdea, kultur turismoa, gure gastronomia aparta eta gure ondare historikoa”, adierazi du Turismoko zinegotzi Nerea Melgosak.

 

Kapitulu guztiak

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 urria 2018 12:46

Vitoria-Gasteiz Film Office-k “Shooting in the Basque Country” jardunaldian hartuko du parte gaur, Bilboko  Seriesland serie digitalen jaialdiaren barruan. Lehiaketa laugarren ediziora iritsi da, eta aurten 25 herrialdetako ekoizpenak ezagutu ahalko dira horren bidez. Nazioarteko zein estatuko ikus-entzunezkoen produkzio-etxeentzako berariazko gunea ere badu, zeinean Film Office aurkeztuko baita.

Bilbao-Bizkaia Film Commission eta Eiken-Euskadiko ikus-entzunezkoen klusterrarekin batera, Vitoria-Gasteiz Film Officek Gasteizek eta Arabak era guztietako ikus-entzunezkoen produkzioak hartzeko eskaintzen dituzten abantailak eta aukerak ezagutaraziko ditu, filmaketak Euskal Herri osora erakartzeko asmoz sektoreko hainbat agenteren artean egitekoa den jardunaldian.

Film Office-k Gasteizen ikus-entzunezkoen produkzioarekin lotutako profesionalen sarea zabaltzen jarraituko du jaialdian, EITBren egoitzan antolatutako bilera azkarren bitartez: Estatu osoko ikus-entzunezkoen  produkzio-etxeekiko buruz buruko elkarrizketak egingo ditu, lurraldea ezagutaraztearren.

“Duela gutxi Donostiako Zinemaldian izan ginen, eta filmatzeko agertokiak bilatzen diharduten profesionalak aurki daitezkeen ekitaldi espezializatu orotara joan nahi dugu, gure hiriak eta inguruak eskaintzen dituzten aukera zabalak ezagutarazteko. Izan ere, Gasteizen ikus-entzunezkoen industriak izan duen bultzadaren arrazoietako bat gure lurraldean filmatzeko pizgarriak aurkitu dituzten ekoizpenen etorrera da”, azaldu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

 

Informazio gehiago: http://www.seriesland.eus/

 

Share