Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 urtarrila 2019 15:28

Gasteizek beste aitorpen jaso du gaur Fiturren, turismo-helmuga gisa egindako kalitatearen kudeaketagatik oraingoan. Zehazki, SICTED 2018 helmuga onentzat jo dute, beste hiri batzuen aurretik, sektoreko enpresen lehiakortasunaren alde hartutako konpromisoagatik.

SICTED-Espainiako turismo kalitatearen destinoko sistema integralaren sustapenaren aitorpen hori 2018-2020 aldirako Turismoko Gida Planarekin uztartzen da, haren helburua baita prestakuntza eta enpresen hobekuntza sustatzea, baita enpresa ekimen berriak garatzeko berrikuntza ere. Hori guztia gakoa da helmugaren pertzepzioa eta bisitariaren esperientzia hobetzeko.

Gaur goizeko ekitaldiaren ondoren, Gasteizek jende orori zuzendutako ekintza ugariren bidez erakutsiko ditu bere erakargarriak Madrilen, eta 2019an hiria bisitatzeko aitzakia izango den ekitaldi-agenda ezagutaraziko.

Arabako Foru Aldundiaren, Basquetourren eta ekitaldien antolatzaileen laguntzarekin, Nazioarteko Enoturismo Biltzarra, Lauko Finala eta Magialdia aurkeztuko dira, besteak beste. Aurten hiria promozionatzeko landu den bideoa ere proiektatuko da.

Horretaz gain, Gasteizek bere DNAren parte diren bi ezaugarri elkartuko ditu: gozogintza tradizioa eta saskibaloiarekiko zaletasuna. Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkartearen laguntzarekin, saskibaloi baloien itxura duten txokolatezko 10 kilo bonboi banatuko ditu Udalak Fiturren, datozen hilabeteetako Gasteizko agendan nagusitzen diren lehen mailako saskibaloi txapelketarako (Erreginaren Kopa eta Lauko Finala) berariaz sortu baitituzte gozo horiek.

Hirian bertan ere hainbat plan proposatzen dira Fiturren astebururako. Hiriko gozotegietako erakusleihoetan sortutako gozoa erakutsiko dute, eta horretaz gain, Arabako patataz egindako vodka artisauaren dastatzeakArdo dastatze itsuakAzoka plazako bisitak eta bisita gidatuak eskainiko dira.

Informazio gehiago

 

Share